Xori bat pausatzen da ene leiho hegian Etxahun Iruri, “Goizian argi hastian” Hegazti herrariak pausatu dira leihoan Joseba Sarrionandia, Mikel Laboak kantatua Hegaztia giza jendearen alderik sotil edo izpiritualenaren sinbolo unibertsala da; indar garaiezinak edo eternalak fenix hegaztiaren edo suge hegadunaren (antzinako Mexikoko náhuatlen Quetzalcóatl), grifoen edo dragoien irudi hegadunez Seguir leyendo
juangorostidi
ARROZTEAK ZABAL DITZAKEEN BIDEETAN BARRENA
Arantza Santestebanen 918 gau filmaren inguruan (Artikulu honen bertsio laburrago bat BERRIAk argitaratu zuen 2023ko martxoak 22an) «Nire bihotza enarena da nire kamaradena baino gehiago» Rosa Luxenburgen Kartzelako gutunak, filmean aipatua. “(Arantzari galdetuko genioke) artxibo partikular horretako argazkiei bota zien begiradaz. Ez begiekin, kamerarekin baizik. Ez baitzuen plano orokorrera jotzen, Seguir leyendo
LEKEITIO LEMOIZEN DA
(Donostiako Tabakalerak Non dago Lekeitio? ekimenaren barruan “Gorrotoaren politikaz: sumindura, azken giza baliabidea” 2021eko martxoaren 6an emandako hitzaldiaren transkripzioa. JAKIN aldizkariaren 244 zenbakian argitaratua, 2021ean) Lekeitio saileko zati bakoitza abotsaren ernetze inizaitikoaren eremua ditake eta heriotzaren premonizioa. Lehen eta azken hatsaren arteko epe laburra. Nostalgiaren minaren mina. Ugaria eta bakuna. Seguir leyendo
MUNSTRO ARTEAN (Gorka Bereziartuarekin elkarrizketan)
(ARGIA astekariko blogean 2022ko apirilak 28an argitaratua) Larrun 273an G. Bereziartuak plazaratutako Munstro Populistak. Covid-19ak eta Ukrainako gerrak eragindako eztabaidetan artikuluak merezi du gogoeta eta erantzun ireki bat, eta hori da ondorengo lerroen xedea, ez baitago (ustez) nire helburuen artean “talde bat definitu eta haren terminoan eraikitako epaiaren” irrikarik. Tratatzen diren gaiak Seguir leyendo
INPERIO ZAURITUAK
(ARGIA astekariko blogean 2022ko otsailaren 28an argitaratua) Gerra lehertu da Ukrainan. Baina hori erdizkako egia baino ez da: Donbassen eta beste eskualde batzuetan, Ukraina gerran zegoen jada errusiar jatorrizko herritarren aurka (2014tik hona, 15.000 hildako, bi milioi erbesteratu inguru, hiriak eta azpiegiturak suntsiturik…). Egungo Ukrainako gobernuaren aliatuek militarki parte hartuko Seguir leyendo
PANDEMIAN GOGOETA 9. APOKALIPSIA ETA GERO
(ARGIA astekariko blogean 2022ko otsailaren 18an argitaratua) “Apokalipsia” amaiera katastrofikoarekin lotzen dugu, etimologikoki “errebelazioa” esan nahi duenean; tapakiak kentzea, hitzez hitz. Denbora eskatologikoari atxikitzen zaio (“amaiera gertu dago”), non giza izaeraren egia eta bere mundua ordura arte estaltzen zuten arropatik biluzik agertuko den. Bibliatik edaten dute ideia horiek, eta haietan Seguir leyendo
PANDEMIAN GOGOETA 8. ARRAKALA
(ARGIA astekarian 2022ko ekainaren 11ean argitaratutako artikulua) Ia bi urteotan gorriak pasa dituzte ospitaletan, eskoletan, hainbat etxetan. Gaitz hilgarri ezezagun bati hola-hala egin behar izan zaio aurre. Pandemia bat, hildakoak eta gaixoaldia pasa dutenen ondorioak; etxeratze- agindu bortitzak; ekonomiaren geldialdia; beldurraren hedatze ikaragarria… Olatu bat bestearen ostean, urduritasuna, datuen dantza Seguir leyendo
ZAHARREN KONTUOK. Borroka armatuaren balantzeaz eta errelatoen gatazkaz, Emilio Lopez Adan Beltzaren azken ekarpenaren harira, Mikel Antzak ideologiaz emandako lezio magistralari buruzko hitzostearekin.
“Kontzientzia faltsuaren logikak ezin badu bere burua egiazki ezagutu, ikuskizunari buruzko egia kritikoa bilatzeak ere benetako kritika izan behar du. Egin behar du borroka ikuskizunaren etsai amorratuen artean, eta onartu kanpoan geratzea, haientzat lekurik ez dagoen lekuetan. Gaurkotasunaren ikuspegi esklusiboa eta berehalako eraginkortasunaren borondate abstraktua onartzea da pentsamendu nagusiaren legea; Seguir leyendo
QATAR, FUTBOLA ETA OSPITALEAK (Oihartzun nahasgarriz blaituriko basamortu semantikoan haztaka)
(Artikulu hau ARGIA astekariak argitaratu zuen 2021eko apirilaren 21an) Noiz edo noiz, sukaldean zerbaitetan ari naizen bitartean, Euskadi Irratia pizten dut, goizaldean. Lehengo batean, bi notizia gurutzatu ziren berriemaileen eta tertuliakideen komentarioetan: lehena, The Guardian egunkariak otsailaren 23an argitaratutakoa: «More than 6,500 migrant workers from India, Pakistan, Nepal, Bangladesh and Seguir leyendo
Yaku Perezen esangura, ezkertiar kontserbadoreentzako gogoeta
(Artikulu hau ARGIA astekariak argitaratu zuen 2021eko martxoaren 07an). Apirilaren 11n (2021) egingo da lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulia Ekuadorren. Azkenean, Andrés Arauz eta Gillermo Lasso lehiatuko dira. Azken honekin bigarren posturako lehia estuan aritu den Yaku Pérezek –egun luzez bigarren postuan– irregulartasunak salatu ditu. Politikari indigena hobeto kokatzeko hainbat pista Seguir leyendo