ORDUKO KONKISTA, GAURKO ARPILATZEA

Orain 500 bat urte Europan gertatu zena –Aro Modernoaren agerpena eta bilakaera– zenbait osagaien gurutzaketatik eta sinergiatik konpreni liteke. Ez zen orduko hemengoa lurralderik aberatsena edo jendetsuena –Txinak hirukoizten zuen orduko Europaren populazioa, eta teknikoki nahiz militarki askoz ere indartsuagoa zen–, baina elkartu ziren hainbat gertakarik ekarri zuten gerora globalizazioa Seguir leyendo

INDARKERIA ETA DENBORA GALDUA: ONGI ETORRI NORMALTASUNAREN BASAMORTURA !

ARGIA astekariaren 2017ko “Aktualitatearen Gakoak” aldizkarian argitaratua: http://www.argia.eus/albistea/indarkeria-eta-denbora-galdua-ongi-etorri-normaltasunaren-basamortura Indarkeria “historiaren emagina” ez balitz ere (Karl Marx), onar dezagun behintzat denok baliatzen garela mota bateko edo besteko bortxaz, eta onarpen horretatik abiatu beharko litzatekeela gaiaren inguruko edozein gogoeta. Naturalizatua dugu jendartea eusten duen egiturazko bortxa, eta ez dugu antzematen gugan edo Seguir leyendo

KAKUX, BIOBOTEREA

OHARRA: Errotarria Lepoan idatzi eta argitaratu ondoren etorri zen ETBko Ur Handitan programa eta honek ekarri zuen soka luzea: Joxe Arregiren manipulazio salaketa (Euskadi Irratian elkarrizketa) eta bere artikulua Noticias taldean. Egunkari horretara nire erantzuna bidali banuen ere, ez da argitaratua izan. Baina niretzat esanguratsuena ez zen Arregiren jarrera izan Seguir leyendo

LYCISCA: TALKAK MUGALDEAN

(BADOK euskal musikaren atarian ere argitaratua) Ez dago ingurunerik, egun, bere labela bilatzen ez duenik. Bisitariak erakartzeko, inbertsioak. Zokoan geratu nahi ez, nonbait, eta, herrixka globalean, logoen arteko lehian sartu behar, nor izatekotan. Basque Country edo Idiazabal; Bilbao edo Culinary Center, horra eredu dirdaitsuak. Karrantza, gure lurralde txikiko mendebaldeko muturrean, Seguir leyendo

ERROTARRIA LEPOAN

(Artikulu honen bertsio laburrago bat argitaratu du BERRIAk 2017ko urtarrilaren 17an) Mendizabal abade pederastaren kasua dela eta, “gehiegizko zabalkunde mediatiko” baten barruan gaudela diote bere klerokideek. Ezin dutela burutik kendu, eta hori ez omen da sanoa. “Kakuxen oso hurbileko sentitzen naiz, sakonki hurbil” dio Joxe Arregi teologo ezagunak: “Gipuzkoako elizarentzat Seguir leyendo

DOLU BATERAKO ARRASTOAK. Hiru sarrera berri

ZAZPIGARREN HERIOTZAren paperezko edizioan argitaratu gabeko hiru sarrerok liburuaren bigarren aldeko atal bakoitzari dagokie: GURE MENDEA XX. mendeko une latzenetik libratu ginenen historia bat da hemen kontatzen ari naizena, mende horren hasiera markatu zuten inoizko suntsiketa masibo eta planifikatuen ondorengoena. Halere, 70eko eta 80ko hamarkadetatik egungo egoerara egin diren ibilbideak Seguir leyendo

“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA”

Ezinezko erronkak gainditzen saiatzen gara, txikitatik gure buruak apaldu ditugu, bizitza osoa marmolezko tentsioak malgortzen digula. Aldaketa ordena absolutuari behingoz muzin egiten bagenio: deboila larrien arduradunak ez dira sekula… barkatu marmaratzera plegatzen. Hitzokin amaitzen da udazken berri honetako igandeko egunkarian Itxaro Bordak Aldatu behar duzu zure bizitza liburuari eskainitako artikulua. Seguir leyendo

ZORAMEN TRANTSITORIOA (Juan Kruz Igerabide, Zazpigarren Heriotza liburuaren aurkezpenean)

Juan Gorostidik kontatzen duenari, hain esperientzia partikularra izanik ere, bere alabari modu intimoan kontatua baita hein handi batean, narrazio unibertsal baten traza hartu diot. Nire neure historia oso antzekoa da behintzat, eta beste askorena ere halaxe. Hamabi urte nituen. Zoriontsu-edo nenbilen seminario batean ikasten Jainkoarenak eta Ama Birjinarenak. Zorabio mistikoren Seguir leyendo

ZAZPIGARREN HERIOTZA. Aurkezpena, lehen iruzkinak

Kalean da liburua eta, irakurleengana iristen den heinean, hainbat post ipiniko ditut sustatzen dituen kontuen gainean. Hona, lau puntutan, aurkezpenaren eta hura jasoz argitaraturiko iruzkinen gaineko nire komentarioak BAT Juan Kruz Igerabidek eman zion sarrera aurkezpenari Zoramen Transitorioa testu ederrarekin. BI Ondoren, Zazpigarren Heriotzan zehar aipaturiko hainbat aipuen hautaketa egin Seguir leyendo

‘Shaolin’ kasua, ahanztura baino lehen (BERRIA egunkarian 2015eko maiatzaren 8an)

Yenny Sofía Revollo-ren eta Maureen Ada Otuya-ren hilketa ankerrak medioen arreta jaso du beste behin epaiketaren egunetan, baina berehala pasako da ahanzturaren eremura: serieko hiltzaile bat gehiago, shaolin-eko monjea zela uste zuen eroa, bi emazte gaixo haien tragedia –atzerritarrak, prostitutak…– egunerokotasunaren estoldan behera, eguneroko bortxa matxistaren ondorioz hurrengo biktimak azaldu Seguir leyendo