ARROZTEAK ZABAL DITZAKEEN BIDEETAN BARRENA

Arantza Santestebanen 918 gau filmaren inguruan (Artikulu honen bertsio laburrago bat BERRIAk argitaratu zuen 2023ko martxoak 22an) «Nire bihotza enarena da nire kamaradena baino gehiago» Rosa Luxenburgen Kartzelako gutunak, filmean aipatua. “(Arantzari galdetuko genioke) artxibo partikular horretako argazkiei bota zien begiradaz. Ez begiekin, kamerarekin baizik. Ez baitzuen plano orokorrera jotzen, Seguir leyendo

LEKEITIO LEMOIZEN DA

(Donostiako Tabakalerak Non dago Lekeitio? ekimenaren barruan “Gorrotoaren politikaz: sumindura, azken giza baliabidea” 2021eko martxoaren 6an emandako hitzaldiaren transkripzioa. JAKIN aldizkariaren 244 zenbakian argitaratua, 2021ean) Lekeitio saileko zati bakoitza abotsaren ernetze inizaitikoaren eremua ditake eta heriotzaren premonizioa. Lehen eta azken hatsaren arteko epe laburra. Nostalgiaren minaren mina. Ugaria eta bakuna. Seguir leyendo

MUNSTRO ARTEAN (Gorka Bereziartuarekin elkarrizketan)

(ARGIA astekariko blogean 2022ko apirilak 28an argitaratua) Larrun 273an G. Bereziartuak plazaratutako Munstro Populistak. Covid-19ak eta Ukrainako gerrak eragindako eztabaidetan artikuluak merezi du gogoeta eta erantzun ireki bat, eta hori da ondorengo lerroen xedea, ez baitago (ustez) nire helburuen artean “talde bat definitu eta haren terminoan eraikitako epaiaren” irrikarik. Tratatzen diren gaiak Seguir leyendo

INPERIO ZAURITUAK

(ARGIA astekariko blogean 2022ko otsailaren 28an argitaratua) Gerra lehertu da Ukrainan. Baina hori erdizkako egia baino ez da: Donbassen eta beste eskualde batzuetan, Ukraina gerran zegoen jada errusiar jatorrizko herritarren aurka (2014tik hona, 15.000 hildako, bi milioi erbesteratu inguru, hiriak eta azpiegiturak suntsiturik…). Egungo Ukrainako gobernuaren aliatuek militarki parte hartuko Seguir leyendo

ZAHARREN KONTUOK. Borroka armatuaren balantzeaz eta errelatoen gatazkaz, Emilio Lopez Adan Beltzaren azken ekarpenaren harira, Mikel Antzak ideologiaz emandako lezio magistralari buruzko hitzostearekin.

“Kontzientzia faltsuaren logikak ezin badu bere burua egiazki ezagutu, ikuskizunari buruzko egia kritikoa bilatzeak ere benetako kritika izan behar du. Egin behar du borroka ikuskizunaren etsai amorratuen artean, eta onartu kanpoan geratzea, haientzat lekurik ez dagoen lekuetan. Gaurkotasunaren ikuspegi esklusiboa eta berehalako eraginkortasunaren borondate abstraktua onartzea da pentsamendu nagusiaren legea; Seguir leyendo

QATAR, FUTBOLA ETA OSPITALEAK (Oihartzun nahasgarriz blaituriko basamortu semantikoan haztaka)

(Artikulu hau ARGIA astekariak argitaratu zuen 2021eko apirilaren 21an) Noiz edo noiz, sukaldean zerbaitetan ari naizen bitartean, Euskadi Irratia pizten dut, goizaldean. Lehengo batean, bi notizia gurutzatu ziren berriemaileen eta tertuliakideen komentarioetan: lehena, The Guardian egunkariak otsailaren 23an argitaratutakoa: «More than 6,500 migrant workers from India, Pakistan, Nepal, Bangladesh and Seguir leyendo

Pandemian gogoeta. 4. HIRU AGERTOKIAK

(Artikulu hau ARGIA aldizkariko LARRUN 252 zenbakian argitaratu zen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2688/pentsamendu-erradikala-salbuespen-egoeran PANDEMIAREN AGERTOKIAK Pandemia heldu artean, “osasunaren aldeko” eta “gaixotasunaren aurkako” gerran, ia egunero heltzen zitzaizkigun frontetik berriak, onak gehienetan: botika berri baten onarpena, minbiziaren aurkako terapia berritzailea… Osasun (ia) perfektu baten aldekoa zen gure Ebanjelio Berria: gaixotasunaren eta izurri guztien Seguir leyendo

Pandemian gogoeta, 3. KONFINAMENDUA: ALBO-ONDORIOAK

Badira hiru aste konfinamenduan gaudela –bost aste, Italian; hamaika, Wuhanen–, eta gero eta gehiago gara sumatzen dugunok esperientzia partekatu honek –ez ordea esperientzia komuna, baliabide eta ahal oso desberdinekin bizi baitu bakoitzak– garai baten mugarria markatuko duela. Zera esan nahi dut: pandemian –“denok kaltetuta”– gaudenez, eta 20 eta 40 urte Seguir leyendo

Pandemian gogoeta, 2. YUVAL HARARIREN ARRAZOIAK

(Artikulu hau ARGIAn argitaratu zen 2020ko apirilaren 6ean) Paradigmatikoa da Yuval Hoah Harariren kasua. Sapiens. Gizadiaren historia labur bat liburua argitaratu zuenetik (2011n hebreeraz, eta, 2014tik aurrera, munduko hainbat hizkuntzatan –45 guztira, euskaraz barne, X. Kintanaren eta A. Sagarnaren itzulpenean, Elkar 2019–), munduan ez da beste historialaririk hark lortu duen Seguir leyendo

Pandemian gogoeta, 1. OSASUNAZ ARI OTE GARA?

(Artikulu honen oharrik gabeko bertsioa ARGIAn argitaratu zen 2020ko martxoaren 31ean) Koronabirus pandemiaren eztandarekin irudi lezake osasuna dela egungo egoeran gai nagusia; ez da nire ustea, desiragarria balitzait ere. Ez naiz ariko hemen eguneroko berri eta mezu uholdeaz –pandemiaz, konfinamenduaz, edo gainontzeko neurriez– gai horiek garrantzi handikoak izanagatik ere, baizik Seguir leyendo