“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA”

Ezinezko erronkak gainditzen saiatzen gara, txikitatik gure buruak apaldu ditugu, bizitza osoa marmolezko tentsioak malgortzen digula. Aldaketa ordena absolutuari behingoz muzin egiten bagenio: deboila larrien arduradunak ez dira sekula… barkatu marmaratzera plegatzen. Hitzokin amaitzen da udazken berri honetako igandeko egunkarian Itxaro Bordak Aldatu behar duzu zure bizitza liburuari eskainitako artikulua. Seguir leyendo

Industria ondarea eta pailazoaren sudurra

Gerezien Denbora hiri pastorala (libretoa: Itxaro Borda; musika: Beñat eta Julen Axiari) Bilbon berriki aurkeztu zenean, ezohiko nabari bat aurkitu nuen: egitasmoak bi arkitekto gazte zituen atzean, Tximini kolektiboko Ibai Etxezarraga eta Beñat Guarrotxena, hain justu. Pastoralaz dugun irudiaz landa geratzen den galdera bat planteatzen zuten: “Zer da industria ondarea?” Seguir leyendo

Poesiaren gorazarrea (edo hitzaren eta kantuaren arteko esparru sublimean barneratzeko gonbita)

Ezkia haizean kantari izeneko Itxaro Bordaren azken argitalpenak eman dit gonbit hau idazteko aitzakia. Sasoiz kanpo argitaratua —ez Durangoko azokarako, ezta udaberri aldeko ferietarako ere—, Baigorrin egoitza duen eta Paxkal Indok zuzentzen duen ZTK diskoetxeak atera du liburu-disko ederra. Izturitzeko Otsozelai harpeetan 2009an eta 2011n eman ziren zuzeneko saioekin osatu Seguir leyendo

Odol errekak, tinta errekak (Charlie Hebdo, 3)

Kontu jakina: odol errekak eragiten ditu gizaldiz gizaldi gizakumeak; ibaiak eta itsasoak ere, zenbaitetan. Saiatzen gara erreka horiek ahalik eta urrunen mantentzen; hurbiltzen zaizkigunean aztoratzen gara, ez handienak edo zentzugabeenak direlako, hurbiltzen zaizkigulako baizik. Eta orduan jartzen ditugu martxan tinta errekak, iritzi trukeak, kalakak, munstroa exortzizatu beharrez… magiak ez badu Seguir leyendo

Beñat Achiaryren diskografiara hurbiltzeko

Musikarien historian kontu berria izan da diskografia baten inguruko karrera irudikatzea. Halere, ohitu gara kantari batengan pentsatzen haren disko zerrenda errepasatuz. Grabaketa eta zabaltze teknikek baldintzatu dute XX. mendeko musika eta, oroz gain, musika herrikoia –pop, rock, etab.– kontsideratzen dena. Baina ez da hori gertatzen hainbat musikarirengan, batez ere “izar” Seguir leyendo

Charlie Hebdo, 2. Iruzkinak

BERRIA egunkariak argitaratu zuen nire artikulua 2015-01-13an, eta pare bat iruzkin jaso zuen, eta baita nire erantzuna ere. Hona hemen: Jakes Lafitte: “Ados nago artikulu horretan esandakoarekin. Joan den igandean blasfemak eragiten ahal zituen arriskueri buruzko artikulu bat igorri nuen Andoaingo BERRIAra. Frantzia bezalako estatu laiko batean blasfema legeak zigortzen Seguir leyendo