2017 ERROBIKO FESTIBALEKO OHARRAK 1: BANATU BARTOK

Bela Bartok XX. mendeko konpositore hungariarraren errebindikazioaz hasi zen kontzertu saioa. Orain hamar bat urte hasi ziren Christine Martineau (biola eta kantua) eta Denise Laborde (mandolina eta ahotsa) elkarrekin Bartoken errepertorioa lantzen. Bide luzea izan da haren eskutik hasi eta, euskal tradizioan barrena, Europa ekialdekoan murgilduz jorratu dutena. Disonantziaren maisua Seguir leyendo

Hiru erro, ahots propioa

Elkarrizketa: Julen Axiari (Baiona, 1987) Iparraldean gailentzen ari den musikari belaunaldi berri baten adierazlerik berezienetakoa dugu. Iturri anitzetik elikaturiko lur oparoan sortua, Euskal Herritik abiatu eta Euskal Herrira etengabe itzultzen den bidaian murgilduta dihardu akordatzen denetik. Hona udaren hondarrean Juan Gorostidik egindako elkarrizketa luze baten mamia. Errobiko Festibalaren aurtengo 20. edizioaren Seguir leyendo

ERROBIKO FESTIBALA, 2015: HIGA, BIGA, BAGA

HIGA. JENDETASUNEZ ETA MUSIKAZ BLAI Hiru gau txikien biharamunean nago, Itsasun artean, azken egunen eta gauen eraginpean. Hiruzpalau lo-orduren ondoan jaiki, hitzaldian hartu parte, BERRIArako kronika idatzi, lagun zahar eta berriak topatu eta musika mozkorraldia gauerako. Hori izan da hiru egunotako dieta: intentsitatea eta plazera nahasirik –janak itxaron dezake. Kroniketan, Seguir leyendo

Industria ondarea eta pailazoaren sudurra

Gerezien Denbora hiri pastorala (libretoa: Itxaro Borda; musika: Beñat eta Julen Axiari) Bilbon berriki aurkeztu zenean, ezohiko nabari bat aurkitu nuen: egitasmoak bi arkitekto gazte zituen atzean, Tximini kolektiboko Ibai Etxezarraga eta Beñat Guarrotxena, hain justu. Pastoralaz dugun irudiaz landa geratzen den galdera bat planteatzen zuten: “Zer da industria ondarea?” Seguir leyendo