HIGA. JENDETASUNEZ ETA MUSIKAZ BLAI Hiru gau txikien biharamunean nago, Itsasun artean, azken egunen eta gauen eraginpean. Hiruzpalau lo-orduren ondoan jaiki, hitzaldian hartu parte, BERRIArako kronika idatzi, lagun zahar eta berriak topatu eta musika mozkorraldia gauerako. Hori izan da hiru egunotako dieta: intentsitatea eta plazera nahasirik –janak itxaron dezake. Kroniketan, Seguir leyendo
Beñat Achiary
Industria ondarea eta pailazoaren sudurra
Gerezien Denbora hiri pastorala (libretoa: Itxaro Borda; musika: Beñat eta Julen Axiari) Bilbon berriki aurkeztu zenean, ezohiko nabari bat aurkitu nuen: egitasmoak bi arkitekto gazte zituen atzean, Tximini kolektiboko Ibai Etxezarraga eta Beñat Guarrotxena, hain justu. Pastoralaz dugun irudiaz landa geratzen den galdera bat planteatzen zuten: “Zer da industria ondarea?” Seguir leyendo
Poesiaren gorazarrea (edo hitzaren eta kantuaren arteko esparru sublimean barneratzeko gonbita)
Ezkia haizean kantari izeneko Itxaro Bordaren azken argitalpenak eman dit gonbit hau idazteko aitzakia. Sasoiz kanpo argitaratua —ez Durangoko azokarako, ezta udaberri aldeko ferietarako ere—, Baigorrin egoitza duen eta Paxkal Indok zuzentzen duen ZTK diskoetxeak atera du liburu-disko ederra. Izturitzeko Otsozelai harpeetan 2009an eta 2011n eman ziren zuzeneko saioekin osatu Seguir leyendo
Beñat Achiaryren diskografiara hurbiltzeko
Musikarien historian kontu berria izan da diskografia baten inguruko karrera irudikatzea. Halere, ohitu gara kantari batengan pentsatzen haren disko zerrenda errepasatuz. Grabaketa eta zabaltze teknikek baldintzatu dute XX. mendeko musika eta, oroz gain, musika herrikoia –pop, rock, etab.– kontsideratzen dena. Baina ez da hori gertatzen hainbat musikarirengan, batez ere “izar” Seguir leyendo