Bilboko emakumeen hilketetan, hiltzailearen egiteko moduek eta biktimen izaerak aztoratu gaituzte, lehenik eta gehien —etorkinak, gizarte maila ahulenekoak, torturatu eta txikituak—, baina ez da hori hemen tratatu nahi dudan alderdia: hori gizonezkoaren muturreko indarkeriaren adierazpen makurrena da; alegia, hark bizi duen sexuen arteko gerran, funtsean, haren inpotentziaren adierazlerik behinena. «Monje Seguir leyendo
ZAZPI HERIOTZ
Odol errekak, tinta errekak (Charlie Hebdo, 3)
Kontu jakina: odol errekak eragiten ditu gizaldiz gizaldi gizakumeak; ibaiak eta itsasoak ere, zenbaitetan. Saiatzen gara erreka horiek ahalik eta urrunen mantentzen; hurbiltzen zaizkigunean aztoratzen gara, ez handienak edo zentzugabeenak direlako, hurbiltzen zaizkigulako baizik. Eta orduan jartzen ditugu martxan tinta errekak, iritzi trukeak, kalakak, munstroa exortzizatu beharrez… magiak ez badu Seguir leyendo
Charlie Hebdo, 2. Iruzkinak
BERRIA egunkariak argitaratu zuen nire artikulua 2015-01-13an, eta pare bat iruzkin jaso zuen, eta baita nire erantzuna ere. Hona hemen: Jakes Lafitte: “Ados nago artikulu horretan esandakoarekin. Joan den igandean blasfemak eragiten ahal zituen arriskueri buruzko artikulu bat igorri nuen Andoaingo BERRIAra. Frantzia bezalako estatu laiko batean blasfema legeak zigortzen Seguir leyendo
Guggenheim museoa ez da gure mausoleoa (BERRIAn, 2014-12-17an argitaratua)
1988ko Basque Violence-ren jarraipen gisa irakur liteke Vieja Luna de Bilbao (Nerea 2014). Hartan, Joseba Zulaikak tragedia baten kontakizun lokala ehundu zuen —Itziarko baserri giroan kokatua—, ETAri buruz idatzi den lanik sakon eta aberatsena; eta oraingoan, belaunaldi oso baten kronikarekin bilakatu nahi izan du. Horretarako, metropolira egin du jauzi, Bilbora, Seguir leyendo
Charlie Hebdo: egiaztapenak
Uste izan dugu blasfemia edo profanazioa bezalako kontzeptuak atzean utziak genituela betiko. Ez da horrela. Sakratuaren kontsiderazioa zutabea da gizakiontzat, kontsiderazio hori Jainkoan ipini edo jendetasunean. Zientziak ez du zutabe hori mugiarazi, eta ez du mugiaraziko ere, bere burua jainkotze ahaleginean ez bada. Sakratua ez da arkaismo bat; begiramena eta Seguir leyendo
NELSON MANDELAREN AZKEN HITZAK
Denok diozue ni, Nelson Mandela, heroi bat izan naizela, iraultzaile bat, santu bat agian, zuen txikitako amets ederrak edo amets gaiztoak pizten zituen haietako baten antzekoa… Baina ez da halakorik, aspaldian hil bainintzen ni. Kontatuko dizuet gertatutakoa. Mila bederatziehun eta hirurogeita lauan izan zen. Etsaiek harrapatu ninduten, kolpatu, torturatu eta Seguir leyendo
Facundo Cabral, azken agurra
74 urte beteak zenituen orain ez asko amaiera heldu zitzaizunean, bizitza txundigarri batek akituta. Makulu batez mugitzen zinen tirri-tarra, itsutzen hasia eta tratamendu gaiztoko minbizia antzeman berria. Argi zeneukan gutxi gelditzen zitzaizula, baina ezin asmatu norberaren amaiera. Testamentua eginda (El día que yo me vaya), eta gogo txarrez zinen agonia Seguir leyendo