TAIJI TXUAN PANDEMIA HONETAN

2019-20 ikasturtea dakigun bezala amaitu da Tai Chi Chuan Eskolan: martxoko klaseen etenaldiaz, konfinamendua dela medio; maiatzeko itzuleraz, parkean eta kontakturik gabe; eta  ikasturte amaierako topaketarekin, udako solstizioan. Topaketa berezia izan da azken hori, gutako askoren arteko lehen kontaktua hiru hilabete oso berezien ostean; bizi izandakoaren zama bizkarrean. Ederra eta Seguir leyendo

ELIZA KATOLIKOAK ‘EZ DAKI’

(BERRIA egunkariak 2019ko otsailak 17an argitaratu zuen artikulu honen bertsio laburra: https://www.berria.eus/paperekoa/2041/024/002/2019-02-17/eliza_katolikoak_ez_daki.htm) Vatikanoko agintari burua (“aita santua” izendatzen dugun hori) aztoratuta dabil Eliza barruko eskandalu sexualekin, eta otsailaren 21etik 24ra bitartean mundu osoko apezpikuburuak konbokatu ditu gaiaren inguruan gogoetatzeko. Arabiar Emirerri Batuetatik bueltako prentsaurrekoan egin zuen iragarpena, eta, bileraren premia Seguir leyendo

“MAISU BATEK EZ DU BIOGRAFIARIK”

Poztu nintzen joan den uztailean Tabakaleran izandako elkarrizketako lehen galderak biografiarekin zerikusia izan zuenean: “Nolakoa izan zen taitxiarekin izan zenuen enkontrua; zer suposatu zuen zure bizitzarako?”. Konturatzen naiz zein hari fin eta hauskorrekin egina den biografia bat; edozein aldaketatxok –denboran nahiz espazioan– eduki zezakeen eragin erabatekoa; zein ezberdina zatekeen nire Seguir leyendo

EROS, THIMOS eta KIROL MOBILIZAZIOA Hiru galdera eta bi gehigarri Ekialde Urruneko begirada batetik

(Donostiako Tabakalerak 2018ko otsailaren 10ean antolaturiko “Hizketaldi Handia” barruan eskainitako hitzaldia, “Ariketak: La segunda respiración” jardunaldien barruan). BAT. Zer pentsatuko lukete nireak bezalako gurasoek, alegia orain ehun bat urte jaio eta XX. mendean zehar nekazaritza-bizimodutik industrializazio intentsibora igaro ziren haiek, egungo kirol-mobilizazioa ikusita?[1] Indarrean dugun kirol-mobilizazioa zenbaterainokoa den jabetzeko, Donostiako Seguir leyendo

“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA” Produkzio arotik ariketa sasoira abiatzeko Sloterdijken gonbita

Modernoa deritzo giza indarrak, sekula ez bezala, lanaren eta produkzioaren inguruan antolatu diren garaiari. Antzina, aldiz, ahalegin handienak ariketa eta perfekzioaren bilaketan egiten ziren. P. Sloterdijk (Du mußt dein Leben ändern; Suhrkamp 2009. Tu dois changer ta vie!; Maren Sell 2011. Has de cambiar tu vida. Sobre antropotécnica; Pre-textos 2012) Seguir leyendo

USAINENGATIK EZAGUTZEN DITUT LEKUAK

Usainengatik ezagutzen ditut lekuak, eta soinuengatik. Horregatik maite ditut hainbeste zubiak, nire soinua jotzen orduak pasa ahal izateko. Zubiak gainontzeko guneak baino isilagoak dira, edo irudipen hori dut nik behinik behin, Donostia bezalako hiri batzuetan bereziki. Ibaiaren urak zaratak irentsiko balitu bezala, eta jendea. Batzuetan, gazte-talde baten oihuak edo emakumeen Seguir leyendo

LEMOIZ ETA MEMORIA

BAT. LEMOIZ, 1979 Frankismoaren azken urteez ari gara, 70eko hamarkadaz. Ordurako, hego euskal herrietako biztanleria %40 bat hazia zen azken hogei urtetan, Espainiako lurralde pobretuenetatik lanera etorritako 700.000 immigranteekin. Bilbo inguruan bildu ziren horietako asko, modu miserablean lan egin eta bizitzera behartuak. Bilboko industria zen Espainiako eragile nagusietakoa hazkundearen motorra Seguir leyendo

INDARKERIA ETA DENBORA GALDUA: ONGI ETORRI NORMALTASUNAREN BASAMORTURA !

ARGIA astekariaren 2017ko “Aktualitatearen Gakoak” aldizkarian argitaratua: http://www.argia.eus/albistea/indarkeria-eta-denbora-galdua-ongi-etorri-normaltasunaren-basamortura Indarkeria “historiaren emagina” ez balitz ere (Karl Marx), onar dezagun behintzat denok baliatzen garela mota bateko edo besteko bortxaz, eta onarpen horretatik abiatu beharko litzatekeela gaiaren inguruko edozein gogoeta. Naturalizatua dugu jendartea eusten duen egiturazko bortxa, eta ez dugu antzematen gugan edo Seguir leyendo

KAKUX, BIOBOTEREA

OHARRA: Errotarria Lepoan idatzi eta argitaratu ondoren etorri zen ETBko Ur Handitan programa eta honek ekarri zuen soka luzea: Joxe Arregiren manipulazio salaketa (Euskadi Irratian elkarrizketa) eta bere artikulua Noticias taldean. Egunkari horretara nire erantzuna bidali banuen ere, ez da argitaratua izan. Baina niretzat esanguratsuena ez zen Arregiren jarrera izan Seguir leyendo

LYCISCA: TALKAK MUGALDEAN

(BADOK euskal musikaren atarian ere argitaratua) Ez dago ingurunerik, egun, bere labela bilatzen ez duenik. Bisitariak erakartzeko, inbertsioak. Zokoan geratu nahi ez, nonbait, eta, herrixka globalean, logoen arteko lehian sartu behar, nor izatekotan. Basque Country edo Idiazabal; Bilbao edo Culinary Center, horra eredu dirdaitsuak. Karrantza, gure lurralde txikiko mendebaldeko muturrean, Seguir leyendo