Yaku Perezen esangura, ezkertiar kontserbadoreentzako gogoeta

(Artikulu hau ARGIA astekariak argitaratu zuen 2021eko martxoaren 07an). Apirilaren 11n (2021) egingo da lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulia Ekuadorren. Azkenean, Andrés Arauz eta Gillermo Lasso lehiatuko dira. Azken honekin bigarren posturako lehia estuan aritu den Yaku Pérezek –egun luzez bigarren postuan– irregulartasunak salatu ditu. Politikari indigena hobeto kokatzeko hainbat pista Seguir leyendo

INDIGENAK, KOLONOAK, MISIOLARIAK (2019ko uda Ekuadorren)

(“Indigenen olatu berria” izenburupean ARGIAn argitaratutako artikulua: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2667/indigenen-olatu-berria) Kontinente bat zabalegia da edonorentzat, lur osoaren dimentsioa izan baitu beti. Lur horretatik harago zabaltzen dira ozeanoak eta zeruak, eta infinituaren nahiz transzendentzia ororen sinboloa den ortzi-muga. Baina Amerika –Abya Yala, bertako jatorrizko herrientzat– ez da kontinente soila. Asiarekin batera zabalena izateaz Seguir leyendo

KITXUA, XUAR ETA BESTE HAMAIKA

Ekuadorren 14 nazionalitate daude, eta oraino bizirik dirauten beste hainbeste hizkuntza, UNICEFen 2008ko informearen arabera. Kitxua da hedatuena, Kolonbia eta Peruko Andeetan ere egiten dena, guztira bi milioi eta erdi eledunekin. Xuar taldekoak Amazonian bizi dira, Ekuadorren eta Perun, eta 80.000 inguru izanik, erdiak baino gutxiagok erabiltzen dute xuar hizkuntza. Seguir leyendo

ORDUKO KONKISTA, GAURKO ARPILATZEA

Orain 500 bat urte Europan gertatu zena –Aro Modernoaren agerpena eta bilakaera– zenbait osagaien gurutzaketatik eta sinergiatik konpreni liteke. Ez zen orduko hemengoa lurralderik aberatsena edo jendetsuena –Txinak hirukoizten zuen orduko Europaren populazioa, eta teknikoki nahiz militarki askoz ere indartsuagoa zen–, baina elkartu ziren hainbat gertakarik ekarri zuten gerora globalizazioa Seguir leyendo

“HIRUGARREN BAGA DATOR” YAKU PEREZ, ELKARRIZKETA

Yaku Perez Guartambel abokatua, irakaslea eta idazlea (Cuenca, 1969) Ekuadorreko Azuay departamenduko prefeta hautatu berria da. Lehen aldia indigena bat kargu honetarako hautatua dela eta, are gehiago, haren programaren puntu nagusia “Uraren defentsa” izan denean. 1972an sorturiko ECUARUNARIko (Ekuadorreko Kitxua Herrien Konfederazioa) buruzagia izan da 2013tik hona, prefekturarako hautagaia bilakatu Seguir leyendo