EROS, THIMOS eta KIROL MOBILIZAZIOA Hiru galdera eta bi gehigarri Ekialde Urruneko begirada batetik

PDFPRINT(Donostiako Tabakalerak 2018ko otsailaren 10ean antolaturiko “Hizketaldi Handia” barruan eskainitako hitzaldia, “Ariketak: La segunda respiración” jardunaldien barruan). BAT. Zer pentsatuko lukete nireak bezalako gurasoek, alegia orain ehun bat urte jaio eta XX. mendean zehar nekazaritza-bizimodutik industrializazio intentsibora igaro ziren haiek, egungo kirol-mobilizazioa ikusita?[1] Indarrean dugun kirol-mobilizazioa zenbaterainokoa den jabetzeko, Donostiako Seguir leyendo

“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA” Produkzio arotik ariketa sasoira abiatzeko Sloterdijken gonbita

PDFPRINTModernoa deritzo giza indarrak, sekula ez bezala, lanaren eta produkzioaren inguruan antolatu diren garaiari. Antzina, aldiz, ahalegin handienak ariketa eta perfekzioaren bilaketan egiten ziren. P. Sloterdijk (Du mußt dein Leben ändern; Suhrkamp 2009. Tu dois changer ta vie!; Maren Sell 2011. Has de cambiar tu vida. Sobre antropotécnica; Pre-textos 2012) Seguir leyendo

USAINENGATIK EZAGUTZEN DITUT LEKUAK

PDFPRINTUsainengatik ezagutzen ditut lekuak, eta soinuengatik. Horregatik maite ditut hainbeste zubiak, nire soinua jotzen orduak pasa ahal izateko. Zubiak gainontzeko guneak baino isilagoak dira, edo irudipen hori dut nik behinik behin, Donostia bezalako hiri batzuetan bereziki. Ibaiaren urak zaratak irentsiko balitu bezala, eta jendea. Batzuetan, gazte-talde baten oihuak edo emakumeen Seguir leyendo

LEMOIZ ETA MEMORIA

PDFPRINTBAT. LEMOIZ, 1979 Frankismoaren azken urteez ari gara, 70eko hamarkadaz. Ordurako, hego euskal herrietako biztanleria %40 bat hazia zen azken hogei urtetan, Espainiako lurralde pobretuenetatik lanera etorritako 700.000 immigranteekin. Bilbo inguruan bildu ziren horietako asko, modu miserablean lan egin eta bizitzera behartuak. Bilboko industria zen Espainiako eragile nagusietakoa hazkundearen motorra Seguir leyendo

2017 ERROBIKO FESTIBALEKO OHARRAK 2: XORIEN IHESA

PDFPRINTAgertoki huts bat, isilik argi itzalean, eta etxerako erabiliko genukeen arropa soilaz, berdin jantzitako bost gizon-emazte geldirik: zenbat denboraz eutsi ahal izango genioke egoera horri deseroso sentitu gabe? Bortxaz jasotzen ditugu impasse tarte horiek, eta exijitu egiten diogu artistari barruan sortzen zaigun deserosotasun hori bete dezan kolorez, soinuz, mugimenduz, hitzez. Seguir leyendo

2017 ERROBIKO FESTIBALEKO OHARRAK 1: BANATU BARTOK

PDFPRINTBela Bartok XX. mendeko konpositore hungariarraren errebindikazioaz hasi zen kontzertu saioa. Orain hamar bat urte hasi ziren Christine Martineau (biola eta kantua) eta Denise Laborde (mandolina eta ahotsa) elkarrekin Bartoken errepertorioa lantzen. Bide luzea izan da haren eskutik hasi eta, euskal tradizioan barrena, Europa ekialdekoan murgilduz jorratu dutena. Disonantziaren maisua Seguir leyendo

INDARKERIA ETA DENBORA GALDUA: ONGI ETORRI NORMALTASUNAREN BASAMORTURA !

PDFPRINTARGIA astekariaren 2017ko “Aktualitatearen Gakoak” aldizkarian argitaratua: http://www.argia.eus/albistea/indarkeria-eta-denbora-galdua-ongi-etorri-normaltasunaren-basamortura Indarkeria “historiaren emagina” ez balitz ere (Karl Marx), onar dezagun behintzat denok baliatzen garela mota bateko edo besteko bortxaz, eta onarpen horretatik abiatu beharko litzatekeela gaiaren inguruko edozein gogoeta. Naturalizatua dugu jendartea eusten duen egiturazko bortxa, eta ez dugu antzematen gugan edo Seguir leyendo

KAKUX, BIOBOTEREA

PDFPRINTOHARRA: Errotarria Lepoan idatzi eta argitaratu ondoren etorri zen ETBko Ur Handitan programa eta honek ekarri zuen soka luzea: Joxe Arregiren manipulazio salaketa (Euskadi Irratian elkarrizketa) eta bere artikulua Noticias taldean. Egunkari horretara nire erantzuna bidali banuen ere, ez da argitaratua izan. Baina niretzat esanguratsuena ez zen Arregiren jarrera izan Seguir leyendo

LYCISCA: TALKAK MUGALDEAN

PDFPRINT(BADOK euskal musikaren atarian ere argitaratua) Ez dago ingurunerik, egun, bere labela bilatzen ez duenik. Bisitariak erakartzeko, inbertsioak. Zokoan geratu nahi ez, nonbait, eta, herrixka globalean, logoen arteko lehian sartu behar, nor izatekotan. Basque Country edo Idiazabal; Bilbao edo Culinary Center, horra eredu dirdaitsuak. Karrantza, gure lurralde txikiko mendebaldeko muturrean, Seguir leyendo

ERROTARRIA LEPOAN

PDFPRINT(Artikulu honen bertsio laburrago bat argitaratu du BERRIAk 2017ko urtarrilaren 17an) Mendizabal abade pederastaren kasua dela eta, “gehiegizko zabalkunde mediatiko” baten barruan gaudela diote bere klerokideek. Ezin dutela burutik kendu, eta hori ez omen da sanoa. “Kakuxen oso hurbileko sentitzen naiz, sakonki hurbil” dio Joxe Arregi teologo ezagunak: “Gipuzkoako elizarentzat Seguir leyendo