Pandemian gogoeta, 1. OSASUNAZ ARI OTE GARA?

(Artikulu honen oharrik gabeko bertsioa ARGIAn argitaratu zen 2020ko martxoaren 31ean) Koronabirus pandemiaren eztandarekin irudi lezake osasuna dela egungo egoeran gai nagusia; ez da nire ustea, desiragarria balitzait ere. Ez naiz ariko hemen eguneroko berri eta mezu uholdeaz –pandemiaz, konfinamenduaz, edo gainontzeko neurriez– gai horiek garrantzi handikoak izanagatik ere, baizik Seguir leyendo

EUSKAL ERESERKI BAT SASOI APOKALIPTIKOETARAKO

Mikel Laboak eta Joxean Artzek osatu zuten tandem harrigarriak 70eko hamarkadan eman zuen bere onena. Ez Dok Amairu bere muga naturaletara bultzatu zuten, eta bertan nagusi ziren jarrera milingekin hautsi. Baga, biga, higa sentikariak gauzatu zuen muga eta haustura hura, eta, Jose Mari Zabalarekin batera, Ikimilikiliklik ikuskizunarekin jarraitu zuten beren bidea, artista bakoitzaren baitan inplosioa gertatu zen Seguir leyendo

INDIGENAK, KOLONOAK, MISIOLARIAK (2019ko uda Ekuadorren)

(“Indigenen olatu berria” izenburupean ARGIAn argitaratutako artikulua: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2667/indigenen-olatu-berria) Kontinente bat zabalegia da edonorentzat, lur osoaren dimentsioa izan baitu beti. Lur horretatik harago zabaltzen dira ozeanoak eta zeruak, eta infinituaren nahiz transzendentzia ororen sinboloa den ortzi-muga. Baina Amerika –Abya Yala, bertako jatorrizko herrientzat– ez da kontinente soila. Asiarekin batera zabalena izateaz Seguir leyendo

KITXUA, XUAR ETA BESTE HAMAIKA

Ekuadorren 14 nazionalitate daude, eta oraino bizirik dirauten beste hainbeste hizkuntza, UNICEFen 2008ko informearen arabera. Kitxua da hedatuena, Kolonbia eta Peruko Andeetan ere egiten dena, guztira bi milioi eta erdi eledunekin. Xuar taldekoak Amazonian bizi dira, Ekuadorren eta Perun, eta 80.000 inguru izanik, erdiak baino gutxiagok erabiltzen dute xuar hizkuntza. Seguir leyendo

ORDUKO KONKISTA, GAURKO ARPILATZEA

Orain 500 bat urte Europan gertatu zena –Aro Modernoaren agerpena eta bilakaera– zenbait osagaien gurutzaketatik eta sinergiatik konpreni liteke. Ez zen orduko hemengoa lurralderik aberatsena edo jendetsuena –Txinak hirukoizten zuen orduko Europaren populazioa, eta teknikoki nahiz militarki askoz ere indartsuagoa zen–, baina elkartu ziren hainbat gertakarik ekarri zuten gerora globalizazioa Seguir leyendo

“HIRUGARREN BAGA DATOR” YAKU PEREZ, ELKARRIZKETA

Yaku Perez Guartambel abokatua, irakaslea eta idazlea (Cuenca, 1969) Ekuadorreko Azuay departamenduko prefeta hautatu berria da. Lehen aldia indigena bat kargu honetarako hautatua dela eta, are gehiago, haren programaren puntu nagusia “Uraren defentsa” izan denean. 1972an sorturiko ECUARUNARIko (Ekuadorreko Kitxua Herrien Konfederazioa) buruzagia izan da 2013tik hona, prefekturarako hautagaia bilakatu Seguir leyendo

ELIZA KATOLIKOAK ‘EZ DAKI’

(BERRIA egunkariak 2019ko otsailak 17an argitaratu zuen artikulu honen bertsio laburra: https://www.berria.eus/paperekoa/2041/024/002/2019-02-17/eliza_katolikoak_ez_daki.htm) Vatikanoko agintari burua (“aita santua” izendatzen dugun hori) aztoratuta dabil Eliza barruko eskandalu sexualekin, eta otsailaren 21etik 24ra bitartean mundu osoko apezpikuburuak konbokatu ditu gaiaren inguruan gogoetatzeko. Arabiar Emirerri Batuetatik bueltako prentsaurrekoan egin zuen iragarpena, eta, bileraren premia Seguir leyendo

TXORIAREN GARRASIA URREZKO KAIOLATIK

Badira zibilizazioak —atzo arte gehienak, eta egungo indartsuenen artean, esaterako, han txinatarra— hildakoei zor zaien begirune eta kultuen inguruan eraiki eta egituratzen direnak. «Liburuaren inguruko zibilizazioetan» hezitakooi liburu sakratuez ari naiz, Bibliaz, Koranaz… arrotza egiten zaigu hori, ulertezina. Zer egin heriotzarekin, zer hildakoekin? Nola bizi dolua eta dolu-ostea? Ezin uka honetan Seguir leyendo

“MAISU BATEK EZ DU BIOGRAFIARIK”

Poztu nintzen joan den uztailean Tabakaleran izandako elkarrizketako lehen galderak biografiarekin zerikusia izan zuenean: “Nolakoa izan zen taitxiarekin izan zenuen enkontrua; zer suposatu zuen zure bizitzarako?”. Konturatzen naiz zein hari fin eta hauskorrekin egina den biografia bat; edozein aldaketatxok –denboran nahiz espazioan– eduki zezakeen eragin erabatekoa; zein ezberdina zatekeen nire Seguir leyendo

LABOAREN BITARTEKARIA. Mizel Thereten ‘Lekeitioak’

(Artikulu hau BADOK gunean argitaratua izan da: http://www.badok.eus/laboaren-bitartekaria-mizel-thereten-lekeitioak/) Mizelen dantzaldian egon ondoren, Punta Mbondara (Ekuatore Ginea) eta han aurkitu nuen txalupariarengana itzuli naiz. Hildakoen bizitzaz aritu ginen berbetan txaluparia eta biok aspaldi hartan, eta “Laboa bizirik” ala “Laboa hilik” bueltaka, berarengana itzuli eta elkarrizketa hura berritu dut egunotan. Orduan bezala, Seguir leyendo