74 urte beteak zenituen orain ez asko amaiera heldu zitzaizunean, bizitza txundigarri batek akituta. Makulu batez mugitzen zinen tirri-tarra, itsutzen hasia eta tratamendu gaiztoko minbizia antzeman berria. Argi zeneukan gutxi gelditzen zitzaizula, baina ezin asmatu norberaren amaiera. Testamentua eginda (El día que yo me vaya), eta gogo txarrez zinen agonia Seguir leyendo
juangorostidi
Zergatik idatzi ez da agian galdera egokia. Hobe nondik idatzi erantzuten saiatzea.
Sentiberatasunetik, zaurigarritasunetik nahiko nuke, bi egoera horietatik sor litezkeen argitasunaren eta kemenaren zain.
Blog honetan jasotzen den zikloaren lehen artikulua 2004an idatzi nuen, Madrileko sarraskiaz, han nenbilelako urte haietan, egun haietan. Ondorengo artikuluak, São Salvador da Bahiara egindako txangoan. Bietan etxetik distantzia batera, distantzia horrek ahalbideratzen duen barne-gunean sortzen diren oihartzunak eta islak baliatuz.
"Lau kantari" etorri zen gero. Behar adinako distantzia banuen: ez nituen Achiary, Laboa, Imanol eta Ruper inoiz tratatu, baina, aldi berean, oso nireak nituen musikariok. Musikari izan gabe musikaz idaztea atrebentzia zen, eta jolas hori gustuko dudanez, jarraitu dut badok webguneko blogean.
Ondoren Zazpigarren heriotza heldu da, 2011ean ETAk amaiera iragarri zuen unean zabaltzen zen egoera abiapuntu, atzera (1976-1982 garaira) eta aurrera begiratuz (egiteke dugun dolu baten arrastoak bilatzera) egindako saiakera.
Pixkanaka, gero eta hurbilagotik ukitzen nauten kontuez idazten saiatzen naiz. Jakinean nireak interneteko ozeanora beste naufrago batek botilan jaurtikitako mezuak baino ez direla.
TXORIA TXORI
Kantu bat norbaitek kantatua denean bizi da, eta, batez ere, ozen kantatua denean. Badira kantu batzuk bizirik dirautenak, beti dagoelako norbait bera xuxurlatzen edo intonatzen. Gurean horrelakorik balego, ez da dudarik, Laboaren “Txoria txori” litzateke. Hain egin da tolesgabe geurea, beti gaude prest kanpoko edozeini entzunarazteko eta kantarazteko. Baina, ba al dago Seguir leyendo