DOLU BATERAKO ARRASTOAK. Hiru sarrera berri

ZAZPIGARREN HERIOTZAren paperezko edizioan argitaratu gabeko hiru sarrerok liburuaren bigarren aldeko atal bakoitzari dagokie: GURE MENDEA XX. mendeko une latzenetik libratu ginenen historia bat da hemen kontatzen ari naizena, mende horren hasiera markatu zuten inoizko suntsiketa masibo eta planifikatuen ondorengoena. Halere, 70eko eta 80ko hamarkadetatik egungo egoerara egin diren ibilbideak Seguir leyendo

“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA”

Ezinezko erronkak gainditzen saiatzen gara, txikitatik gure buruak apaldu ditugu, bizitza osoa marmolezko tentsioak malgortzen digula. Aldaketa ordena absolutuari behingoz muzin egiten bagenio: deboila larrien arduradunak ez dira sekula… barkatu marmaratzera plegatzen. Hitzokin amaitzen da udazken berri honetako igandeko egunkarian Itxaro Bordak Aldatu behar duzu zure bizitza liburuari eskainitako artikulua. Seguir leyendo

ZORAMEN TRANTSITORIOA (Juan Kruz Igerabide, Zazpigarren Heriotza liburuaren aurkezpenean)

Juan Gorostidik kontatzen duenari, hain esperientzia partikularra izanik ere, bere alabari modu intimoan kontatua baita hein handi batean, narrazio unibertsal baten traza hartu diot. Nire neure historia oso antzekoa da behintzat, eta beste askorena ere halaxe. Hamabi urte nituen. Zoriontsu-edo nenbilen seminario batean ikasten Jainkoarenak eta Ama Birjinarenak. Zorabio mistikoren Seguir leyendo

ZAZPIGARREN HERIOTZA. Aurkezpena, lehen iruzkinak

Kalean da liburua eta, irakurleengana iristen den heinean, hainbat post ipiniko ditut sustatzen dituen kontuen gainean. Hona, lau puntutan, aurkezpenaren eta hura jasoz argitaraturiko iruzkinen gaineko nire komentarioak BAT Juan Kruz Igerabidek eman zion sarrera aurkezpenari Zoramen Transitorioa testu ederrarekin. BI Ondoren, Zazpigarren Heriotzan zehar aipaturiko hainbat aipuen hautaketa egin Seguir leyendo

KIROLAZ BESTE, “KIROLTASUNEZ”

Ariketa fisikoaz bizi naizenez, ez zait arrotza kirolaz pentsatzea, eta egun gutxiren bueltan entzundako bi notizien harira izan da oraingoan: Donostiako udalak egin behar zuen kirol txartelaren erabileraren murrizketa –ondoren atzera bota zuena–, lehena: hainbeste dira erabiltzaileak, kiroldegiak gainezka daude zenbait ordutan: kirol-txartelaren jabeak 57.000tik gora omen Donostian, erroldatuen herena; Seguir leyendo

JOXAN ARTZE, NOLA BELZTU BEHAR ZURIA

Zerbait baldin badute Joxan Artzeren liburuek da ekintza moduan daudela eraikiak. Idazketaren osteko konposizio lan handia dute beti, eta konposizio lan horrek izaera performatiboa gehitzen dio idazketari. Bere liburu bat ez da poema bilduma soila; aitzitik, poemaz poema irakurtzen badugu, motibo gutxi batzuk baino ez ditugu topatuko, eta gai horietako Seguir leyendo

EUSKAL KULTURAREN ORAINA: Baga, Biga, Higa

Badira pieza batzuk —kantu xumeak, askotan— balio dezaketenak giro bat deskribatzeko, eta baita kultura ulertzeko moduaren bilakaera ere urteen eta belaunaldien pasaeran. Laboaren “Baga, biga, higa” da horietako bat. Horietako askorekin egin zitekeen ariketa, eta gure ikonoetako baten kantuarekin egingo dut nik, Laboaren “Baga, biga, higa”-rekin, hain justu (“Txoria txori”-k ere balio dezake horretarako, baina Seguir leyendo

Hiru erro, ahots propioa

Elkarrizketa: Julen Axiari (Baiona, 1987) Iparraldean gailentzen ari den musikari belaunaldi berri baten adierazlerik berezienetakoa dugu. Iturri anitzetik elikaturiko lur oparoan sortua, Euskal Herritik abiatu eta Euskal Herrira etengabe itzultzen den bidaian murgilduta dihardu akordatzen denetik. Hona udaren hondarrean Juan Gorostidik egindako elkarrizketa luze baten mamia. Errobiko Festibalaren aurtengo 20. edizioaren Seguir leyendo

ERROBIKO FESTIBALA, 2015: HIGA, BIGA, BAGA

HIGA. JENDETASUNEZ ETA MUSIKAZ BLAI Hiru gau txikien biharamunean nago, Itsasun artean, azken egunen eta gauen eraginpean. Hiruzpalau lo-orduren ondoan jaiki, hitzaldian hartu parte, BERRIArako kronika idatzi, lagun zahar eta berriak topatu eta musika mozkorraldia gauerako. Hori izan da hiru egunotako dieta: intentsitatea eta plazera nahasirik –janak itxaron dezake. Kroniketan, Seguir leyendo

RUPER ORDORIKA IZAN ZEN GIZONA

Ez dut lerrootan igandeko kontzertuaren kronika egin nahi. Hobeto esanda, hasiko naiz kronika bat bailitzan, baina eskaini zizkigun hamabi piezen zentzuaz aritu beharrean —zenbat goi-mailako eskaini dizkigu Ruperrek dagoeneko?— hasierako hiru baino ez ditut komentatuko ia, hor egon baitziren une berezi eta adierazgarrienak, Leo Abrahamsen gitarrarekin batera sortu eta lortutakoak. Seguir leyendo