TAIJI TXUAN PANDEMIA HONETAN

PDFPRINT2019-20 ikasturtea dakigun bezala amaitu da Tai Chi Chuan Eskolan: martxoko klaseen etenaldiaz, konfinamendua dela medio; maiatzeko itzuleraz, parkean eta kontakturik gabe; eta  ikasturte amaierako topaketarekin, udako solstizioan. Topaketa berezia izan da azken hori, gutako askoren arteko lehen kontaktua hiru hilabete oso berezien ostean; bizi izandakoaren zama bizkarrean. Ederra eta Seguir leyendo

Pandemian gogoeta 7. TXINA EREDUGARRI?

PDFPRINT[Artikulu hau ARGIA aldizkarian argitaratu zen 2020ko ekainaren 14ean: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2690/txina-eredugarri] Pekin edo Shangai baino, Wuhan bihurtu da, 2020a hasi zenetik, Txinako hiriburua. Handik heldu zaizkigu notiziak eta irudiak, baita mundua geldiarazi duen izua ere. Koronabirusari aurre egiteko eredu gisa ere agertu da munduaren aurrean. Erreportajearen egilea taichi irakaslea da eta, Seguir leyendo

PENTSATZEAZ

PDFPRINT(Artikulu hau ARGIA aldizkariko LARRUN 252 zenbakian argitaratu zen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2688/pentsamendu-erradikala-salbuespen-egoeran) Edgar Ende Pentsamendu erradikala agertzen den bakoitzean, dikotomia baten aurrean ipintzen gaituela dirudi, hautu moral baten aurrean, non baten edo bestearen alde jartzeak, parekoa etsaitzat bihurtzen duen. Hori da pandemia-gerra-pentsamendua; anbiguotasunerako tarterik uzten ez duena. Pentsamenduaren ezaugarririk behinena da muturreraino Seguir leyendo

Pandemian gogoeta 6. “UNTOREAK” ETA MOZALAREN LEGEA

PDFPRINT(Artikulu hau ARGIA aldizkariko LARRUN 252 zenbakian argitaratu zen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2688/pentsamendu-erradikala-salbuespen-egoeran) “L’untore! dagli! dagli! dagli all’untore!” (“Koipeztatzailea! Jo eta su koipeztatzailearekin!”) Alessandro Manzoni, I promessi sposi (“Ezkongaiak”), 1827 Italiar guztiek ezagutzen duten obraren pasarte horrekin hasi zuen Giorgio Agambenek bere Contagio artikulua: “Koronabirusaren epidemia deituriko honekin Italian zabaldu nahi den izuaren Seguir leyendo

Pandemian gogoeta 5. PARADOXEN POLITIZAZIOA

PDFPRINT(Artikulu hau ARGIA aldizkariko LARRUN 252 zenbakian argitaratu zen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2688/pentsamendu-erradikala-salbuespen-egoeran) Hiperrealitate apokaliptikoan Hiper-errealitatea gauzen munduari buruzko irudimenezko plano agregatu bat da, ordezten duen horrek baino existentzia-maila handiagoa hartzen duena. Hautematen dugun guztia irudi, simulazio eta birtualizazioen bidez neurtzen da: sarean gertatzen denak pisu handiagoa du espazio/denbora ukigarrian gertatzen denak baino. Seguir leyendo

Pandemian gogoeta. 4. HIRU AGERTOKIAK

PDFPRINT (Artikulu hau ARGIA aldizkariko LARRUN 252 zenbakian argitaratu zen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2688/pentsamendu-erradikala-salbuespen-egoeran PANDEMIAREN AGERTOKIAK Pandemia heldu artean, “osasunaren aldeko” eta “gaixotasunaren aurkako” gerran, ia egunero heltzen zitzaizkigun frontetik berriak, onak gehienetan: botika berri baten onarpena, minbiziaren aurkako terapia berritzailea… Osasun (ia) perfektu baten aldekoa zen gure Ebanjelio Berria: gaixotasunaren eta izurri Seguir leyendo

PENTSAMENDU ERRADIKALA SALBUESPEN EGOERAN

PDFPRINTPandemia heldu artean, “osasunaren aldeko” eta “gaixotasunaren aurkako” gerran, ia egunero heltzen zitzaizkigun frontetik berriak, onak gehienetan: botika berri baten onarpena, minbiziaren aurkako terapia berritzailea… Osasun (ia) perfektu baten aldekoa zen gure Ebanjelio Berria: gaixotasunaren eta izurri guztien amaiera iragartzen zuen bizitza eternal beti gazte baterantz ginderamatzan kohetea. Baina larrialdiak Seguir leyendo

Pandemian gogoeta, 3. KONFINAMENDUA: ALBO-ONDORIOAK

PDFPRINTBadira hiru aste konfinamenduan gaudela –bost aste, Italian; hamaika, Wuhanen–, eta gero eta gehiago gara sumatzen dugunok esperientzia partekatu honek –ez ordea esperientzia komuna, baliabide eta ahal oso desberdinekin bizi baitu bakoitzak– garai baten mugarria markatuko duela. Zera esan nahi dut: pandemian –“denok kaltetuta”– gaudenez, eta 20 eta 40 urte Seguir leyendo

Pandemian gogoeta, 2. YUVAL HARARIREN ARRAZOIAK

PDFPRINT(Artikulu hau ARGIAn argitaratu zen 2020ko apirilaren 6ean) Paradigmatikoa da Yuval Hoah Harariren kasua. Sapiens. Gizadiaren historia labur bat liburua argitaratu zuenetik (2011n hebreeraz, eta, 2014tik aurrera, munduko hainbat hizkuntzatan –45 guztira, euskaraz barne, X. Kintanaren eta A. Sagarnaren itzulpenean, Elkar 2019–), munduan ez da beste historialaririk hark lortu duen Seguir leyendo