BAT. LEMOIZ, 1979 Frankismoaren azken urteez ari gara, 70eko hamarkadaz. Ordurako, hego euskal herrietako biztanleria %40 bat hazia zen azken hogei urtetan, Espainiako lurralde pobretuenetatik lanera etorritako 700.000 immigranteekin. Bilbo inguruan bildu ziren horietako asko, modu miserablean lan egin eta bizitzera behartuak. Bilboko industria zen Espainiako eragile nagusietakoa hazkundearen motorra Seguir leyendo
Zazpigarren Heriotza
DOLU BATERAKO ARRASTOAK. Hiru sarrera berri
ZAZPIGARREN HERIOTZAren paperezko edizioan argitaratu gabeko hiru sarrerok liburuaren bigarren aldeko atal bakoitzari dagokie: GURE MENDEA XX. mendeko une latzenetik libratu ginenen historia bat da hemen kontatzen ari naizena, mende horren hasiera markatu zuten inoizko suntsiketa masibo eta planifikatuen ondorengoena. Halere, 70eko eta 80ko hamarkadetatik egungo egoerara egin diren ibilbideak Seguir leyendo
ZORAMEN TRANTSITORIOA (Juan Kruz Igerabide, Zazpigarren Heriotza liburuaren aurkezpenean)
Juan Gorostidik kontatzen duenari, hain esperientzia partikularra izanik ere, bere alabari modu intimoan kontatua baita hein handi batean, narrazio unibertsal baten traza hartu diot. Nire neure historia oso antzekoa da behintzat, eta beste askorena ere halaxe. Hamabi urte nituen. Zoriontsu-edo nenbilen seminario batean ikasten Jainkoarenak eta Ama Birjinarenak. Zorabio mistikoren Seguir leyendo
ZAZPIGARREN HERIOTZA. Aurkezpena, lehen iruzkinak
Kalean da liburua eta, irakurleengana iristen den heinean, hainbat post ipiniko ditut sustatzen dituen kontuen gainean. Hona, lau puntutan, aurkezpenaren eta hura jasoz argitaraturiko iruzkinen gaineko nire komentarioak BAT Juan Kruz Igerabidek eman zion sarrera aurkezpenari Zoramen Transitorioa testu ederrarekin. BI Ondoren, Zazpigarren Heriotzan zehar aipaturiko hainbat aipuen hautaketa egin Seguir leyendo