KITXUA, XUAR ETA BESTE HAMAIKA

PDFPRINT

Ekuadorren 14 nazionalitate daude, eta oraino bizirik dirauten beste hainbeste hizkuntza, UNICEFen 2008ko informearen arabera. Kitxua da hedatuena, Kolonbia eta Peruko Andeetan ere egiten dena, guztira bi milioi eta erdi eledunekin. Xuar taldekoak Amazonian bizi dira, Ekuadorren eta Perun, eta 80.000 inguru izanik, erdiak baino gutxiagok erabiltzen dute xuar hizkuntza. Askoz ere tamaina apalagoan geratzen dira gainontzekoak, asko desagertzeko zorian (awapita, tsafikia, kaiapa, siona, sekoia, zaparoa…).

2008ko Ekuadorreko Konstituzioak espresuki errekonozitzen ditu haien eskubideak, laugarren kapituluan, 21 artikulutan ondo xehatuz: “Identitateak, antzinako tradizioak eta berezko dituzten erakundeak mantendu eta sustatu behar dira” (57.1). “Haien lur komunitarioak zatiezinak eta besterenezinak dira” (57.4). “Inoiz aldaketa planak sustatzen badira, kontsultak bideratu beharko dira” (57.7). “Heziketa interkulturala eta elebiduna sustatu beharko da” (57.14). Hizkuntzak, beraz, ofizialki errekonozituak dira eta teorikoki babestuak maila guztietan. Praktikan, aldiz, ezerezean geratzen da errekonozimendu hori eta ez dira errekurtsoak bideratzen hezkuntza elebiduna edo gainontzeko oinarriak ipini ahal izateko.

“Heziketa elebiduna etxeetako korridoreetan sortu zen: herrietako haurrak eta nerabeak, baita nagusiak ere –oso gaztetan ezkontzen zituzten neskak, ugazaben bortxaketak saihesteko ahaleginean–. Auzolanean eraikitako udaletxeetara aldatu zen gero; estatua zergak kobratzera baino ez zen agertzen bertan. Heziketa erreboltari hau ez zen batere formala; haurrak ez ziren gela itxietan gordetzen, komunitatearen esparru zabaletan tartekatzen ziren bertako bizitzaren bitartez, gure ama-hizkuntzan eta gure mundu-ikuskeran hezi zitezen. Arrazionaltasuna ez zen nagusitzen: errituak, mitoak, sinboloak eta filosofia indigenaren gainontzeko osagaiak harekin batera zetozen” (Yaku Pérez, Reforma Educativa  y Etnocidio Cultural. ECURUNARI, 2019 liburuan).

Erreferentziak:

UNICEF 2008ko txostena.

Native Land

Facebooktwittertumblrmail

Entradas relacionadas

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.