Pekin edo Shangai baino, Wuhan bihurtu da, 2020a hasi zenetik, Txinako hiriburua. Handik heldu zaizkigu notiziak eta irudiak, baita mundua geldiarazi duen izua ere. Koronabirusari aurre egiteko eredu gisa ere agertu da munduaren aurrean. Erreportajearen egilea taichi irakaslea da eta, bere lanbidea medio, azken 40 urteetan harreman estua izan du Txinarekin eta ekialde urruneko beste hainbat herrialderekin.
Wuhan-en zuzenean agindu dute Pekinetik, baina gainerako lurraldeetan ez
Txinak muturreko egitura demografikoa du. 1925ean Hu Huanyong geografoak lerro zuzen bat marraztu zuen ipar-ekialdeko Heihe eta hego-mendebaldeko Tengchong hirien artean (“Heihe-Tengchong lerroa”). Lerro horren mendebaldeak Txinako azaleraren %57a hartzen du eta, bertan, biztanleriaren %6a bizi zen 2002an. Ekialdeko %43an, %94a bizi da. Bertako hiririk jendetsuenean, Shangain, AEBetako zortzi hiri handienetan batera beste jende bizi da: 23 milioitik gora pertsona –baina guk, AEBetako hiriak irudikatzen ditugu beti “mundu modernoaren” erraldoiak bezala–.
Wuhan, Txinako hiri “ertain” bat da: 12 bat milioi biztanle eta Hubei ‘probintziako’ hiriburua. Hubei osoak, 60 milioi biztanle ditu. Eta kasu honetan interesatzen zaizkigun ezaugarrietara joz, esan behar Wuhan dela Txinan “Lau Labeak” bezala ezagutzen denetako bat. “Labeak”, haien uda sargori eta hezeengatik baina, lauretatik, Wuhan gainera, labez zipriztindua dago, literalki: hirigunea altzairuaren eta hormigoiaren fabrikazioaren nukleo bat da, baita Txinako eraikuntzarekin zerikusia duten beste industria batzuena ere. Txinako eraikuntzaren hiriburua kontsideratzen da. Bertan 2018-2019 bitartean zeuden eraikuntza lanen azalera Hong Kong irla osoa bezain zabala zen (80’5 km2, Bilboren bikoitza).
Mirari ekonomikoaren pagaburuak
Baina datuok ez dute erakusten zer nolako bizimodua garatu den ingurune haietan. Bertan bizi den jendea, esaterako, bikoiztu egin da azken hogeita hamar urteetan. Jia Zhangke zinemagilearen lanak ikusi dituenak ondo irudika lezake bilakaera hori (ikus 2006ko Sanxia Haoren / Still Life). Jia, Shanxin jaioa da, Hubairekin muga egiten duen lurraldean, baina biek dute elkarrekin Yangtse ibaia (Txinako zibilizazioan, ibai Horiarekin batera, Egiptokoan Nilok izan duen lekua duena).
Trumilka hirietara doazenak “paperik gabeko” bihurtzen dira, hukou izeneko legeagatik. Horren arabera, bakoitzari dagokion lekuan –jaioterrian edo baimendutako desplazamenduetan– ematen zaizkio zerbitzu sozialak: eskola, mediku zerbitzua, etab. “Lekuz kanpo”, eskubide horiek desagertu egiten dira. Eta milioika dira, gero eta gehiago, baldintza hauetan bizi direnak. Bestalde, maoismoaren garaian indarrean jarri zen danwei sistemari esker, langile bakoitzak eskubidea zuen bere lantokian oinarrizko zaintza medikua jasotzeko. Sistema hori desegin da 90eko hamarkadan abiatutako estatuak kontrolatzen duen sistema gero eta pribatizatu baten pean.
Oraingo sisteman, enpresen eta langileen ekarpenen konbinazioak laguntza medikoa, pentsioak eta etxebizitza-asegurua ordaintzen ditu. Hala ere, gizarte-segurantzako sistema horrek hornidura falta sistematikoa izan du; izan ere, enpresei ustez eskatzen zaizkien ekarpenak askotan ez dira kontuan hartzen, eta, beraz, langile gehienek poltsikotik ordaindu behar dute zerbitzua. Eskura dauden azken kalkuluen arabera, langile migratzaileen %22ak baino ez duten oinarrizko aseguru medikoa. Dongguan bezalako industria-zentro batean [Canton eta Shenzhen-ekin batera, 25 milioi biztanle batzen dituena, Hong Kong ondokoa] gizarte-segurantza ordaintzeak erdira jaitsiko lituzke industria-irabaziak, eta enpresa asko porrotera eramango lituzke.
23 milioi biztanle dituen Shangai hiria.
Epidemiaren kudeaketa
Osasungintzan eta hezkuntzan egiten den gastu publikoa oso txikia da oraindik Txinan. Azken hamarkadetan dirutza bideratu da azpiegitura erraldoietara eta energia iturri merkeak lortzeko lehiara. Txinako industriak kalitate handiko eta esportaziorako balio handiko ondasunak ekoiztea lortu du, munduko merkatuko estandar zorrotzenen arabera fabrikatuak, hala nola telefono mugikor adimendunak eta ordenagailu-txipak. Baina barne-merkatuaren kontsumorako egiten diren produktuak maila kaskarrekoak dira, eta ohikoak dira horrek eragindako eskandaluak eta jendearen mesfidantza handia.
1950-1980 bitartean jendearen osasun mailak nabarmen gora egin zuen –batez besteko bizi iraupena 45 urtetik 68ra igo zen–, maila oso apaleko ekonomia batean. 1980tik aurrerako “eztanda ekonomikoarekin” batera, aurreko ereduaren abandonuak eta pribatizazioek nabarmen hondatu dute osasun maila. Batera gertatu dira urbanizazio prozesu azkarra, elikagaietako produktu industrial desarautuen ekoizpena eta botikei eta segurtasunari buruzko erregelamendu kaotikoa. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, egun Txinak osasunean egiten duen gastu publikoa, Brasilek, Bielorrusiak eta Bulgariak gastatzen dutenaren erdia da, gutxi gorabehera. Bitartean, bat edo bi gaixotasun kutsakor berri sortzen dira Txinan urtero, eta horiek epidemia bihurtzeko baldintzak ezin hobeak dira lurraldean.
Kudeaketa eredugarria? Mitoak ez du etenik
Gero eta ahots gehiago altxatzen ari dira gure artean Txinako Gobernuaren ardura salatuz pandemiaren hedapenean: kasuak antzeman omen ziren 2019ko urrian Wuhanen ospatu ziren Munduko Joko Militarren ostean. Bertan, 100 herrialdetako 10.000 atleta baino gehiago elkartu ziren. Txinak abenduan jakinarazi zion OMEri birusa Wuhanen detektatu zuela, eta Kanpo Arazoetarako Ministerioaren bozeramaileak sare sozialetan aditzera eman zuen AEBetako kirolarien ordezkaritzak sartu zuela birusa. Dakiguna da, OMEk abenduaren 31n pandemia deklaratu arte, Wuhango hegazkinek jarraitu zutela mundu osorako haien hegaldiekin.
Txinako Gobernuak aspaldian darama jokamolde bera “probintzietako” eta enpresetako arduradunekiko: oso larritzat hartzen da krisi zantzuak edo arazoak adieraztea, horrek eduki litzakeen ondorio kaltegarriengatik. Bakoitzak konpondu behar ditu ahal dituen moduan. Wuhango medikuak hasi zirenean esaten arazo larri bat detektatzen ari zirela, lehen erantzuna haiek kartzelaratzea izan zen. Ondoren, muturreko erantzun bat egon zen gobernu zentraletik –hiri erraldoiak hutsik, konfinamendu zorrotza zenbait lekutan–, baina horren kudeaketa –Hubei eskualdean ezik, non Pekinek agindu zuen–, lekuan lekuko agintarien esku geratu zen, estatuak ez duelako sare eraginkor bat dena kontrolatu ahal izateko.
Ezer berririk ez, beraz, Txinako gobernantzari dagokionez. Harrigarriena da nola hedatu diren Europan zehar “txinatarren eraginkortasunaren” laudorioak eta nola hartu den “Asiako eredua” hemen indarrean jarri beharrekoa bezala. Honen adierazgarririk esanguratsuenetakoa da Byung-Chul Han filosofo korear ezagunak martxoaren amaieran adierazitakoa. Han-en aburuz, pandemia honek agerian utzi ditu emergentziari aurre egiteko bi molde: arrakastatsua bata, Asiakoa; eta porrot egin duena bestea: Europakoa.
Bere ustez, Asiako kudeaketaren arrakastaren gakoak bi dira: hiperzaintza digitala eta beren kultura-tradiziotik datorkien pentsaera autoritarioa –konfuzionismoa–. “Ekialdekoak obedienteagoak dira eta konfiantza handiagoa dute estatuan” dio. Europarrok, aldiz, indibidualistagoak gara, eta erabat zaharkitua dagoen soberaniaren eredu bati jarraitzen diogu –estatuen soberania aldarrikatuz, mugak itxiz, eta abar.–.
“Ez Txinan, ezta Asiako beste estatu batzuetan ere –jarraitzen du Han-ek–, ez dago kontzientzia kritikorik zaintza digitalaren edo big data-ren aurrean. Zoratuak dauzka digitalizazioak… Txinak europarrentzat imajinaezina den gizarte-kreditu sistema bat ezarri du, herritarren balorazio edo ebaluazio sakona ahalbidetzen duena. Herritar bakoitza bere gizarte-jokabidearen arabera da ebaluatua. Txinan ez dago behatu gabeko eguneroko bizitzako unerik. Klik bakoitza, erosketa bakoitza, kontaktu bakoitza, sare sozialetako jarduera bakoitza kontrolatzen da. Semaforoa gorrian zeharkatzen duenari, erregimena kritikatzen dutenekin tratua duenari edo sare sozialetan iruzkin kritikoak egiten dituenari puntuak kentzen dizkiote. Halakoei bizitza oso arriskutsua bihurtzen zaie. Aldiz, elikagai osasungarriak erosten dituenari edo erregimenaren aldeko egunkariak irakurtzen dituenari puntuak ematen dizkiote. Nahikoa puntu dituenak bidaiatzeko bisatua edo kreditu merkeak lortzen ditu. Aldiz, puntu kopuru jakin baten azpitik erortzen denak lana gal dezake. Txinan gizarte-zaintza hori posible da, interneteko eta telefonia mugikorreko hornitzaileen eta agintarien artean datu-truke mugagabea gertatzen delako. Ia ez dago datuen babesik. Txinatarren hiztegian ez da ageri ‘esfera pribatua’ terminoa”.
Badira urte batzuk sinologoen arteko eztabaida latza sortu zela frantsesaren eremuan. Alde batean, François Jullien, Europan ezagunena; bestean, Jean François Billeter suitzarra. Hona bigarrenaren iritzia: “Jullienen lan guztia Txinaren alteritatearen mitoan oinarrituta dago, gurearen guztiz desberdina den Mundu bat da haiena, gurearen aurkakoa”. Mito hori izugarri garatu zen XX. mendean, Marcel Granet sinologo frantziar garaikideen aitaren eta beste hainbaten lanei esker.
Baina kontu hori askoz lehenagotik dator, eta –horra gakoa– txinatarrek sortu eta hauspotu duten mistifikazio batetik edaten du. Txinara hurbildu den ia orok irentsi du amua: “Txina, giza-esperientziaren beste poloa da. Hura da gure funtsezko Bestea, eta hura ulertu gabe ezin izango gara jabetu gure Ni kulturalaren hegiez eta mugez” (Pierre Ryckmans, Simon Leys). Eta horrek, gure kategoriekin ulertezina egiten zaigunez, liluragarriak bihurtzen ditu txinatarrak. Zibilizazio txinatarraren eta europarraren arteko diferentzia ukaezina da, baina ekonomiara edo politikara jaisten garenean, erabat nahastu gaitzake lilura horrek. Aurtengo krisiari aplikatuz: “Hara txinatarrak: arazo larri bat izan dute, bai, baina guk erakutsi ez dugun gaitasunez egin diote aurre; pandemia garaitu dute, hemen baino hildako gutxiagorekin gainera”.
Txina berriaren mugarriak
Txina post-maoistaren aroa joan den mendeko 80ko hamarkadan abiatu zen, Deng Xiaoping “Lemazain Txikiak” alderdi komunistaren eta estatuaren buruzagitzatik esaldi lapidarioen historiara pasako den hura bota zuenean: “Loriatsua da aberastea”. Bera izan zen 1989an, Sobietar Batasunaren suntsipenak gazteri txinatar askorengan piztu zuen aldaketarako grina nola tratatu behar zen argi erakutsi zuena, Tiananmengo plazan protestan zeudenak sarraskituz: milaka hildako, milioi bat inguru zauritu, atxilotu kontaezinak… Belaunaldi berriek izan zuten bere odol bataioa.
90eko hamarkadan horren ezaguna izan ez zen antzeko sarraski bat gertatu zen. Errepresioaren helburua erakunde budista bat izan zen orduan, Falun Dafa izenekoa, 70 milioi partaide izatera ailegatu omen zena, eta estatuak arriskutsutzat jo zuena. Milaka izan ziren atxilotuak eta torturapean hildakoak, eta probatutzat ematen da asko eta asko erabiliak izan zirela organoen transplanterako merkatuan. Bitartean, Tibeteko edo Xinjiango mendebalde urruneko lurraldeetan, errepresio bortitzak ez du etenik: milaka atxilotu, torturatu eta hildako. Uigurren kasuak hartu dio lekua Tibetekoari azken urteotan, bertako “berreziketarako” esparruen berri izan dugunean.
Han-en aburuz, ordea, txinatarrek ez dute joera kritikorik eta men egiten diote estatuari “konfuzionistak” direlako. Zoriontsu dira haien bihotz-taupada bakoitza, pentsamendu bakoitza big data-ri eskainiz, eta gero eta liluratuagoak gaude haien “kudeaketa eraginkorrarekin”. Lehenagotik ere zoratzen gintuzten egunetik egunera hazten ikusten genituen etxe-orratzekin eta gure enpresa aitzindariek lortzen zituzten kontratuekin.
Munduko hegemonia lehian
Ezin ukatu Txinaren bulkada ikaragarria munduko ekonomian eta politikan. XX. mendeko bigarren erdia estatubatuarra izan zen bezala, XXI.goa txinatarra izango da, ziurrenik, haien berezko estrategiarako gaitasunarekin. Jakina da Txinako gobernua negoziotan dabilela aspaldian Afrikako eta Hego Ameriketako gobernuekin, haien defizitak eta hornidura arazoak konpontzeko prest. Trukean, erraldoiak behar dituen errekurtso naturalak eta haien negozio estrategikoetako bideak zabaltzen zaizkio; epe luzerako inbertsio estrategikoak dira. AEBekin duten “guda komertziala” agertzen da gure berrietan, baina gauzak askoz ere sakonagoak eta zabalagoak dira.
Wuhanen urtarrilaren 24tik aurrera berrogeialdia modu eraginkorrean ezarri zenean, agerian geratu zen Txinak duen gobernatzeko estiloa: estatu zentralak, leku guztietara ailegatuko den aginte-egitura formal eta eraginkorrik ez duenez, deialdi masiboak egiten ditu tokian-tokiko funtzionarioak eta hiritarrak mobilizatzeko. Horiek badakite, datozen aginduak behar bezala interpretatzeko gai ez badira, gogorki zigortuak izango direla, gerora, ustelkeriaren aurkako borrokaren izenean. Irizpide horiei jarraiki, herri batzuek beren ekimen bitxi eta zorrotzak hartu dituzte. Larrienak, Zhejiang eskualdeko lau hiri nagusietan hartu dira: 30 milioi pertsonarentzako pasaporteak egin dira, eta, horri esker, pertsona batek baino ezin du etxetik atera, bi egunean behin. Hong Kong inguruko 12 milioi biztanleko Shenzhen hiriko eta barnealdeko Chengdu-ko agintariek (13 milioitik gora biztanle) auzo guztiak konfinatzea agindu dute, eta hamalau eguneko koarentenan jartzen zituzten eraikin osoak bertan kutsatu bakar bat antzemanez gero.
Ehunka izan dira atxilotuak eta kartzela zigor luzeetara kondenatuak gaixotasunari buruzko zurrumurruak zabaltzeagatik, edo koarentena hausteagatik, eta kartzelak ere bihurtu dira infekzio foku handi. Lehen aldia da maila horretako operazio bat gauzatzen dela Txinan. Jarduera ekonomikoa, berriz, neurri batean baino ez da suspertu: dena arazorik gabe dabil dagoeneko arlo batzuetan, baina beste batzuetan, denak etenda jarraitzen du.
Ailegatzen zaizkigun berri-izpien arabera, nori sinetsi? “Txinaren erabateko eraginkortasuna” goraipatzen duten Berlinen bizi diren Han bezalako morroiei, ala egoera askoz ere kaotiko eta nahasiagoa dela diotenei?
Datorrena ulertzeko gakoak
Orain arte bezala, Txinatik helduko zaizkigun berriak nahita nahasgarriak izango dira. Hori edozein boterek betidanik izan duen joko taktikoen erakusgarri baino ez da. Ez da ezberdin Europan edo AEBetan. Modu hanpatuan esaten den bezala, big data da kapital berria eta, estatuek baino, datu-oligopolio transnazionalek banatzen dituzte “informazio-kartak”: betiko propaganda, alegia. Eta ohi bezala, ere, heltzen denaren eta estaltzen denaren artean antzeman beharko ditugu “garaiko seinaleak” –ez gara horretan antzinatetik oso urruti–.
Txinaren ekonomiak badu berezitasunik une zehatz honetan: munduko produkzio- eta distribuzio-zirkuitu guztietan integratua egon arren, ez du finantzen marrazoen zirkuituetan sartu nahi. Hango bankuak, burtsak, balore-merkatuak, kapital-mugimenduak Txinako Alderdi Komunistaren kontrolpean daude. Kapitalaren armarik beldurgarrienek, gizarteko eta munduko txoko guztietako balioa eta aberastasuna xurgatzen dituztenak, ez dute funtzionatzen Txinarekin. Txinaz kanpoko oligopolio handiek ezin dute hango ekoizpena eta sistema politikoa kontrolatu, eta ezin dute ekonomia suntsitu, Asiako beste herrialde batzuekin mende hasieran egin zuten bezala, nazioarteko kapital-erakundeek emandako aginduak bete ez zituztenean. Kasu horretan, gerraren “irtenbidea” martxan jartzeko tentazioa izan lezakete, baina bi aldiz pentsatu beharko lukete. Txinatik ikusita, “paperezko tigreak” izaten jarraitzen dute.
Aldi berean, Luca Paltrinierik esplikatu duen bezala, badirudi txinatarrak jabetzen direla gertatzen ari dena Txinaren etorkizuna eraikitzeko etapa bat besterik ez dela. Konturatzen dira munduan zabaltzen ari den etorkizun post-apokaliptikoaz, eta sortuko den eremu berri horretan, potentzia nagusi moduan irudikatzen dute dagoeneko beren burua.
Pentsamendu erradikala agertzen den bakoitzean, dikotomia baten aurrean ipintzen gaituela dirudi, hautu moral baten aurrean, non baten edo bestearen alde jartzeak, parekoa etsaitzat bihurtzen duen.
Hori da pandemia-gerra-pentsamendua; anbiguotasunerako tarterik uzten ez duena.
Pentsamenduaren ezaugarririk behinena da muturreraino jo dezakeela; jakinda ere, muturrera jotze hori “ekintza programa” bihurtu nahi dugunean, absurdura goazela.
Pentsamendua orokortasun psikiko baten parte da, eta beste ikuspuntuetatik begiratzera behartzen gaitu –pizten duen erresistentziatik, ezin ulertutik, beldurretik…–. Pentsamenduaren autonomiaz jabetu behar dugu, baina baita haren morrontzez ere.
Pentsamendua ubikuoa da. Eraman gaitzake posizio oso ezberdinetara, kontrakoetara. Enpatiarako gaitasuna eskatzen du, baina ez, nahitaez, identifikazioa.
Pentsamenduak ideologia du etsai nagusia: ideiez –aurreiritziz, dogmez, formulez, katiximez– mozorrotutako errezetategia, zeinak errealitatearen anbiguotasunetik, kontraesanetatik, atzaparkadetatik babesteko erabiltzen dugun. Gu eta Besteen arteko lubaki eta muga zorrotzak eraikitzen ditu, eta ideiez edo hitzez harrika ibiltzeko aukera kontsolagarria ematen digu.
Krisietan, zuzentasun politikoaren arabera murrizten dira esan litezkeen hitzak eta esamoldeak. Zerrenda osa liteke: “datuek” hartzen dute lehen lerroa –kutsatuak, artatuak, txertatuak, hildakoak…–, estatistikaren ideologia, Big Data-ren aroa. Eta “adituak”, “zientziak”.
Uste oso zabalduaren kontra, oso gutxi dira ondo pentsatzen dakitenak. Horiek badakite pentsatzea beren buruarekin borroka batean sartzea dela; guardia jaitsita, zauritua eta jipoitua amaitzeko liskarretan murgiltzea. Defentsetan dituzten arrakalak zabaltzeko prest egon, eta errealitatearen ustekabeko osagarriei ongi etorria ematea da pentsatzea.
Pandemian gogoeta 6. “UNTOREAK” ETA MOZALAREN LEGEA
(“Koipeztatzailea! Jo eta su koipeztatzailearekin!”)
Alessandro Manzoni, I promessi sposi (“Ezkongaiak”), 1827
Italiar guztiek ezagutzen duten obraren pasarte horrekin hasi zuen Giorgio Agambenek bere Contagio artikulua: “Koronabirusaren epidemia deituriko honekin Italian zabaldu nahi den izuaren ondorio zitalenetako bat kutsaduraren ideia bera da, gobernuak hartutako aparteko larrialdi-neurrien oinarrian dagoena. Ideiak, medikuntza hipokratikoarekin zerikusirik ez zuenak, 1500 eta 1600 bitartean Italiako hiri batzuk suntsitu zituzten izurrietan izan zuen lehen aitzindari inkontzientea. Untorearen irudia da, Manzonik betikotzen duena, bai eleberrian, bai Storia della colonna infame (Zutabe doilorraren istorioa) saiakeran. Gobernuaren azken neurriek gizabanako bakoitza kutsatu potentzial bihurtzen dute, terrorismoaz arduratzen direnek herritar bakoitza terrorista potentzialtzat hartzen duten bezalaxe. Analogia hain da argia, ezen aginduak betetzen ez dituen kutsatu potentziala, kartzelarekin da zigortua. Bereziki ikusezina da eramaile osasuntsu edo goiztiarraren irudia. Eramaile osasuntsu horrek jende ugari kutsatu ahal duelako, haren aurrean defentsarik gabe daudelarik”.
Hor gabiltza geu ere “normaltasun berrira” eta “txertoaren zain” gauden honetan: denok elkarren zelatari nork betetzen edo hausten dituen agintariek edo norberak ezinbestekotzat jotzen dituen arauak. Gerra sasoietan bezala, sintoma paranoikoak garatzen.
Mozala –musukoa, nahi baduzue, maskara– objektu bereizgarri egin zaigun honetan (trafiko espekulatzaileko produktu, osasun eta beste hainbat langileen babes tresna ezinbesteko, garraio publiko eta beste hainbat lekutan derrigorrezko, eta aire librean ibiltzeko gero eta gomendagarriagoa), ezin ahantzi urtetan eta hamarkadatan sustatu dugun eztabaida sutsua: “Onargarria al da emakume islamiarrak aurpegia eta gorputza –burka, burkini, niqab, txador, al-amira, hijab, xaila…– estalita gure artean ibiltzea? Zer da estalki horiekin estaltzen dutena; zeren edo noren izenean; zeren edo noren aurka; zeren edo noren aginduz?”. Entzuna dugu Txinan lintxamenduak gertatu direla pandemia hedatu ondoren, norbait kalean mozalik gabe zebilelako… Ez dira txantxetarako kontuak.
Bestalde, asko kexatu gara azken bost urteetan Espainiako gobernuak indarrean jarri zuen mozal-legeagatik, hemengo poliziek hain gogo onez bete arazi dutena, “eskumen autonomikoetan interferentziagatik” agintarien protestarik gabe. Baina, harrigarriki, badirudi denok gaudela prest onartzeko zerbait are badaezpadakoa, eta justifikazio zientifiko edo arrazional oso zalantzagarria duena. Modazko diseinatzaileak hasi dira haien bilduma berrietarako prestatzen: horra azken muga beldurgarria.
Orain gutxi arte diskriminatzailea eta arbuiagarria zena, otzanki onartzen dugu kutun magiko baten modura. “Infernua besteak zirela” aspaldian genekien, baina hilabete batzuk lehenagoko begirada batez harrituko gintuen obedientzia-bulkada batez, urrunago nahi dugu iritsi oraingoan: “Ez ukitu, ez besarkatu, ez hurbildu; ezta zure burua ere, zeu baitzara duzun etsairik zitalena!”.
Gogoratzen al duzue ez horren aspaldian hedatu zen “besarkadak musutruk” kanpaina xelebrea? Daramagun bidetik segitzen badugu, berehala hasiko dira zurrumurruak: badirela leizeak eta oihanetako leku ezkutuak non jendea elkartzen den legeak hautsi eta elkarri eskua emateko, edo besarkatzeko edo musukatzeko… Eta ondo baino hobeto dakigu denok zertan amaitzen diren kontu lizun horiek guztiak!
Hiper-errealitatea gauzen munduari buruzko irudimenezko plano agregatu bat da, ordezten duen horrek baino existentzia-maila handiagoa hartzen duena. Hautematen dugun guztia irudi, simulazio eta birtualizazioen bidez neurtzen da: sarean gertatzen denak pisu handiagoa du espazio/denbora ukigarrian gertatzen denak baino. Egungo ekonomia, horren muturreko lekuko: finantzek agintzen dute, eta finantzen “errealitatea” birtuala da, “inork menderatzen ez dituen” ausazko algoritmoek gobernatua. Aspaldian hiperrealitate batean bizi baginen ere, bakoitza bere bakardadera behartu gaituen mobilizazio orokorrean, areagotu baino ez da egin hura.
“Apokalipsiak” errebelazioa esan nahi du; zehatzago, ustekabeko eta, beraz, katastrofikoa den supituko amaiera batek agerian uzten duen errebelazioa. Askoren baitan dagoen konbikzioa da: errazagoa zaigu munduaren akabera irudikatzea kapitalismoarena baino. Edo errazagoa da milaka egoera apokaliptiko irudikatzea kapitalismoak gauza guztietan duen erabateko inpregnazioaren aurkako norabidean izandako aldaketa esanguratsu txikiena baino. Mobilizazio orokor harrigarri honen saldan apalduak zeuden eztabaida ugari piztu edo berpiztu ditu baita ere, eta horrek eragindako kontrasteak orain arte muga lanbrotsuetan mugitzen ziren jarrerak agerian uzteko balio izan du. Horietako zenbait kasu modu sumarioan agertzea izango da ondoren datozen orrien xedea baina, horren aurretik, lehen konstatazioa: lehen aldia dugu historia osoan non saiatzen ari garen, orain artean “hondamendi naturaltzat” hartutako zerbait, garatu ditugun baliabide tekniko-zientifikoen bitartez aurre hartzen eta gainditzen. Jainkoa izan edo naturaren elementuak, orain artean eraikitako sistemek bitartekaritza lana egitera baino ez ziren ausartzen, haien irarengandik babestu edo haiekin negoziazio erritualak saiatuz. Orain, ordea, geu jarri gara jainkoen eta naturaren gainean, eta geuk hartu nahi (omen) dugu jainkoaren edo naturaren aginte makila.
Egungo egoera ulertzeko Luca Peltrinierik berriki emandako “Apokalipsi berezitua” adiera deritzot egokiena. Aro honetan bizi duguna mundu baten amaiera da, azken mendeetan aurrerapen etengabearen mitoan eraikia genuenarena. Orain ordea, eta gogoz kontra eta amorraturik bada ere, jabetzen ari gara geure ondorengoek ezingo dutela nahitaez gu baino “hobe bizi” zentzu material eta sozialean. Zehazkiago, beraiei tokatuko zaiela gure gehiegikerien fakturak ordaintzea. Peltrinierik modu teknikoagoan adierazten du: “Produktuen (commodities) eta baliabideen arteko desorekaz ari gara. Berotze globala, biodibertsitatearen kolapso dramatikoa, plastikoaren eta giza ekoizpeneko beste material batzuen kutsadura globala, petrolio-gailurra, orain arte aurrerapena irudikatu den modu zehatzaren mende dagoen apokalipsi baten alderdi batzuk baino ez dira. Hau da, ekoizpenaren intentsifikazioari eta, batez ere, munduko “balio-kate” batean banatzeari lotutako aurrerapen materialarena; munduko ekonomiaren zirkuituen arteko gero eta lotura estuagoan funtzionatzen duenarena.
Tupustean gainera jausi zaiguna iragarria zen aurretik ere: nork ez zuen espero hondamendi finantzario-ekonomikoa? Nork ez zuen poloen urtzearen, neurriz kanpoko suteen, urakan ugalduen, intsektu polinizatzaileen desagertzeen berririk? Eta zer dela eta jarraitzen zuen denak berdin guregan? Zergatik gertatzen da disonantzia kognitibozko egoera hori? Lehenik eta behin, fenomeno horiek onartezinak zaizkigulako gure askatasun-idealari eusten badiogu. “Gure patua aukeratzeko edo eraikitzeko askatasuna” deitzen duguna gure kontsumo-gaitasunarekin lotuta dago; eta “etorkizuna”, merkatu batek eskaintzen dituen aukeren arabera imajinatzen dugu.
Biopolitika, azken bidegurutzean
“Noiz itzuliko gara normaltasunera?” amesten dugu, baina badakigu amets inozoa dela, alferrik ari direla sasi-apez aditu onbera guztiak ordena berreskuratzeko eginahalean, haien imintzio eta begitarte urduriek salatzen duten eran. Eutsi egin beharko genioke salbuespen-pertzepzio horri, bakoitzak ahal duen dosiaz. Gordinki esanda: “Muga berria mozala da. Arnasten duzun aireak zurea baino ez du izan behar. Muga berria zure epidermisa da. Lampedusa berria zure azala da”, Paul B. Preciadok adierazi bezala. Eta Europak eraiki dituen mugez ari denean: “Muga nekropolitiko berria Greziako kostaldetik etxe pribatuko ateraino etorri zaigu. Muturrean egin dizu eztanda egunotan Calaisek… Birusak, gure irudiaren arabera jokatzen du; estatuen mugetan dagoeneko lanean ari ziren kudeaketa biopolitiko eta nekropolitiko nagusiak erreplikatu, gauzatu, areagotu eta herritar guztiengana zabaltzea besterik ez du egiten. Horregatik, jendarte bakoitza, mehatxatzen duen izurriteak eta haren aurrean antolatzeko moduak definitzen du”.
Ez da uneko ateraldia. Preciadok beste zenbaiten aspaldiko gogoeta bati jarraitzen dio. Jendarte bakoitzak unean uneko gaixotasun ikonikoaren inguruan bere immunizazioa landu du, argi eta garbi Modernitatea gailendu zenetik: sifilia, tuberkulosia, minbizia, hiesa… Roberto Espositoren hitzak erabiliz: “Biopolitika oro [bizitzaren eta politikaren arteko lotura] da immunologikoa: komunitatea definitzen du, eta hierarkia bat ezartzen du non immunetzat hartzen diren gorputzak eta komunitateak arriskugarritzat jotzen dituenak bereizten diren, azken hauek baztertzeko. Hori da biopolitikaren paradoxa: babes-ekintza orok komunitatearen definizio immunitarioa eskatzen du, eta horren arabera, komunitateak bere buruari emango dio beste bizitza batzuk sakrifikatzeko aginpidea, subiranotasunaren ideia baten mesedetan. Salbuespen-egoera, paradoxa jasanezin horren normalizazioa da”.
Preciadoren hitzetan, “europarrok komunitate erabat immune gisa eraikitzea erabaki dugu, Ekialdera eta Hegoaldera itxia. Energia-baliabideen eta kontsumo-ondasunen ekoizpenaren ikuspegitik, Ekialde eta Hegoalde horiek, gure biltegi dira. Greziako muga itxita, Turkia eta Mediterraneo inguruko uharteetan eraiki ditugu aire zabaleko atxiloketa-zentro handienak. Hala, immunitate-forma bat lortuko genuela amestu genuen. Paradoxa badirudi ere, Europaren suntsiketa Europako komunitate immune bat eraikitzearekin hasi zen, europarron barne mugimendu askea sustatuz, eta erabat itxiz atzerritarrentzat eta migratzaileentzat”.
“Covid-19aren kudeaketa politikoak, bizitzaren eta heriotzaren administrazio gisa, subjektibotasun berri baten inguru zehatzak marrazten ditu. Krisiaren ondoren asmatuko dena komunitate immunearen utopia berri bat da, baita gorputza kontrolatzeko modu berria ere. Covid-19ak egiten duen tekno-patriarkatu neoliberalaren subjektuak ez du azalik, ukiezina da, ez du eskurik. Ez trukatu ondasun fisikorik, ez ukitu txanponik, kreditu-txartelarekin baino ez ordaindu. Subjektu berri horrek ez du ezpainik, ezta mihirik ere. Ez du zuzenean hitz egiten, ahots-mezu bat uzten du. Ez da biltzen eta ez da kolektibizatzen. Erabat gizabanakoa da. Ez du aurpegirik, maskara du. Haren gorputz organikoa ezkutatu egiten da, maskaratzat balio duten protesi zibernetiko zenbaiten atzean: posta elektronikoko helbidearen maskara, Facebook kontuaren maskara, Instagramen maskara. Ez da eragile fisiko bat, kontsumitzaile digital bat baizik, tele-ekoizle bat, kode bat, pixel bat, banku-kontu bat, izen bat duen ate bat, Amazonek bere eskaerak bidal ditzakeen helbide bat”.
Normaltasun letala eta zenbait zedarritze argigarri
Modu askotara eta ikuspuntu ezberdinetatik ari zaigu errepikatzen aspaldian genekiena: orain arteko “normaltasuna” eromena da; ekonomikoki eta ekologikoki, sostengaezina; sozialki, kriminala. Jakinarazten ari zaigu, baita ere, krisi hau iragarria zela eta, are gehiago, ez duela amaitzeko itxurarik. Politikarien azken asteetako mezuek ez dute zalantzarako tarterik uzten: “Ahaztu lehengo garaietako ‘normaltasuna’; gure harremanetarako eta sozializatzeko formak errotik aldatu beharrean gaude, ez soilik bizi-irauteko, baita komunitate posible bakarreko baldintza gisa ere”. “Obeditu!” oihukatzen zaigu, “izan arduratsu!”, nondik eta egoera honetara ekarri gaituztenen ahoetatik. Betiko dikotomia perbertsoa muturrera eramanez: “Nire Ordena ala Kaosa, Galbidea, Akabera”. Baina zer egin akabera eta agintzen zaigun ordena gauza bera eta bakarra direnean?
Lehen aipatu bezala, apokalipsia mailakatua da. Munduko leku askotan modu gordinenean gauzatu da dagoeneko, eta beste zenbaitetan –Indian, Ameriketako lurralde askotan, kasu– oso gertutik bizi dute. Baina bada egoeraren beste aldagai bat alde batera utzi beharko ez genukeena: Trump, Bolsonaro, Salvini edo Orban bezalako agintarien gorakadan irudikatzen dena. Zer dela eta dute arrakasta agintari horiek? Haien sostengatzaileek zuzen edo zeharka jasotzen duten diskurtsoa hauxe da: “Utzi kontuok gure esku eta zuek, katastrofetik libratuko direnen artekoak izango zarete. Geuk garbituko dugu benetako Herria zikintzen duen zabor hori guztia: atzerritarrak, pobreak, musulmanak, alferrak, marikoiak…”. Eta sostengatzaile horien salbaziorako behar diren baldintzak “negoziatzen” ari dira elite horiek beraiek ordezkatzen dituzten eliteekin, hondamendiaren baitan eta ondoren salbaziorako beharko lituzketen neurriekin. Zein mailaraino neurri horiek diren jasangaitzak, kriminalak edo suizidak, hori gure salbatzaileen eta haien adituen esku uzten dugu. Ez da historian lehen aldia izango jende uholdea urkamendira kantari desfilatzen ikusiko dena.
Gurera etorriz, ez al dago jeltzaleen hegemonia gero eta argiagoan, eta baita haren laguntzaile edo oposizio politikoek zuzentzen dizkieten kritiketan, zentzu berdineko promesa bat? Ez al dugu “Euskal Herria Subirano” baten ametsaren azpian gure herri maitatuaren burbuila bat eraikitzeko amets-ahalegin itsu antzua? Ez al ditu gure indar behinenak xahutzen amets horrek, “krisi honen okerrena pasatuta, denok bat eginda gure ongizateari eusteko gai izango gara beste behin ere” bezalako ameskeriatan?
Italian egin zuen pandemiak eztanda Europan, baita inoizko eztabaida gogorrenak eragin ere hainbat jarrera publikoen artean. Detonatzailea, Giorgio Agambenek otsailaren 26an argitaratu zuen artikulua: “Epidemia baten asmakizuna”. Honek eta haren ondorengoek erantzun bortitzak eragin zituen beste pentsalari europar eta amerikar askorengandik, eta aldeak gorabehera, lerratze argi bat probokatu du: marxista iraultzaileen erreferentziazko pentsalariek (Badiou, Zizek, Flores d’Arcais, Lazzarato eta beste asko) alde batetik eta, bestetik, “foucaultiar” etiketapean jarri litezkeenak (Agamben, Esposito, Preciado, Paltrinieri, Cayley eta abar). Bistan dena, talde berean izendatu ditudan horien artean sekulako aldeak daude, baina goazen muinera. Batzuk, “salbuespen egoeran” eta honen inplikazio guztietan jartzen dute azpimarra (Agamben: “Izurriteak erakusten du salbuespen-egoera ohikoa bihurtu dela”). Besteek, berriz, onartzen dituzte hartu diren neurriak, askotan Txina eta Hego Korea jartzen dituzte jarraitzeko eredutzat, eta komunismoaren gaurkotasunaz ari zaizkigu. Su gurutzatu bat gertatzen ari da eta, zenbaitetan, “talde berekoen” artekoa ere bai. Badiou: “Epidemiak berresten duena da, nolabait, ‘ezer berririk ez egungo zeruaren azpian…’. Betebehar horiek [modu diziplinatuan konfinamendua bete, eta gainontzekoei gauza bera egin zezaten eskatu], egia da, gero eta inperatiboagoak dira, baina ez dute eskatzen, lehenengo azterketa batean behintzat, pentsamendu berri bat aztertzeko edo eratzeko ahalegin handirik. Baina gauza gehiegi irakurtzen ditut harritzen nautenak adierazten duten asalduragatik eta gure egoerari dagokionez guztiz desegokia izateagatik… Adierazpen larri horiek, deialdi patetiko horiek, salaketa enfatiko horiek mota desberdinetakoak dira, baina guztiek dute elkarrekin erdeinu bitxi bat egungo egoeraren sinpletasun beldurgarriarekiko, eta egungo epidemia-egoeran berritasunik gabeko errealitatearekiko“. Zizek: “Komunismo zabal baten ordua heldu da… Ez naiz ni, OMEko zuzendaria da esaten ari dena, nazioz gaindiko lankidetza behar dugula gainean dugun hau eta datozenak gainditzeko, eta Will Hutton bezalako ekonomialariak: ‘Gaur egun, merkatu librean oinarritutako globalizazio modu arautu gabea hiltzen ari da, krisiak eta pandemiak izateko joera baitu. Baina ebidentzian oinarritutako ekintza kolektiboaren elkarrekiko mendekotasuna eta nagusitasuna onartzen dituen forma berri bat sortzen ari da’… Ez da utopia; berekoikeriaz ere geratzen zaigun irtenbide bakarra baizik”.
Bestaldekoek ez dute jarrera hain propositiborik, baizik eta azaleratzen ari den sakoneko dinamikak eta krisiak erakusten duenaren gainean ari dira gogoetatzen. Zerbait aipatu dut Paltrinierik edo Preciadok esan dutenen gainean, baina ez legoke gaizki kontuan hartzea honek guztiak duen déjà vu baten usaina. 70eko hamarkadan, kapitalismoaren bilakaerak ekologian zituen eraginen inguruko lehen alarma larriak hasi zirenean publiko zabalera heltzen, lehen “petrolioaren krisiak” eztanda egin baino lehen ere, Europako eta Ameriketako ezkerreko pentsalari handi asko marxistek zuten hegemonia nabarmen ahultzen eta pitzatzen hasi zirenean, estilo bereko “gerra” piztu zen. Foucault izan zen intelektual “ez lerratu” haietako bat. Ivan Illich beste bat. Lehena ez bezala, ia erabat ahaztua izan zen gerora bigarrena, eta argigarria da egunotan nola zenbait ahots ari garen aldarrikatzen haren pentsamendua. Horrela dio David Cayleyk: “Illich-en arabera, medikuntza garaikideak botere politikoa du une oro, baina izaera hori ezkutuan egon daiteke dena ‘zaintzaren’ izenean egiten delakoan. Eguneroko botere hori, are gehiago zabal daiteke krisiaren erritualizazioarekin. Horrek medikuntzari normalean militarrek bakarrik erreklama dezaketen lizentzia ematen dio… XX. mendeko bigarren erdian “gure gorputzen eta geure buruaren” esperientzia, kontzeptu eta zainketa medikoen emaitza bihurtu zen”. Bestela esanda, Medical Nemesis bere buruaz jabetzeko teknika-saretik kanpo dagoen gorputz natural bat balitz bezala idatzi zuen, baina gerora ikusi zuen ez dagoela horrelakorik. “Une historiko bakoitza garaiko gorputz jakin batean haragitzen da”. Medikuntzak, lehendik zegoen egoera batean jarduteaz gain, egoera horren sorreran parte zuzena hartzen du”. Ez diot hari honi jarraituko, ezinbestekoa iruditzen bazait ere. Seinalatu baino ez Illichen tesiak indar handiz zabaltzen ari zirenean berehala jaso zutela neo-marxisten eraso zuzena. Laburbilduz: arbuiagarriak dira gure dogmetatik abiatzen ez diren planteamendu kritiko eraldatzaileak. Are gehiago haiek ere gogoeta eta ekimen sakonak bultzatzeko gai badira. Orduan bezala orain ere, nahiz eta askoz ahulagoak izan egun haien “kapital eragilea”.
Paradoxen politizazioa
Zer egin?, izan oi da krisialdietako galdera. Eta erantzun posibleek hainbat joera okerrei egin behar diete aurre. Horietako lehena inertzia da: orain arte egin dugunarekin jarraitzera eramaten gaituena. Horien artean, pentsamenduak duen prentsa txarra gainditzea. Ekintzarako joera konpultsiboak galdu ditu, gehienetan, eraldaketa sakonetarako premia erraietan sentitzen zutenak. Erantzun sinplerik ez dagoenez –inork ez daki non eta nola egongo garen hilabete gutxi barru– ezinbesteko dugu paradoxetan murgildu eta mugitzen ikastea. Azken horien artean, perbertsiora garamatzaten asko jartzen zaizkigu aurrean egunotan.
“Hurkoa ez ukitzea da maitasun seinalerik behinena”; “aginduak obeditzea da erresistentziarik eraginkorrena”; “guztion artean egin behar diogu aurre modu arduratsuan pandemiari, baita horrek ahulenen suntsiketa fisiko edo psikikoa ekarriko badu ere”; “adituak eta zientzialariak entzun eta obeditu behar ditugu behingoz”; “bizitza dago ekonomiaren gainetik, ez bada bizitzak iraun dezan ezinbesteko diren jarduera ekonomikoak –gutxien ordainduak, ikusezinak, mespretxatuak eta egoera prekarioenean daudenak, gehienetan–”. Azken honi ñabardurarik txikiena egiten diona, bere burua hiltzaile zurrupatzaile makurrenen pare ikusteko zorian egongo da. Aurrera: “Ezingo dugu salbuespen-egoera honekin benetan amaitu txerto eraginkor eta unibertsal bat lortu eta denoi txerto hori jarri arte”. Txertoen inguruan galdera bat planteatze hutsa arriskutsua bihurtu da, mundu hori ezin ilunagoa izanda ere, eta interes altruistetatik guztiz urrun ibili arren (ikus Mike Davisen elkarrizketa ARGIAn).
Perbertsioak alde batera, politizazioari lotuta dago paradoxarik behinena. Uste hedatua da politizatua ideologia bati gogor atxikia den norbait dela. Baina politizazio eraldatzailearentzat joera hori oztopo da laguntza baino gehiago. Geure lan harremanek, familiakoek, intimoenek nahiz zabalenek, ezagutzen ez genituen mugetara eramaten gaituzte; errealitateak gure irrika edo desioekin egiten du talka, eta orduan jabetzen gara agintearen eta egiturazko agintekeriaren helmenez; eta zein gotorrak izan litezkeen klase interesak; eta zein barneratuak ditugun haien beharretara makurtutako joerak. Eta egoera gatazkatsu horiek guztiak hautatzera behartzen gaituzte: horra politizazioaren lehen urratsa. Askatzailea? Errazegi erabiltzen dugu hitz hori geure koldarkeria edo posizioaren defentsan egin beharreko maltzurkeriak justifikatzeko, edo gure posizioaren galera usaintzen dugunean. Ez da zilegi “normalizazioa da hondamendira garamatzana” esan, eta gure “normaltasuna” –pribilegio txiki edo handiak– lehen lekuan eta baldintza gisa planteatzea. Eta horretan, berriz diot, ez dugu denok ardura bera, baina bai, agian, funtsezko jarrera berdintsua. Paradoxak.
“Zein da orduan zure alternatiba?”, galdetzen zaidanean, “ez dut alternatibarik” erantzuten diet; eta baduenik dioena gezurretan dabil, edo sistemaren adabakiak proposatzen. Eraldaketa erradikalaren aldekook ahal moduan gabiltza lanbro artean haztaka eta dudakor. Onartu behar ditugu mugak eta agian dolu sakon bat bizitzea tokatuko zaigu, uste edo ilusio asko airean desegiten direla ikusten dugunean. “Denok ezagutzen dugu sakoneko erantzuna: salbatzeko aukera bakarra askatasun-ideia batekin amaitzea da, zeina sustengatzen den hazkunde ekonomikoaren, hautu materialen eta jabetza pribatuaren izaera sakratuetan” (Paltrinieri). Eta Preciadok, nahiko modu inozoan: “Beharrezkoa dugu mutazio behartutik nahita eragindako mutaziora igarotzea. Biopolitiken teknikez eta haien gailu farmako-pornografikoez kritikoki jabetu behar dugu. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da gure gorputzen eta biozaintza- eta biokontrol-makinen arteko harremana aldatzea: horiek ez dira komunikazio-gailu hutsak. Taldean ikasi behar dugu horiek aldatzen. Baina deslerrokatu ere egin behar dugu. Gobernuek entzierrora eta telelanera deitzen gaituzte. Ongi dakigu deskolektibizaziora eta telekontrolera deitzen gaituztela… Egin dezagun blackout handia zelatatzen gaituzten sateliteen aurka, eta imajina dezagun elkarrekin heltzear dagoen iraultzan”. Gabriel Markus: “Noiz ulertuko dugu, azkenean, gaur egungo arazoak zientzia eta teknologia hutsez konpon daitezkeela uste dugun superstizioarekin konparatuta, koronabirus arriskutsua kaltegabea dela? Ilustrazio berri bat behar dugu, mundu guztiak jaso behar du hezkuntza etikoa, zientzia eta teknika itsu-itsuan jarraitzeak dakarren arrisku handia onar dezagun”. Eta Joseba Gabilondoren gaztigua: “Ilustrazio berri bat beti ere atzeranzko pentsamendu kontserbatzailea da. Europaren agonia amaiezinaren adierazpen argiena da. Pentsamendu posteuropar baten ezaugarririk nagusienak ez du izan behar arrazionalismo indibidualista. Ikusi non amaitu dugun. Bada garaia zilbor europarrari begiratzeari uzteko eta kanpokoek zer dioten entzuteko”. Paradoxak.
Arestian aipaturiko Illichen pentsamenduaren haritik, azken bat: “Osasun publikoaren sistema baten aurka zaude, beraz?”, galdetu diote. “Inondik ere ez. Nik ere uste dut kriminala izan dela prozesu pribatizatzailea, eta osasun publikoaren kudeaketa merkatuko errentagarritasunaren parametroetara makurtu izana. Hori guztia zuritzen ari dira haien arduradunak eta, zalantzarik gabe, bere horretan jarraituko dute mugimendu indartsu batek geldiarazten ez baditu. Osasun publikoa defendatzen dut, eta baita ere medikalizazioaren kritikarik erradikalena”.
Esperantzarako joera naturalari eutsiko diot lerrook amaitzeko. Ez dugu ahaztu behar krisi honek balio izan duela, baita ere, harrotzen ari ziren hainbat mugimendu zapaldu eta bertan behera uzteko. Beste askok seinalatu dute: pandemia honen aitzakiaz ez da ezer beste gertatzen munduan: ez askoz ere hilgarriagoak diren eta sendagarri litezkeen hainbeste epidemia –milioika haurren heriotza eragiten duena, besteak beste–; hondamendi klimatikoa; emakumeen eta haurren aurkako indarkeria “naturalizatua”, gerrak eta arpilatze kolonialak… S. Lopez Petit: “Zentzugabekeria litzateke esatea, konfinamendua beharturik, errealitate zapaltzaile eta bidegabe bati askatasunerako une bat ostu diogula, baina bizi nahia Kapitalak mobilizatutako bizitzatik bereizten denean, biktima izateari uzten diogu. Boterea ikaratzen duten askatasun bitxiko uneak dira. Gu, amildegiaren ertzean jartzen gaituzte, eta, orduan, korapilo bat egiten zaigu urdailean. Ez da ziurgabetasunaren amildegia, baizik eta egiazko antzerkiak uneoro gogorarazten digun bidegurutze baten egia. Aukeratu behar dugu munduak antolatzen duen bizi-algoritmoaren terminal bat izaten jarraitu nahi dugun, edo inguratzen gaituen amesgaiztoaren etengailu bat”. Edo Pablo Sastre Forestek: “Makinatuta, bakanduta, sometituta… Kondizio guztiak ematen dira, ohiz kanpokoa arruntu dadin. Zergatik ez, datorren urtean, beste birus bat etortzen denean…? Ez da jadanik izango, Txernobilen izan zen bezala, behar biziz, ezpada, orain ezkero… halabeharrez. Aste hauetako agin-hitza: bakartzea, bera da oroz gain saihestu behar duguna. Gure hitzak, berriz, beldurretik, obedientzia itsutik, bizitza eurekin daramakiguten makinetatik apartatzea, eta elkarrengana biltzea, izan behar lukete”.
Joseba Azkarraga Etxagibel: “Benjaminek modu profetikoan aurreratu zuen, marxismoaren baitatik, iraultza akaso ez zela progresoaren, garapenaren eta modernizazioaren trenera igotzea, baizik eta tira egitea tren horren larrialdi frenotik. Automata hutsa baita makinista. Trena ziztuan doa, ezin da gelditu, ezta norabidez aldatu ere. Abiadurak irentsita, errailetatik atera beste destinorik ez du… Egoera zinez da korapilatsua: kapitalismoaren geldialdiak sufrimendua tonaka barreiatuko du, baina bere jarduera osasuntsuak, hazkunde esponentzial etengabearen logika gidari, are sufrimendu handiagoa dakarren bide ekozida eta suizidara lotzen gaitu. Birusaren osteko territorio ekonomiko kiskalian, sistema leheneratzea ezin da opzio bat izan. Egitasmo emantzipatzaileak giza sistemen uzkurtzea exijitzen du, baina ordenatua (bermatuz materialki gora egiten dutela hainbat giza taldek, sektore ekonomikok eta herrialdek). Modu demokratiko eta baketsuan uzkurtzea, giza sistemak kabi daitezen mugatua den biosferan. Eta sistemok antola daitezen justizia ardatz hartuta, bere adiera guztietan: justizia soziala, generokoa, nazioartekoa, jaio gabekoekin, eta beste bizidun batzuekin”.
Sakoneko aldaketa politiko batek eskatuko digun kemenak, argitasunak eta sakrifiziorako prestutasunak zerikusi handiagoa dute egoera apokaliptikoetan pizten eta garatzen diren posizio ausartekin, haien eldarnio eta arrisku guztiak gutxietsi gabe. Parean aurkituko ditugun erresistentziak hain dira itsuak eta gotorrak, puntu honetara helduta kalkulutan hastea eta ezintasunean jaustea gauza bera eta bakarra izango dela.
Pandemia heldu artean, “osasunaren aldeko” eta “gaixotasunaren aurkako” gerran, ia egunero heltzen zitzaizkigun frontetik berriak, onak gehienetan: botika berri baten onarpena, minbiziaren aurkako terapia berritzailea… Osasun (ia) perfektu baten aldekoa zen gure Ebanjelio Berria: gaixotasunaren eta izurri guztien amaiera iragartzen zuen bizitza eternal beti gazte baterantz ginderamatzan kohetea.
Baina larrialdiak tupustean aldatu du pertzepzio hura, eta barea zirudiena, enbatak jotako itsaso zakarra bihurtu zaigu. Osasunbidean geundenok, Patogenian murgildu gara modu Pandemikoan. Pato hori gaixotasuna da, baina baita pathos ere, patua. Gen, sortzea da. Patogenia: gaixotasuna sortzeko gaitasuna, baina baita destino bat sortzekoa ere. Pandemia: Pan (osoa) eta demos (herria): “Guztioi dagokiguna”, beraz.
Gerra aipatu dut, agintarien hizkuntzari men eginez, eta gerra guztietan, egia, lehen gorpua. Ez dugu ur handietako murgilketa honetatik onik ateratzeko pretentsiorik, beraz. Hiru agertokiz arituko gara: bat, krisi sanitarioa; bi, pandemiaren iturria; eta hiru, lurrikara ekonomiko-produktiboa. Bigarren atalean, prozesu honek azaleratu dituen zenbait eztabaida eta lerratze komentatuko ditugu. Jakinda ere berehalako erantzun edo erabakirik pertsonalena, eta gogoetarik “abstraktuena”, uste ohi dugun baino korapilo estuago batez daudela lotuak. Osasunaren analogiari jarraiki, diagnostiko baten ondoren, pronostiko eta tratamendu politikoez arituko gara.
1. Sistema sanitarioa
Egunerokoak ahaztera bultza bagaitzake ere, hau ez da “osasun krisi bat” izaten ari, baizik eta sistema sanitarioaren krisia. Alarma guztiak piztu ziren, ez gaixotzen eta hiltzen ginelako, baizik eta ospitaleak eta gainontzeko azpiegituren kolapsoa aurreikusten eta gertatzen hasi zelako. Pandemia batek eragindako sistema sanitarioaren krisi bat bizi dugu, beraz.
Egoera horri aurre egiteko, bi diskurtso zabaldu ziren sistemaren barnetik. Onarpen zabalenekoak, ia bat-batekoak, “osasuna” eta “sistema sanitarioa” gauza bera eta bakarra bezala tratatzen ditu, eta dio: “Eraso bat dugu: birus berri batena; horren aurkako babesa, sistema sanitarioa. Erasoa gaindituko da txertoa, ailegatzen denean. Bitartean ondo ezagutzen ditugun neurri pandemikoak zorrozki bete behar dira”.
Baina medikuen artean ere, hori erabat ukatu gabe –birusarena, pandemiarena– eztabaidak sortu ziren horri aurre egiteko neurrien inguruan. Laburbilduz: “Birusak heriotzaren azken eragile modura funtzionatzen du, baina ezin da sostengatu heriotzaren ‘arrazoi’ gisa”. Beraz, eta kontuan hartuta konfinamenduak berarekin dakarzkidan ondorio kaltegarriak –baita jende askoren osasunean ere–, zalantzazkoak dira hartutako neurriak. Ñabardura hori laburbiltzeko, har genezake Europan bertan beste politika bat jarraitu duen herrialdea: Suedia. Nazioarteko Ekonomia Politikorako Europako Zentroko zuzendariaren hitzetan: “Entzierroaren teoriaren eraginkortasuna ez da frogatu eta, beraz, ez da Suedia masa-esperimentu bat egiten ari dena. Gainerako guztiak dira horretan ari direnak”.
Egungo eta 1918ko sanitarioen argazki bana
Baina neurriak, hauek ala besteak, sekulako presiopean hartuak izan dira, eta abiarazi duten makinariak ez zuen ñabarduretako tarterik uzten. Iruñeko ZIUko sendagile baten hitzek laburbildu lezake egoera: “Gaixotasun oso larri baten aurrean gaude. Kasurik okerrenean, gertatutakoaz ohartzen ez bagara, litekeena da hurrengo urteetan etorriko denaren aurrerapena izatea: patogeno gero eta kutsagarriagoak eta hilgarriagoak. Edozein gorabehera epidemiologikoren aurrean bizkor jarduteko prestatu behar dugu, eta horretarako, gure produkzio- eta bizi-modua aldatu. Osasun publiko sendoa, babes zibil egokia, jendearen beharren zerbitzurako industria farmazeutikoa eta ordezkatzen duten gizartea errespetatuko duten lidergoak behar ditugu. Hori guztia gabe, egoera oso iluna da”. Baina aurretik, ohartarazten zuen: “Ospitaleekiko mendekotasuna erabatekoa da, eta konfiantza falta handia elkar zaintzeko dugun gaitasunean”.
2. Epidemiaren jatorria
Tamaina honetako krisi eta mobilizazioek tupustean gertatu denaren inpresioa sortzen dute; ekaitza lehertzen denean bezala. “Inork aurreikusi ezin zezakeen gaitzak” jo gaitu, diote agintariek. Badakigu, halere, kontuok iragarriak zeudela eta haien arrazoiak –gerra biologikoak eta geopolitika aparte utzita– erraz ulertzeko moduko jatorri bat dutela: adiera bakarrean, “hondamendi ekologikoa” eta, zehatzago esanda, abeltzaintzaren eta elikagai-ekoizpen osoaren industrializazio intentsiboa, azken 5-6 hamarkadetan mundu mailako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren bide bakar gisa inposatu dena. Ez gara jabetu, nonbait, hondamendia neurri esponentzialetara pasa dela. Eraginak eta kalteak ez doazela batzen, biderkatzen eta potentziatzen baizik.
“Gaur egungo epidemiaren azpian dagoen birusa, bere 2003ko aurrekoa bezala, bai eta hegazti-gripea eta haren aurreko zerri-gripea ere, ekonomiaren eta epidemiologiaren arteko loturan sortu zen… Gaixotasun berriak gizakiengana zabaltzea transferentzia zoonotiko deritzonaren ondorioa da ia beti, hots, infekzio horiek animaliengandik gizakiengana salto egiten dutela esateko modu teknikoa. Espezie batetik besterako jauzia ukipenaren hurbiltasunak eta erregulartasunak baldintzatzen dute, eta horrek guztiak sortzen du gaixotasunak eboluzionatu behar duen ingurunea. Gizakien eta animalien arteko interfaze hori aldatzen denean, gaixotasun horien eboluzio-baldintzak ere aldatzen dira. “Lau labeen” atzean [Txinako lau ingurune infekziosoenak, Wuhan da horietako bat], beraz, munduko industria-zentroei eusten dien labe funtsezkoago bat dago: nekazaritzaren presio ebolutiboaren eltzea eta urbanizazio kapitalista. Honek guztiak gero eta suntsigarriagoak diren izurriteak sortzen diren ingurune ideala eraldatu egiten du, jauzi zoonotikoak egitera bultzatzen du, eta, orduan, giza populazioaren bidez modu oldarkorrean jaurtitzen dira. Horrez gain, ekonomiaren bazterretan gertatzen diren prozesu biziak ere badaude, non tokiko ekosistematan gero eta zabalagoak diren nekazaritza politikek, gero eta jende gehiago andui basati gehiagorekin kontaktuan jartzera bultzatzen duten. Koronabirusik berrienak, jatorri basatian eta munduko ekonomiaren nukleo oso industrializatuan zeharreko bat-bateko hedapenean, gure izurrite politiko-ekonomikoen aro berriaren bi dimentsioak erakusten ditu”.
Baina ez dezagula pentsa kontu hauek eztanda egin dutenik Txinako bilakaeragatik. Ondo ezagunak dira XVIII. mende amaieratik: Londresko behitegi erraldoietan lehenbizi, eta Afrika hego-ekialdean gero, antzeko izurriak zabaldu ziren. Pandemia haien aurkako borroketan oinarritzen dira egunotan erabiltzen diren neurriak: abere-jatorriak suntsitu, jendea isolatu, higiene neurriak aplikatu eta, asmatzen direnean, txertoak. Azken hauen apologistek, gerora, gaixotasunen desagertzearen arrazoi bakartzat jotzen dituzte.
Bilakaera bat suertatu da lehen industrializazioko izurrite haietatik XXI. mendetakora, eta horrela laburbiltzen du aipaturiko artikuluak: “XVIII. mendeko azienda ingelesen epidemiak, argi eta garbi kapitalista zen azienda izurrite baten lehen kasua izan ziren, eta Afrikan 1890eko hamarkadako behi izurritearen agerraldia inperialismoaren holokausto epidemiologikorik handiena [Afrika hegoaldeko ganaduaren %80-90 desagerrarazi zuena eta sekulako hondamendia, gosetea, eta abar]. Gerora “gripe espainiarra” etorri zen, [Lehen Mundu Gerraren mobilizazioak hedatua 1917tik aurrera eta 50 milioi pertsonarekin akabatu zuena], proletalgoaren baitan hedatu zen lehen kapitalismoaren izurrite global gisa uler litekeena”.
Bilakaera esponentzial baten ondorioz, mugara iritsi gara azken hamarkadotan: “Bizitza salbaia” desagertua da ia, eta gero eta presio handiagoa jasaten duten azken inguruneetan, lehenago isolatuta zeuden birus-anduiek azkarrago eta bortitzago zeharkatzen dituzte desagertzear zeuden mugak. Ailegatzen direnean bizi baldintza oso eskasetan bizi diren milioika biztanleen inguruetara –elikaduran, higienean, lan- eta etxe-baldintzetan, osasun zerbitzuetan, kontaminazioan…– lehergailu kontrolaezina bihurtzen dira. Gehitu horri egungo interkonexio globala, eta bertan dugu egungo eta datorren munduko errealitate gordina.
3. Ekonomia, produkzioa
Pandemiarekin batera eztanda egin duen krisi ekonomikoaz, haren albo-kalte bati buruz bezala ari gara ia: berarekin etorriko den desazkundeaz, atzeraldiaz, langabeziaz… 1918ko pandemiaren inguruko egoerarekin alderatuz, txikiagoak izango badira ere eragindako hildakoak, ondorengo krisi ekonomikoa askoz ere larriagoa izango da: “Azken lau hamarkadetan garatu den sistema ekonomiko globala 1918koa baino askoz ahulagoa, da, nahiz eta orduan Europa suntsituta egon Gerra Handiaren ondoren”, zioen Guy Standing ekonomialariak joan den martxoaren 17an. Eta hilabete geroago Édouard Philippek, Frantziako lehen ministroak, honako hau: “Osasun larrialdiaz gain, ekonomiaren krisi izugarria eragingo du, munduaren historian, sekula ez da gertatu halako geldialdi masibo eta orokorrik orain arte”. Beste era batera, horrela dio Mario Lazzaratok: “Kapitalismoa ez zen inoiz atera 2007/2008ko krisialditik. Birus hau kapitalisten, bankarien eta politikarien ilusioan txertatu da [eta populazio osora zabaldu], eta dena lehen bezala izan dadin lortzeko, protesta-mugimenduek eragin ezin izan zuten greba orokor, sozial eta planetarioa aldarrikatu dute haiek. Bere funtzionamenduaren blokeo osoak erakusten du, mugimendu iraultzailerik ezean, kapitalismoa inplosionatu egin daitekeela, eta haren usteltzea mundu guztia kutsatzen ari dela. Horrek ez du kapitalismoaren amaiera esan nahi, baizik eta haren agonia luzea, nekagarria, mingarria eta basatia izan litekeela“
Azken krisi sanitariora itzuliz, eta Lazzaratok dioen moduan, “azken 50 urteetako errentak biltzeko mekanismoak belauniko jarri du osasun-sistema, eta ahuldu egin du osasun-larrialdiei aurre egiteko haren gaitasuna. Osasun-arretako gastuetan egindako murrizketez gain (37 milioi dolar azken hamar urteotan Italian, esaterako), medikuen eta osasun-langileen kontrataziorik ezak, ospitaleen etengabeko itxierak eta produktibitatea handitzeko gainerako jardueren kontzentrazioak, ‘New Public Management’-eko dogmari jarraitzen dio; ‘zero ohe, zero stock’ kriminala besterik ez dute aplikatu. Asmoa da ospitalea industriaren ‘just in time’ (behar den une berean) fluxuen logikaren arabera antolatzea: ez da ohe bakarra hutsik geratu behar, hori galera ekonomikoa baita. Kudeaketa hori ondasunei aplikatzea –langileak aipatu gabe!– gatazkatsua izan zen, baina gaixoengana zabaltzea erotzeko modukoa da. ‘Zero stocka’ ekipamendu medikoei ere badagokie; eta sendagaiei, maskarei eta abarrei, industriak duen egoera berean baitaude, eta, beraz, ez dute arnasgailurik stockean, eta horiek ekoitzi behar dituzte behar dituztenean. Denak egon behar du ‘just in time’ (behar den unean); hori da lege sakratua. Krisi honen erdian, inork ez du orain arteko monopolioak ukituko diren seinalerik adierazi… Jasaten ari garen kapitalismoa, formula batean jartzeko, goi-teknologiako XIX. mendeko kapitalismoa da, darwinismo sozialaren funtsa duena –garaiko klase-borroka heroikorik gabe!–, ‘Kapitalismo Digitala, Ezagutzaren Kapitalismoa’ baino gehiago. Zientziak eta teknologiak ez dute etekin-makinaren izaera zehazten, klase-desberdintasunak sortzea eta erreproduzitzea errazteko baino ez dute funtzionatzen!”.
Atal asko ditu egoera honek, baina garbi edukitzea merezi duena, haren barne logika da, aspalditik datorrena eta aspaldian irauteko sekulako ahaleginean ari dena: orain arteko krisi larrietan bezala, sistema osoa amildegiaren ertzean jartzen dute kolapso gero eta indartsuagoek, baina, azken batean, sakrifizio masiboen bidez gainditzen dira, merkatua/biztanleria soilduz eta aurrerapen teknologikoen erabilera zapaltzailea areagotuz. Azkenik, praktika mediko modernoak baliatzen dira hori guztia sendotzeko.

(Larrun-eko azala: Joseba Larratxe, Josevisky)
PANDEMIAREN AGERTOKIAK
Sistema sanitarioa
Egunerokoak ahaztera bultza bagaitzake ere, hau ez da “osasun krisi bat” izaten ari, baizik eta sistema sanitarioaren krisia. Alarma guztiak piztu ziren, ez gaixotzen eta hiltzen ginelako, baizik eta ospitaleak eta gainontzeko azpiegituren kolapsoa aurreikusten eta gertatzen hasi zelako. Pandemia batek eragindako sistema sanitarioaren krisi bat bizi dugu, beraz.
Egoera horri aurre egiteko, bi diskurtso zabaldu ziren sistemaren barnetik. Onarpen zabalenekoak, ia bat-batekoak, “osasuna” eta “sistema sanitarioa” gauza bera eta bakarra bezala tratatzen ditu, eta dio: “Eraso bat dugu: birus berri batena; horren aurkako babesa, sistema sanitarioa. Erasoa gaindituko da txertoa, ailegatzen denean. Bitartean ondo ezagutzen ditugun neurri pandemikoak zorrozki bete behar dira”.
Baina medikuen artean ere, hori erabat ukatu gabe –birusarena, pandemiarena– eztabaidak sortu ziren horri aurre egiteko neurrien inguruan. Laburbilduz: “Birusak heriotzaren azken eragile modura funtzionatzen du, baina ezin da sostengatu heriotzaren ‘arrazoi’ gisa”. Beraz, eta kontuan hartuta konfinamenduak berarekin dakarzkidan ondorio kaltegarriak –baita jende askoren osasunean ere–, zalantzazkoak dira hartutako neurriak. Ñabardura hori laburbiltzeko, har genezake Europan bertan beste politika bat jarraitu duen herrialdea: Suedia. Nazioarteko Ekonomia Politikorako Europako Zentroko zuzendariaren hitzetan: “Entzierroaren teoriaren eraginkortasuna ez da frogatu eta, beraz, ez da Suedia masa-esperimentu bat egiten ari dena. Gainerako guztiak dira horretan ari direnak”.
Argazkia Dani BlancoArgazkia: HHS.GOV
Baina neurriak, hauek ala besteak, sekulako presiopean hartuak izan dira, eta abiarazi duten makinariak ez zuen ñabarduretako tarterik uzten. Iruñeko ZIUko sendagile baten hitzek laburbildu lezake egoera: “Gaixotasun oso larri baten aurrean gaude. Kasurik okerrenean, gertatutakoaz ohartzen ez bagara, litekeena da hurrengo urteetan etorriko denaren aurrerapena izatea: patogeno gero eta kutsagarriagoak eta hilgarriagoak. Edozein gorabehera epidemiologikoren aurrean bizkor jarduteko prestatu behar dugu, eta horretarako, gure produkzio- eta bizi-modua aldatu. Osasun publiko sendoa, babes zibil egokia, jendearen beharren zerbitzurako industria farmazeutikoa eta ordezkatzen duten gizartea errespetatuko duten lidergoak behar ditugu. Hori guztia gabe, egoera oso iluna da”. Baina aurretik, ohartarazten zuen: “Ospitaleekiko mendekotasuna erabatekoa da, eta konfiantza falta handia elkar zaintzeko dugun gaitasunean”.
Epidemiaren jatorria
Tamaina honetako krisi eta mobilizazioek tupustean gertatu denaren inpresioa sortzen dute; ekaitza lehertzen denean bezala. “Inork aurreikusi ezin zezakeen gaitzak” jo gaitu, diote agintariek. Badakigu, halere, kontuok iragarriak zeudela eta haien arrazoiak –gerra biologikoak eta geopolitika aparte utzita– erraz ulertzeko moduko jatorri bat dutela: adiera bakarrean, “hondamendi ekologikoa” eta, zehatzago esanda, abeltzaintzaren eta elikagai-ekoizpen osoaren industrializazio intentsiboa, azken 5-6 hamarkadetan mundu mailako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren bide bakar gisa inposatu dena. Ez gara jabetu, nonbait, hondamendia neurri esponentzialetara pasa dela. Eraginak eta kalteak ez doazela batzen, biderkatzen eta potentziatzen baizik.
Stringer (Getty) / EPV
“Gaur egungo epidemiaren azpian dagoen birusa, bere 2003ko aurrekoa bezala, bai eta hegazti-gripea eta haren aurreko zerri-gripea ere, ekonomiaren eta epidemiologiaren arteko loturan sortu zen… Gaixotasun berriak gizakiengana zabaltzea transferentzia zoonotiko deritzonaren ondorioa da ia beti, hots, infekzio horiek animaliengandik gizakiengana salto egiten dutela esateko modu teknikoa. Espezie batetik besterako jauzia ukipenaren hurbiltasunak eta erregulartasunak baldintzatzen dute, eta horrek guztiak sortzen du gaixotasunak eboluzionatu behar duen ingurunea. Gizakien eta animalien arteko interfaze hori aldatzen denean, gaixotasun horien eboluzio-baldintzak ere aldatzen dira. “Lau labeen” atzean [Txinako lau ingurune infekziosoenak, Wuhan da horietako bat], beraz, munduko industria-zentroei eusten dien labe funtsezkoago bat dago: nekazaritzaren presio ebolutiboaren eltzea eta urbanizazio kapitalista. Honek guztiak gero eta suntsigarriagoak diren izurriteak sortzen diren ingurune ideala eraldatu egiten du, jauzi zoonotikoak egitera bultzatzen du, eta, orduan, giza populazioaren bidez modu oldarkorrean jaurtitzen dira. Horrez gain, ekonomiaren bazterretan gertatzen diren prozesu biziak ere badaude, non tokiko ekosistematan gero eta zabalagoak diren nekazaritza politikek, gero eta jende gehiago andui basati gehiagorekin kontaktuan jartzera bultzatzen duten. Koronabirusik berrienak, jatorri basatian eta munduko ekonomiaren nukleo oso industrializatuan zeharreko bat-bateko hedapenean, gure izurrite politiko-ekonomikoen aro berriaren bi dimentsioak erakusten ditu”.
Baina ez dezagula pentsa kontu hauek eztanda egin dutenik Txinako bilakaeragatik. Ondo ezagunak dira XVIII. mende amaieratik: Londresko behitegi erraldoietan lehenbizi, eta Afrika hego-ekialdean gero, antzeko izurriak zabaldu ziren. Pandemia haien aurkako borroketan oinarritzen dira egunotan erabiltzen diren neurriak: abere-jatorriak suntsitu, jendea isolatu, higiene neurriak aplikatu eta, asmatzen direnean, txertoak. Azken hauen apologistek, gerora, gaixotasunen desagertzearen arrazoi bakartzat jotzen dituzte.
Bilakaera bat suertatu da lehen industrializazioko izurrite haietatik XXI. mendetakora, eta horrela laburbiltzen du aipaturiko artikuluak: “XVIII. mendeko azienda ingelesen epidemiak, argi eta garbi kapitalista zen azienda izurrite baten lehen kasua izan ziren, eta Afrikan 1890eko hamarkadako behi izurritearen agerraldia inperialismoaren holokausto epidemiologikorik handiena [Afrika hegoaldeko ganaduaren %80-90 desagerrarazi zuena eta sekulako hondamendia, gosetea, eta abar]. Gerora “gripe espainiarra” etorri zen, [Lehen Mundu Gerraren mobilizazioak hedatua 1917tik aurrera eta 50 milioi pertsonarekin akabatu zuena], proletalgoaren baitan hedatu zen lehen kapitalismoaren izurrite global gisa uler litekeena”.
Bilakaera esponentzial baten ondorioz, mugara iritsi gara azken hamarkadotan: “Bizitza salbaia” desagertua da ia, eta gero eta presio handiagoa jasaten duten azken inguruneetan, lehenago isolatuta zeuden birus-anduiek azkarrago eta bortitzago zeharkatzen dituzte desagertzear zeuden mugak. Ailegatzen direnean bizi baldintza oso eskasetan bizi diren milioika biztanleen inguruetara –elikaduran, higienean, lan- eta etxe-baldintzetan, osasun zerbitzuetan, kontaminazioan…– lehergailu kontrolaezina bihurtzen dira. Gehitu horri egungo interkonexio globala, eta bertan dugu egungo eta datorren munduko errealitate gordina.
Ekonomia, produkzioa
Pandemiarekin batera eztanda egin duen krisi ekonomikoaz, haren albo-kalte bati buruz bezala ari gara ia: berarekin etorriko den desazkundeaz, atzeraldiaz, langabeziaz… 1918ko pandemiaren inguruko egoerarekin alderatuz, txikiagoak izango badira ere eragindako hildakoak, ondorengo krisi ekonomikoa askoz ere larriagoa izango da: “Azken lau hamarkadetan garatu den sistema ekonomiko globala 1918koa baino askoz ahulagoa, da, nahiz eta orduan Europa suntsituta egon Gerra Handiaren ondoren”, zioen Guy Standing ekonomialariak joan den martxoaren 17an. Eta hilabete geroago Édouard Philippek, Frantziako lehen ministroak, honako hau: “Osasun larrialdiaz gain, ekonomiaren krisi izugarria eragingo du, munduaren historian, sekula ez da gertatu halako geldialdi masibo eta orokorrik orain arte”. Beste era batera, horrela dio Mario Lazzaratok: “Kapitalismoa ez zen inoiz atera 2007/2008ko krisialditik. Birus hau kapitalisten, bankarien eta politikarien ilusioan txertatu da [eta populazio osora zabaldu], eta dena lehen bezala izan dadin lortzeko, protesta-mugimenduek eragin ezin izan zuten greba orokor, sozial eta planetarioa aldarrikatu dute haiek. Bere funtzionamenduaren blokeo osoak erakusten du, mugimendu iraultzailerik ezean, kapitalismoa inplosionatu egin daitekeela, eta haren usteltzea mundu guztia kutsatzen ari dela. Horrek ez du kapitalismoaren amaiera esan nahi, baizik eta haren agonia luzea, nekagarria, mingarria eta basatia izan litekeela“
Azken krisi sanitariora itzuliz, eta Lazzaratok dioen moduan, “azken 50 urteetako errentak biltzeko mekanismoak belauniko jarri du osasun-sistema, eta ahuldu egin du osasun-larrialdiei aurre egiteko haren gaitasuna. Osasun-arretako gastuetan egindako murrizketez gain (37 milioi dolar azken hamar urteotan Italian, esaterako), medikuen eta osasun-langileen kontrataziorik ezak, ospitaleen etengabeko itxierak eta produktibitatea handitzeko gainerako jardueren kontzentrazioak, ‘New Public Management’-eko dogmari jarraitzen dio; ‘zero ohe, zero stock’ kriminala besterik ez dute aplikatu. Asmoa da ospitalea industriaren ‘just in time’ (behar den une berean) fluxuen logikaren arabera antolatzea: ez da ohe bakarra hutsik geratu behar, hori galera ekonomikoa baita. Kudeaketa hori ondasunei aplikatzea –langileak aipatu gabe!– gatazkatsua izan zen, baina gaixoengana zabaltzea erotzeko modukoa da. ‘Zero stocka’ ekipamendu medikoei ere badagokie; eta sendagaiei, maskarei eta abarrei, industriak duen egoera berean baitaude, eta, beraz, ez dute arnasgailurik stockean, eta horiek ekoitzi behar dituzte behar dituztenean. Denak egon behar du ‘just in time’ (behar den unean); hori da lege sakratua. Krisi honen erdian, inork ez du orain arteko monopolioak ukituko diren seinalerik adierazi… Jasaten ari garen kapitalismoa, formula batean jartzeko, goi-teknologiako XIX. mendeko kapitalismoa da, darwinismo sozialaren funtsa duena –garaiko klase-borroka heroikorik gabe!–, ‘Kapitalismo Digitala, Ezagutzaren Kapitalismoa’ baino gehiago. Zientziak eta teknologiak ez dute etekin-makinaren izaera zehazten, klase-desberdintasunak sortzea eta erreproduzitzea errazteko baino ez dute funtzionatzen!”.
Atal asko ditu egoera honek, baina garbi edukitzea merezi duena, haren barne logika da, aspalditik datorrena eta aspaldian irauteko sekulako ahaleginean ari dena: orain arteko krisi larrietan bezala, sistema osoa amildegiaren ertzean jartzen dute kolapso gero eta indartsuagoek, baina, azken batean, sakrifizio masiboen bidez gainditzen dira, merkatua/biztanleria soilduz eta aurrerapen teknologikoen erabilera zapaltzailea areagotuz. Azkenik, praktika mediko modernoak baliatzen dira hori guztia sendotzeko.
Artistak lanean New York-eko Times Square-n. (Arg.: AP)
PARADOXEN POLITIZAZIOA
Hiperrealitate apokaliptikoan
Hiper-errealitatea gauzen munduari buruzko irudimenezko plano agregatu bat da, ordezten duen horrek baino existentzia-maila handiagoa hartzen duena. Hautematen dugun guztia irudi, simulazio eta birtualizazioen bidez neurtzen da: sarean gertatzen denak pisu handiagoa du espazio/denbora ukigarrian gertatzen denak baino. Egungo ekonomia, horren muturreko lekuko: finantzek agintzen dute, eta finantzen “errealitatea” birtuala da, “inork menderatzen ez dituen” ausazko algoritmoek gobernatua. Aspaldian hiperrealitate batean bizi baginen ere, bakoitza bere bakardadera behartu gaituen mobilizazio orokorrean, areagotu baino ez da egin hura.
“Apokalipsiak” errebelazioa esan nahi du; zehatzago, ustekabeko eta, beraz, katastrofikoa den supituko amaiera batek agerian uzten duen errebelazioa. Askoren baitan dagoen konbikzioa da: errazagoa zaigu munduaren akabera irudikatzea kapitalismoarena baino. Edo errazagoa da milaka egoera apokaliptiko irudikatzea kapitalismoak gauza guztietan duen erabateko inpregnazioaren aurkako norabidean izandako aldaketa esanguratsu txikiena baino. Mobilizazio orokor harrigarri honen saldan apalduak zeuden eztabaida ugari piztu edo berpiztu ditu baita ere, eta horrek eragindako kontrasteak orain arte muga lanbrotsuetan mugitzen ziren jarrerak agerian uzteko balio izan du. Horietako zenbait kasu modu sumarioan agertzea izango da ondoren datozen orrien xedea baina, horren aurretik, lehen konstatazioa: lehen aldia dugu historia osoan non saiatzen ari garen, orain artean “hondamendi naturaltzat” hartutako zerbait, garatu ditugun baliabide tekniko-zientifikoen bitartez aurre hartzen eta gainditzen. Jainkoa izan edo naturaren elementuak, orain artean eraikitako sistemek bitartekaritza lana egitera baino ez ziren ausartzen, haien irarengandik babestu edo haiekin negoziazio erritualak saiatuz. Orain, ordea, geu jarri gara jainkoen eta naturaren gainean, eta geuk hartu nahi (omen) dugu jainkoaren edo naturaren aginte makila.
Argazkia: Dani Blanco
Egungo egoera ulertzeko Luca Peltrinierik berriki emandako “Apokalipsi berezitua” adiera deritzot egokiena. Aro honetan bizi duguna mundu baten amaiera da, azken mendeetan aurrerapen etengabearen mitoan eraikia genuenarena. Orain ordea, eta gogoz kontra eta amorraturik bada ere, jabetzen ari gara geure ondorengoek ezingo dutela nahitaez gu baino “hobe bizi” zentzu material eta sozialean. Zehazkiago, beraiei tokatuko zaiela gure gehiegikerien fakturak ordaintzea. Peltrinierik modu teknikoagoan adierazten du: “Produktuen (commodities) eta baliabideen arteko desorekaz ari gara. Berotze globala, biodibertsitatearen kolapso dramatikoa, plastikoaren eta giza ekoizpeneko beste material batzuen kutsadura globala, petrolio-gailurra, orain arte aurrerapena irudikatu den modu zehatzaren mende dagoen apokalipsi baten alderdi batzuk baino ez dira. Hau da, ekoizpenaren intentsifikazioari eta, batez ere, munduko “balio-kate” batean banatzeari lotutako aurrerapen materialarena; munduko ekonomiaren zirkuituen arteko gero eta lotura estuagoan funtzionatzen duenarena.
Tupustean gainera jausi zaiguna iragarria zen aurretik ere: nork ez zuen espero hondamendi finantzario-ekonomikoa? Nork ez zuen poloen urtzearen, neurriz kanpoko suteen, urakan ugalduen, intsektu polinizatzaileen desagertzeen berririk? Eta zer dela eta jarraitzen zuen denak berdin guregan? Zergatik gertatzen da disonantzia kognitibozko egoera hori? Lehenik eta behin, fenomeno horiek onartezinak zaizkigulako gure askatasun-idealari eusten badiogu. “Gure patua aukeratzeko edo eraikitzeko askatasuna” deitzen duguna gure kontsumo-gaitasunarekin lotuta dago; eta “etorkizuna”, merkatu batek eskaintzen dituen aukeren arabera imajinatzen dugu.
Biopolitika, azken bidegurutzean
“Noiz itzuliko gara normaltasunera?” amesten dugu, baina badakigu amets inozoa dela, alferrik ari direla sasi-apez aditu onbera guztiak ordena berreskuratzeko eginahalean, haien imintzio eta begitarte urduriek salatzen duten eran. Eutsi egin beharko genioke salbuespen-pertzepzio horri, bakoitzak ahal duen dosiaz. Gordinki esanda: “Muga berria mozala da. Arnasten duzun aireak zurea baino ez du izan behar. Muga berria zure epidermisa da. Lampedusa berria zure azala da”, Paul B. Preciadok adierazi bezala. Eta Europak eraiki dituen mugez ari denean: “Muga nekropolitiko berria Greziako kostaldetik etxe pribatuko ateraino etorri zaigu. Muturrean egin dizu eztanda egunotan Calaisek… Birusak, gure irudiaren arabera jokatzen du; estatuen mugetan dagoeneko lanean ari ziren kudeaketa biopolitiko eta nekropolitiko nagusiak erreplikatu, gauzatu, areagotu eta herritar guztiengana zabaltzea besterik ez du egiten. Horregatik, jendarte bakoitza, mehatxatzen duen izurriteak eta haren aurrean antolatzeko moduak definitzen du”.
Ez da uneko ateraldia. Preciadok beste zenbaiten aspaldiko gogoeta bati jarraitzen dio. Jendarte bakoitzak unean uneko gaixotasun ikonikoaren inguruan bere immunizazioa landu du, argi eta garbi Modernitatea gailendu zenetik: sifilia, tuberkulosia, minbizia, hiesa… Roberto Espositoren hitzak erabiliz: “Biopolitika oro [bizitzaren eta politikaren arteko lotura] da immunologikoa: komunitatea definitzen du, eta hierarkia bat ezartzen du non immunetzat hartzen diren gorputzak eta komunitateak arriskugarritzat jotzen dituenak bereizten diren, azken hauek baztertzeko. Hori da biopolitikaren paradoxa: babes-ekintza orok komunitatearen definizio immunitarioa eskatzen du, eta horren arabera, komunitateak bere buruari emango dio beste bizitza batzuk sakrifikatzeko aginpidea, subiranotasunaren ideia baten mesedetan. Salbuespen-egoera, paradoxa jasanezin horren normalizazioa da”.
Preciadoren hitzetan, “europarrok komunitate erabat immune gisa eraikitzea erabaki dugu, Ekialdera eta Hegoaldera itxia. Energia-baliabideen eta kontsumo-ondasunen ekoizpenaren ikuspegitik, Ekialde eta Hegoalde horiek, gure biltegi dira. Greziako muga itxita, Turkia eta Mediterraneo inguruko uharteetan eraiki ditugu aire zabaleko atxiloketa-zentro handienak. Hala, immunitate-forma bat lortuko genuela amestu genuen. Paradoxa badirudi ere, Europaren suntsiketa Europako komunitate immune bat eraikitzearekin hasi zen, europarron barne mugimendu askea sustatuz, eta erabat itxiz atzerritarrentzat eta migratzaileentzat”.
“Covid-19aren kudeaketa politikoak, bizitzaren eta heriotzaren administrazio gisa, subjektibotasun berri baten inguru zehatzak marrazten ditu. Krisiaren ondoren asmatuko dena komunitate immunearen utopia berri bat da, baita gorputza kontrolatzeko modu berria ere. Covid-19ak egiten duen tekno-patriarkatu neoliberalaren subjektuak ez du azalik, ukiezina da, ez du eskurik. Ez trukatu ondasun fisikorik, ez ukitu txanponik, kreditu-txartelarekin baino ez ordaindu. Subjektu berri horrek ez du ezpainik, ezta mihirik ere. Ez du zuzenean hitz egiten, ahots-mezu bat uzten du. Ez da biltzen eta ez da kolektibizatzen. Erabat gizabanakoa da. Ez du aurpegirik, maskara du. Haren gorputz organikoa ezkutatu egiten da, maskaratzat balio duten protesi zibernetiko zenbaiten atzean: posta elektronikoko helbidearen maskara, Facebook kontuaren maskara, Instagramen maskara. Ez da eragile fisiko bat, kontsumitzaile digital bat baizik, tele-ekoizle bat, kode bat, pixel bat, banku-kontu bat, izen bat duen ate bat, Amazonek bere eskaerak bidal ditzakeen helbide bat”.
Normaltasun letala eta zenbait zedarritze argigarri
Modu askotara eta ikuspuntu ezberdinetatik ari zaigu errepikatzen aspaldian genekiena: orain arteko “normaltasuna” eromena da; ekonomikoki eta ekologikoki, sostengaezina; sozialki, kriminala. Jakinarazten ari zaigu, baita ere, krisi hau iragarria zela eta, are gehiago, ez duela amaitzeko itxurarik. Politikarien azken asteetako mezuek ez dute zalantzarako tarterik uzten: “Ahaztu lehengo garaietako ‘normaltasuna’; gure harremanetarako eta sozializatzeko formak errotik aldatu beharrean gaude, ez soilik bizi-irauteko, baita komunitate posible bakarreko baldintza gisa ere”. “Obeditu!” oihukatzen zaigu, “izan arduratsu!”, nondik eta egoera honetara ekarri gaituztenen ahoetatik. Betiko dikotomia perbertsoa muturrera eramanez: “Nire Ordena ala Kaosa, Galbidea, Akabera”. Baina zer egin akabera eta agintzen zaigun ordena gauza bera eta bakarra direnean?
Lehen aipatu bezala, apokalipsia mailakatua da. Munduko leku askotan modu gordinenean gauzatu da dagoeneko, eta beste zenbaitetan –Indian, Ameriketako lurralde askotan, kasu– oso gertutik bizi dute. Baina bada egoeraren beste aldagai bat alde batera utzi beharko ez genukeena: Trump, Bolsonaro, Salvini edo Orban bezalako agintarien gorakadan irudikatzen dena. Zer dela eta dute arrakasta agintari horiek? Haien sostengatzaileek zuzen edo zeharka jasotzen duten diskurtsoa hauxe da: “Utzi kontuok gure esku eta zuek, katastrofetik libratuko direnen artekoak izango zarete. Geuk garbituko dugu benetako Herria zikintzen duen zabor hori guztia: atzerritarrak, pobreak, musulmanak, alferrak, marikoiak…”. Eta sostengatzaile horien salbaziorako behar diren baldintzak “negoziatzen” ari dira elite horiek beraiek ordezkatzen dituzten eliteekin, hondamendiaren baitan eta ondoren salbaziorako beharko lituzketen neurriekin. Zein mailaraino neurri horiek diren jasangaitzak, kriminalak edo suizidak, hori gure salbatzaileen eta haien adituen esku uzten dugu. Ez da historian lehen aldia izango jende uholdea urkamendira kantari desfilatzen ikusiko dena.
Gurera etorriz, ez al dago jeltzaleen hegemonia gero eta argiagoan, eta baita haren laguntzaile edo oposizio politikoek zuzentzen dizkieten kritiketan, zentzu berdineko promesa bat? Ez al dugu “Euskal Herria Subirano” baten ametsaren azpian gure herri maitatuaren burbuila bat eraikitzeko amets-ahalegin itsu antzua? Ez al ditu gure indar behinenak xahutzen amets horrek, “krisi honen okerrena pasatuta, denok bat eginda gure ongizateari eusteko gai izango gara beste behin ere” bezalako ameskeriatan?
Italian egin zuen pandemiak eztanda Europan, baita inoizko eztabaida gogorrenak eragin ere hainbat jarrera publikoen artean. Detonatzailea, Giorgio Agambenek otsailaren 26an argitaratu zuen artikulua: “Epidemia baten asmakizuna”. Honek eta haren ondorengoek erantzun bortitzak eragin zituen beste pentsalari europar eta amerikar askorengandik, eta aldeak gorabehera, lerratze argi bat probokatu du: marxista iraultzaileen erreferentziazko pentsalariek (Badiou, Zizek, Flores d’Arcais, Lazzarato eta beste asko) alde batetik eta, bestetik, “foucaultiar” etiketapean jarri litezkeenak (Agamben, Esposito, Preciado, Paltrinieri, Cayley eta abar). Bistan dena, talde berean izendatu ditudan horien artean sekulako aldeak daude, baina goazen muinera. Batzuk, “salbuespen egoeran” eta honen inplikazio guztietan jartzen dute azpimarra (Agamben: “Izurriteak erakusten du salbuespen-egoera ohikoa bihurtu dela”). Besteek, berriz, onartzen dituzte hartu diren neurriak, askotan Txina eta Hego Korea jartzen dituzte jarraitzeko eredutzat, eta komunismoaren gaurkotasunaz ari zaizkigu. Su gurutzatu bat gertatzen ari da eta, zenbaitetan, “talde berekoen” artekoa ere bai. Badiou: “Epidemiak berresten duena da, nolabait, ‘ezer berririk ez egungo zeruaren azpian…’. Betebehar horiek [modu diziplinatuan konfinamendua bete, eta gainontzekoei gauza bera egin zezaten eskatu], egia da, gero eta inperatiboagoak dira, baina ez dute eskatzen, lehenengo azterketa batean behintzat, pentsamendu berri bat aztertzeko edo eratzeko ahalegin handirik. Baina gauza gehiegi irakurtzen ditut harritzen nautenak adierazten duten asalduragatik eta gure egoerari dagokionez guztiz desegokia izateagatik… Adierazpen larri horiek, deialdi patetiko horiek, salaketa enfatiko horiek mota desberdinetakoak dira, baina guztiek dute elkarrekin erdeinu bitxi bat egungo egoeraren sinpletasun beldurgarriarekiko, eta egungo epidemia-egoeran berritasunik gabeko errealitatearekiko“. Zizek: “Komunismo zabal baten ordua heldu da… Ez naiz ni, OMEko zuzendaria da esaten ari dena, nazioz gaindiko lankidetza behar dugula gainean dugun hau eta datozenak gainditzeko, eta Will Hutton bezalako ekonomialariak: ‘Gaur egun, merkatu librean oinarritutako globalizazio modu arautu gabea hiltzen ari da, krisiak eta pandemiak izateko joera baitu. Baina ebidentzian oinarritutako ekintza kolektiboaren elkarrekiko mendekotasuna eta nagusitasuna onartzen dituen forma berri bat sortzen ari da’… Ez da utopia; berekoikeriaz ere geratzen zaigun irtenbide bakarra baizik”.
Bestaldekoek ez dute jarrera hain propositiborik, baizik eta azaleratzen ari den sakoneko dinamikak eta krisiak erakusten duenaren gainean ari dira gogoetatzen. Zerbait aipatu dut Paltrinierik edo Preciadok esan dutenen gainean, baina ez legoke gaizki kontuan hartzea honek guztiak duen déjà vu baten usaina. 70eko hamarkadan, kapitalismoaren bilakaerak ekologian zituen eraginen inguruko lehen alarma larriak hasi zirenean publiko zabalera heltzen, lehen “petrolioaren krisiak” eztanda egin baino lehen ere, Europako eta Ameriketako ezkerreko pentsalari handi asko marxistek zuten hegemonia nabarmen ahultzen eta pitzatzen hasi zirenean, estilo bereko “gerra” piztu zen. Foucault izan zen intelektual “ez lerratu” haietako bat. Ivan Illich beste bat. Lehena ez bezala, ia erabat ahaztua izan zen gerora bigarrena, eta argigarria da egunotan nola zenbait ahots ari garen aldarrikatzen haren pentsamendua. Horrela dio David Cayleyk: “Illich-en arabera, medikuntza garaikideak botere politikoa du une oro, baina izaera hori ezkutuan egon daiteke dena ‘zaintzaren’ izenean egiten delakoan. Eguneroko botere hori, are gehiago zabal daiteke krisiaren erritualizazioarekin. Horrek medikuntzari normalean militarrek bakarrik erreklama dezaketen lizentzia ematen dio… XX. mendeko bigarren erdian “gure gorputzen eta geure buruaren” esperientzia, kontzeptu eta zainketa medikoen emaitza bihurtu zen”. Bestela esanda, Medical Nemesis bere buruaz jabetzeko teknika-saretik kanpo dagoen gorputz natural bat balitz bezala idatzi zuen, baina gerora ikusi zuen ez dagoela horrelakorik. “Une historiko bakoitza garaiko gorputz jakin batean haragitzen da”. Medikuntzak, lehendik zegoen egoera batean jarduteaz gain, egoera horren sorreran parte zuzena hartzen du”. Ez diot hari honi jarraituko, ezinbestekoa iruditzen bazait ere. Seinalatu baino ez Illichen tesiak indar handiz zabaltzen ari zirenean berehala jaso zutela neo-marxisten eraso zuzena. Laburbilduz: arbuiagarriak dira gure dogmetatik abiatzen ez diren planteamendu kritiko eraldatzaileak. Are gehiago haiek ere gogoeta eta ekimen sakonak bultzatzeko gai badira. Orduan bezala orain ere, nahiz eta askoz ahulagoak izan egun haien “kapital eragilea”.
Paradoxen politizazioa
Zer egin?, izan oi da krisialdietako galdera. Eta erantzun posibleek hainbat joera okerrei egin behar diete aurre. Horietako lehena inertzia da: orain arte egin dugunarekin jarraitzera eramaten gaituena. Horien artean, pentsamenduak duen prentsa txarra gainditzea. Ekintzarako joera konpultsiboak galdu ditu, gehienetan, eraldaketa sakonetarako premia erraietan sentitzen zutenak. Erantzun sinplerik ez dagoenez –inork ez daki non eta nola egongo garen hilabete gutxi barru– ezinbesteko dugu paradoxetan murgildu eta mugitzen ikastea. Azken horien artean, perbertsiora garamatzaten asko jartzen zaizkigu aurrean egunotan.
“Hurkoa ez ukitzea da maitasun seinalerik behinena”; “aginduak obeditzea da erresistentziarik eraginkorrena”; “guztion artean egin behar diogu aurre modu arduratsuan pandemiari, baita horrek ahulenen suntsiketa fisiko edo psikikoa ekarriko badu ere”; “adituak eta zientzialariak entzun eta obeditu behar ditugu behingoz”; “bizitza dago ekonomiaren gainetik, ez bada bizitzak iraun dezan ezinbesteko diren jarduera ekonomikoak –gutxien ordainduak, ikusezinak, mespretxatuak eta egoera prekarioenean daudenak, gehienetan–”. Azken honi ñabardurarik txikiena egiten diona, bere burua hiltzaile zurrupatzaile makurrenen pare ikusteko zorian egongo da. Aurrera: “Ezingo dugu salbuespen-egoera honekin benetan amaitu txerto eraginkor eta unibertsal bat lortu eta denoi txerto hori jarri arte”. Txertoen inguruan galdera bat planteatze hutsa arriskutsua bihurtu da, mundu hori ezin ilunagoa izanda ere, eta interes altruistetatik guztiz urrun ibili arren (ikus Mike Davisen elkarrizketa ARGIAn).
Perbertsioak alde batera, politizazioari lotuta dago paradoxarik behinena. Uste hedatua da politizatua ideologia bati gogor atxikia den norbait dela. Baina politizazio eraldatzailearentzat joera hori oztopo da laguntza baino gehiago. Geure lan harremanek, familiakoek, intimoenek nahiz zabalenek, ezagutzen ez genituen mugetara eramaten gaituzte; errealitateak gure irrika edo desioekin egiten du talka, eta orduan jabetzen gara agintearen eta egiturazko agintekeriaren helmenez; eta zein gotorrak izan litezkeen klase interesak; eta zein barneratuak ditugun haien beharretara makurtutako joerak. Eta egoera gatazkatsu horiek guztiak hautatzera behartzen gaituzte: horra politizazioaren lehen urratsa. Askatzailea? Errazegi erabiltzen dugu hitz hori geure koldarkeria edo posizioaren defentsan egin beharreko maltzurkeriak justifikatzeko, edo gure posizioaren galera usaintzen dugunean. Ez da zilegi “normalizazioa da hondamendira garamatzana” esan, eta gure “normaltasuna” –pribilegio txiki edo handiak– lehen lekuan eta baldintza gisa planteatzea. Eta horretan, berriz diot, ez dugu denok ardura bera, baina bai, agian, funtsezko jarrera berdintsua. Paradoxak.
“Zein da orduan zure alternatiba?”, galdetzen zaidanean, “ez dut alternatibarik” erantzuten diet; eta baduenik dioena gezurretan dabil, edo sistemaren adabakiak proposatzen. Eraldaketa erradikalaren aldekook ahal moduan gabiltza lanbro artean haztaka eta dudakor. Onartu behar ditugu mugak eta agian dolu sakon bat bizitzea tokatuko zaigu, uste edo ilusio asko airean desegiten direla ikusten dugunean. “Denok ezagutzen dugu sakoneko erantzuna: salbatzeko aukera bakarra askatasun-ideia batekin amaitzea da, zeina sustengatzen den hazkunde ekonomikoaren, hautu materialen eta jabetza pribatuaren izaera sakratuetan” (Paltrinieri). Eta Preciadok, nahiko modu inozoan: “Beharrezkoa dugu mutazio behartutik nahita eragindako mutaziora igarotzea. Biopolitiken teknikez eta haien gailu farmako-pornografikoez kritikoki jabetu behar dugu. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da gure gorputzen eta biozaintza- eta biokontrol-makinen arteko harremana aldatzea: horiek ez dira komunikazio-gailu hutsak. Taldean ikasi behar dugu horiek aldatzen. Baina deslerrokatu ere egin behar dugu. Gobernuek entzierrora eta telelanera deitzen gaituzte. Ongi dakigu deskolektibizaziora eta telekontrolera deitzen gaituztela… Egin dezagun blackout handia zelatatzen gaituzten sateliteen aurka, eta imajina dezagun elkarrekin heltzear dagoen iraultzan”. Gabriel Markus: “Noiz ulertuko dugu, azkenean, gaur egungo arazoak zientzia eta teknologia hutsez konpon daitezkeela uste dugun superstizioarekin konparatuta, koronabirus arriskutsua kaltegabea dela? Ilustrazio berri bat behar dugu, mundu guztiak jaso behar du hezkuntza etikoa, zientzia eta teknika itsu-itsuan jarraitzeak dakarren arrisku handia onar dezagun”. Eta Joseba Gabilondoren gaztigua: “Ilustrazio berri bat beti ere atzeranzko pentsamendu kontserbatzailea da. Europaren agonia amaiezinaren adierazpen argiena da. Pentsamendu posteuropar baten ezaugarririk nagusienak ez du izan behar arrazionalismo indibidualista. Ikusi non amaitu dugun. Bada garaia zilbor europarrari begiratzeari uzteko eta kanpokoek zer dioten entzuteko”. Paradoxak.
Arestian aipaturiko Illichen pentsamenduaren haritik, azken bat: “Osasun publikoaren sistema baten aurka zaude, beraz?”, galdetu diote. “Inondik ere ez. Nik ere uste dut kriminala izan dela prozesu pribatizatzailea, eta osasun publikoaren kudeaketa merkatuko errentagarritasunaren parametroetara makurtu izana. Hori guztia zuritzen ari dira haien arduradunak eta, zalantzarik gabe, bere horretan jarraituko dute mugimendu indartsu batek geldiarazten ez baditu. Osasun publikoa defendatzen dut, eta baita ere medikalizazioaren kritikarik erradikalena”.
Esperantzarako joera naturalari eutsiko diot lerrook amaitzeko. Ez dugu ahaztu behar krisi honek balio izan duela, baita ere, harrotzen ari ziren hainbat mugimendu zapaldu eta bertan behera uzteko. Beste askok seinalatu dute: pandemia honen aitzakiaz ez da ezer beste gertatzen munduan: ez askoz ere hilgarriagoak diren eta sendagarri litezkeen hainbeste epidemia –milioika haurren heriotza eragiten duena, besteak beste–; hondamendi klimatikoa; emakumeen eta haurren aurkako indarkeria “naturalizatua”, gerrak eta arpilatze kolonialak… S. Lopez Petit: “Zentzugabekeria litzateke esatea, konfinamendua beharturik, errealitate zapaltzaile eta bidegabe bati askatasunerako une bat ostu diogula, baina bizi nahia Kapitalak mobilizatutako bizitzatik bereizten denean, biktima izateari uzten diogu. Boterea ikaratzen duten askatasun bitxiko uneak dira. Gu, amildegiaren ertzean jartzen gaituzte, eta, orduan, korapilo bat egiten zaigu urdailean. Ez da ziurgabetasunaren amildegia, baizik eta egiazko antzerkiak uneoro gogorarazten digun bidegurutze baten egia. Aukeratu behar dugu munduak antolatzen duen bizi-algoritmoaren terminal bat izaten jarraitu nahi dugun, edo inguratzen gaituen amesgaiztoaren etengailu bat”. Edo Pablo Sastre Forestek: “Makinatuta, bakanduta, sometituta… Kondizio guztiak ematen dira, ohiz kanpokoa arruntu dadin. Zergatik ez, datorren urtean, beste birus bat etortzen denean…? Ez da jadanik izango, Txernobilen izan zen bezala, behar biziz, ezpada, orain ezkero… halabeharrez. Aste hauetako agin-hitza: bakartzea, bera da oroz gain saihestu behar duguna. Gure hitzak, berriz, beldurretik, obedientzia itsutik, bizitza eurekin daramakiguten makinetatik apartatzea, eta elkarrengana biltzea, izan behar lukete”.
Joseba Azkarraga Etxagibel: “Benjaminek modu profetikoan aurreratu zuen, marxismoaren baitatik, iraultza akaso ez zela progresoaren, garapenaren eta modernizazioaren trenera igotzea, baizik eta tira egitea tren horren larrialdi frenotik. Automata hutsa baita makinista. Trena ziztuan doa, ezin da gelditu, ezta norabidez aldatu ere. Abiadurak irentsita, errailetatik atera beste destinorik ez du… Egoera zinez da korapilatsua: kapitalismoaren geldialdiak sufrimendua tonaka barreiatuko du, baina bere jarduera osasuntsuak, hazkunde esponentzial etengabearen logika gidari, are sufrimendu handiagoa dakarren bide ekozida eta suizidara lotzen gaitu. Birusaren osteko territorio ekonomiko kiskalian, sistema leheneratzea ezin da opzio bat izan. Egitasmo emantzipatzaileak giza sistemen uzkurtzea exijitzen du, baina ordenatua (bermatuz materialki gora egiten dutela hainbat giza taldek, sektore ekonomikok eta herrialdek). Modu demokratiko eta baketsuan uzkurtzea, giza sistemak kabi daitezen mugatua den biosferan. Eta sistemok antola daitezen justizia ardatz hartuta, bere adiera guztietan: justizia soziala, generokoa, nazioartekoa, jaio gabekoekin, eta beste bizidun batzuekin”.
Sakoneko aldaketa politiko batek eskatuko digun kemenak, argitasunak eta sakrifiziorako prestutasunak zerikusi handiagoa dute egoera apokaliptikoetan pizten eta garatzen diren posizio ausartekin, haien eldarnio eta arrisku guztiak gutxietsi gabe. Parean aurkituko ditugun erresistentziak hain dira itsuak eta gotorrak, puntu honetara helduta kalkulutan hastea eta ezintasunean jaustea gauza bera eta bakarra izango dela.
MAYO. MAIATZA. MAI
|
Es mayo,
sobre el Serantes las nubes
son peces contaminados.
Es mayo,
a punto los bogadores,
anchoas y marmitako.
Es mayo,
Santurce sufre que sufre,
ha muerto ya Barakaldo.
Mayo de flores sin flores,
mayo cornudo, castrado.
Alerta la Sotera,
Santurce va agonizando.
Para que coño sin vida
queremos un mes de mayo.
MAIATZA DA
Imanol Larzabalek ondo ordezkatzen ditu bere belaunaldiko euskaldun asko, euskaldun “beste era batera” izaten saiatu zirenak, eta, nola ez, porrot egin zutenak. Bere buruaren, adiskideen eta etsaien tranpetan harrapatuta, loriarik gabeko erbestean amaitu zuen.
Lehenago, gaztelaniaz ere kantatu zuen, bere kantu ederrenetako zenbait; besteren artean, Gabriel Arestik bidaltzen zizkion letrak musikatuz. Horietan ‘Somorrostro” zen Arestiren ezizena: meatzaldearena, Bizkaiko kontzientzia iraultzailearen iturburuarena. Mayo da horietako bat.
Ez zen harritzekoa Imanolek bere burua Arestirekin identifikatzea. Poetak bere arbasoen euskara berreskuratu ez ezik, kontzientzia eta modu garaikideetara ekarri zuen, tradizionalista abertzaleei aurre eginez (horietako asko beren burua oso modernotzat zutenak). Bera izan zen gure lehen poeta urbanoa eta euskal poesia egungo errealitateetara ekarri zuena, bai gaiengatik eta baita molde formaletan ere (bestea, Jon Mirande zuberotar paristarra, euskararekin liluratua eta amorratua –pedofiloa?, filo-nazia? suizida…).
Imanolek, azkenean, malenkonia autosuntsitzaileenean erortzen utzi zuen bere burua, eta gaztelaniazko zenbait poeta suizida handienetakoekin kulunkatzen amaitu zuen: Becquer, Storni… (baina ez bakarrik horiekin, noski).
Ez da maiatza bizitzarik ez duena; geu gara heriotzarekin adiskidetu behar dugunok, bizi nahiko ez genukeen dolu sakonetik pasatuz, irrikatzen dugun normaltasun hilgarri hori alde batera utzita.
Imanol Larzabal representa bien el intento de muchos vascos de su generación que trataron de ser vascos “de otra manera” y, cómo no, fracasaron. Atrapado en sus propias trampas y en las que le tendían amigos y enemigos, se dejó morir en un exilio sin gloria.
Antes, cantó algunas de sus canciones más inspiradas en castellano, con letras, entre otros, de Gabriel Aresti que, para Imanol, firmaba con el seudónimo de ‘Somorrostro’, la zona minera, la cuna de cierta conciencia revolucionaria. Mayo es una de ellas. No era extraño que Imanol se identificara con Aresti, el poeta urbano proscrito por la caverna abertzale que recuperó el euskera de sus mayores para lanzarlo a la contemporaneidad (junto con el otro poeta también fascinado y renegado de lo vasco, el suletino-parisino Jon Mirande –¿pedófilo?, ¿filo-nazi?… suicida).
Finalmente, se dejó caer en la melancolía más autodestructiva meciéndose por la de algunos de los grandes poetas suicidas de la lengua española: Becquer, Storni… (y por otros no suicidas, claro).
No es mayo el que no tiene vida; somos nosotr@s l@s que debemos hacer las paces con la muerte pasando por un duelo que nos resistimos a vivir ansiando una normalidad invivible.
Imanol Larzabal est le symbole de la tentative de beaucoup de basques de sa génération, d’être basque « autrement » et, qui, évidemment, échouèrent. Prisonnier de son propre piège et de ceux tendus par ses amis et ennemis, il se laissa mourir dans un exil sans gloire.
Pourtant, auparavant, il avait offert quelques-unes de ses chansons les plus inspirées, y compris en castillan, sur des paroles signées, notamment par Gabriel Aresti, qui pour Imanol, utilisait le pseudonyme de Somorrostro, nom de la zone minière à l’origine de la conscience révolutionnaire de la Biscaye. Mayo ou Mai est un bon exemple.
Il n’était pas étonnant qu’Imanol se sente proche d’Aresti, le poète de l’urbanité, proscrit par les traditionalistes abertzale (qui se sentaient par ailleurs très modernes). Non seulement il avait récupéré l’Euskara des anciens, mais aussi sa conscience, pour le mettre en accord avec le monde contemporain, autant par les thèmes que par les formes (accompagné en cela par ce poète également fasciné par le fait basque, et le reniant en même temps, le souletin parisien Jon Mirande -pédophile ? philo-nazi ? … suicidaire.).
Imanol, à la fin de sa vie, plongea dans une certaine mélancolie autodestructrice, bercé par les grands poètes suicidaires de langue espagnole : Becquer, Storni… (et par d’autres moins morbides, bien sûr).
Ce n’est pas mai qui n’a pas de vie, c’est nous, qui devons faire la paix avec la mort, en passant par un deuil que nous ne voudrions pas vivre, tout en renonçant à cette normalité invivable que nous désirons.
Badira hiru aste konfinamenduan gaudela –bost aste, Italian; hamaika, Wuhanen–, eta gero eta gehiago gara sumatzen dugunok esperientzia partekatu honek –ez ordea esperientzia komuna, baliabide eta ahal oso desberdinekin bizi baitu bakoitzak– garai baten mugarria markatuko duela. Zera esan nahi dut: pandemian –“denok kaltetuta”– gaudenez, eta 20 eta 40 urte bitartekoen arteko gehienentzat lehen esperientzia traumatikoa orokortua hauxe izaten ari denez, lehenaldiaren eta ondorengoaren arteko marra bat markatuko du. Gazte horiek bereziki sumatuko dute haustura: tupustean, sasoi berri bat datorkigu non joko-arau inplizituak aldatuko diren, aliantzak eta “gizarte-kontratuak” lausotu, itxuraz sendoak ziren konplizitateak hautsi, eta beste berri batzuk sortu; zimur ezabaezinak eta ondoren datozenentzat interpretatzen zailak izango diren imintzioak utziko diete.
Untitled 1975-80 Francesca Woodman 1958-1981 ARTIST ROOMS Acquired jointly with the National Galleries of Scotland through The d’Offay Donation with assistance from the National Heritage Memorial Fund and the Art Fund 2008 http://www.tate.org.uk/art/work/AR00358
Belaunaldi bakoitzak bizi izan du halako pasarterik. Lehen ere asko izan dira bazterrera jaurtiak, gaztetako ilusioak eta idealak errealitatearen galbahetik pasarazita. Eta onik iraun dutenentzat, ukaezina izan da naufragio baten ondorengo sentsazioa, galera konponezinak utzi dituena. Gerra izan zen nire gurasoentzat, eta frankismoaren amaierako urteak nire adinekoentzat; bortxa politikoaren eta horren aurkako errepresioaren atzaparkada ere hor egon da; heroinaren pandemia ondoren…
Gerra Hotzaren amaiera ere heldu zen –zer izan zen hura Berlin Ekialdeko biztanleentzat, txetxenoentzat, Jugoslavia ohiko biztanleentzat…?–; XXI. mendearen sarrera gero: New Yorkeko, Madrilgo, Pariseko eta Londreseko atentatuak; Afganistango, Irakeko, Siriako eta beste hainbat lurraldetako suntsiketak… Erreboltak eta protestaldiak izan ziren, eta berrogei urteren bueltan daudenen artean, askok aldarrikatzen dute haietako bat edo beste, haien “gertakaria” balitz bezala –ezin “maiatzarik” gabe etsi–. Litekeena da hala izatea, baina susmoa dut haientzat gehienentzat ere benetako gertakizuna egunotan tokatzen ari zaigun pandemia izaten ari dela, loria eskasekoa.
Konfinamenduan geldialdi bat gertatzen da: “ekonomia hibernazioan sartu da” diote titularrek. Baina, egia esan, espazioa da benetan kizkurtzen dena, kartzelaldian bezala, behartutako soldaduskan eta antzekoetan bezala. Halako itxialdiek lehenaren eta ondorengoaren arteko muga markatzen dute haietara bortxatuak izan direnentzat, eta konplizitate bat sortzeko gai dira, aldi berean, elkarbanaturiko marka gisa. Denbora gelditzen omen, baina benetan txikitzen dena espazioa da, eta, horren eraginez, denbora da askotan desesperatuki zabaltzen zaiguna. Horra gakoa: eguneroko bizitzatik ateratzen gaituen denbora hedatuaren bizipena. Funtsezko esperientzia da hori monjeentzat, edo meditazio-bakarraldi intentsiboetara erretiratzen direnentzat, esaterako. Halakoetan, kanpo-estimuluak modu bortitzean murrizten dira, ez da hitz egiten, ikus-entzunezko konexioak mozten dira, diziplina zurrun bati jarraitzen zaio ezin aspergarriago egiten diren ordu amaiezinetan: zertarako eta jezarrita egonik “ezerezari” jarri behar zaion arreta zaintzeko, harresi baten kontra jotzen duen ahalegin mingarrian, non gogoa eta gorputza asaldatzen diren begi-bistako bidegabekeriaren aurrean. Jakina, erritmo horretara egokitu egoki gintezke, eta errutina berri bihurtu –kartzelako edo komentuko errutina dorpea, kalekoa baino are alienatzaileagoa–, eta, hala, diziplina horiek dakartzaten distortsio edo eraldaketa potentzialak azkar neutralizatzen dira.
Ezin badugu konfinamendua bizi, “tokatu zaigun tigrea zamalkatuz”, esperientzia oso mingarria gerta dakiguke. Dagoeneko hasi gara antsietate-krisiez hitz egiten, datorren depresio-pandemiaz, elkarbizitza behartuak dakarren maskaren erortzeaz…; zauri ezabaezinak utziko dituzten aferez. Kontsulta psikiatrikoak kolapsatu egingo dira, psikologoak gainezka ibiliko dira, drogen kontsumoak gailurra joko du… Indarkeria matxisten erasoen kopurua gutxitu dela esaten duten arren, presioa igotzen ari da orduak pasa ahala, eta eztanda egin dezake noiznahi. Eta hori herrialde aberatsetan. Zer arrasto utziko du hilotzak kaleetan abandonatzen diren lekuetan? Zer lorratz, polizia edo armada, lapurretak saihesteko, tirokatzen hasten denean goseak jotako jendea, gizarte-gerra esplizitua izango den lekuetan, setio-egoera deklarazioekin? –Armen salmenta disparatu da AEBetan; Durartek garbi utzi du: “tirokatu konfinamendua errespetatzen ez duen jendea!”.
Kasurik onenean ere, irrealtasun-sentsazio batek harrapatuko gaitu. Agintariek konfinamendua lasaitzen dutenean –modu probisionalean betiere, inork ezin baitu segurtatu pandemiak beste erasorik joko ez duenik–, lur errea zapaltzen dugula irudituko zaigu. Zonbien antzera aterako gara kalera, eskularruak eta maskarak erabiltzera behartuak, agian, eta esperientzia konfesaezinak bagenitu bezala begiratuko diogu elkarri –inongo esperientziarik ez dugulako izan, apika; zorabiatze hutsal eta mikatz bat, besterik ez.
Aste hauetako berririk kezkagarrienetakoa, niretzat, Eitb Focus inkestaren emaitzak izan dira, konfinamenduaren lehen astean argitaratutakoak. Ohikoa denez, jendeari galdetzen zitzaion nola bizi zuten egoera eta zer kezka zituzten etorkizunera begira. Eta horra asaldatu ninduen datua: birusak kutsatzeko beldur handiena gazteena zen; haien artean, % 93 oso izututa zegoen kutsatzearekin, beste edozein adin-tartetakoak baino gehiago, gazteak ez direla kalteberenak jakinda ere. Ez zeuden hain kezkatuta etorkizunarekin edo ondorio ekonomikoekin, baizik eta birusaren balizko erasoagatik zeuden larrituen –esan beharrik ez da inkesta hauek ez direla ikusezinak diren horiengana zuzentzen: paperik gabeko edo modu oso prekarioan bizi diren inmigranteengana, esaterako–. Bere bizitzan lehen aldiz modu orokorrean aukeratu gabeko entzierroa pairatzen zuen jendea oso beldurtua zen “etsai ikusezin” baten aurrean –eta konfinamenduaren lehen astea besterik ez zen–. Galdera saihestezina egin zitzaidan: “Jendarte hori –ez bakarrik gazteak– prest egongo ote litzateke hainbat askatasun eskubideri uko egiteko, baldin eta hori balitz mehatxu birikoari aurre egiteko ordaindu beharreko prezioa –bizi-aldagaien estatu-kontrola; mugimenduena, kontaktuena, etab.– Txinakoari edo Korea Hegoaldeko ereduei jarraiki, hein batean?”. Erantzunak ez dit zalantzarik uzten, eta, horregatik, agintariak ari dira dagoeneko lege-doikuntzak egiten –datuak babesteko legeak gorabehera–segurtasunaren izenean kontrol sozial gero eta gogorragoa ezarri nahiz. “Datuak dira kapital berria” entzuna genuen, eta datuak bildu eta kontrolatzeko erraldoiek –Google, Facebook, Microsoft eta enparauek– aspaldi lortu zuten kotizazioen gailurra. Paradoxa makabroa da Bill Gates pandemia duela bost urte iragarri zuen profeta gisa errebindikatua izatea egunotan. Esana du gobernuek ez zutela ezer egin oraingoa aurreikusteko; eta txertoa ikertzeko fundazio pribatu handiena sortu zuen. Esan beharrik ez dago erraldoi farmazialari nagusiek dohaintzak egin dizkietela ziztu bizian Gates-en “fundazio altruistei”. Ez da zaila istorio honen guztiaren hurrengo kapituluak asmatzea.
Zorabiaturik utzi gaitu errealitate pandemiko honen kolpeak. Intelektual, elizgizon edo politikarien adierazpen errukitsuak gorabehera, ezerk ez digu pentsarazten kolpe horretatik indartuago eta solidarioago aterako garenik. Zorabio horrek jarraituko gaitu, eta oihaneko legerik gupidagabeenaren bulkada ilunenak. Salbuespenak egongo dira, nola ez. Komunitate-ekimen txikiak saretuko dira, lehen bizi-premia gisa indartuz; proban jarria izan den adiskidetasuna sendotuko da, batzuengan. Lubaki eta fronte zaharrak desegin eta lotune berriak sortuko dira. Gazte askoren heldutasunerako pasabidea saihestezina bilakatuko da.
Paradigmatikoa da Yuval Hoah Harariren kasua. Sapiens. Gizadiaren historia labur bat liburua argitaratu zuenetik (2011n hebreeraz, eta, 2014tik aurrera, munduko hainbat hizkuntzatan –45 guztira, euskaraz barne, X. Kintanaren eta A. Sagarnaren itzulpenean, Elkar 2019–), munduan ez da beste historialaririk hark lortu duen bezainbesteko arrakastarik lortu duenik. Nola saldu 15 miloi ale ia 500 orrialdeko saiakera batekin? Bada, Best seller-en gakoak dibulgazio zientifikora aplikatuz: oztoporik gabeko kontakizun txinpartatsua, ñabardurarik gabeko pertsonaien eta egoeren deskribapen aratza –ongiaren eta gaizkiaren esparruak argiro zedarrituz– eta, ororen gainetik, gure belarriak goxatzeko moduko mezua baliatuta: Arazoak izan ditugu 200.000 urteetan zehar, baina argira goaz. Inoiz baino hobeto bizi gara, oro har, eta oraindik ditugun arazotxoentzako sendagarriak eskura ditugu. Denbora kontua da teknikaren garapenak horien guztien soluzioak bidera ditzan. Amestutako Zerua gure Lurrean gauzatuko da berehala –pentsa zer diren urte batzuk ehunka milaka urteren perspektiban ari garenean.
Gustura emango genioke arrazoia Harariri, baina Errealitatea tematia da –Errealaz ari gara hemen, zehatzago–, eta beste zerbait erakusten digu[1].
Sapiens ideia interesgarriz betea dago, eta haien artean bada bat, nire irudiko nagusia, “iraultza kognitiboarena”: “Alegiazko munduak sortzeko giza gaitasunak” ahalbidetu zuen biologiarekiko autonomiarena, eta, harekin batera, gainerako espezieen gainetik jartzeko eta zibilizazioak sortzeko atea zabaldu zen. Beste hainbat gai jorratzen ditu tartean, zalantzazko argudio pila eta, batez ere, ñabardura falta nagusi, betiere lehen aipaturiko posizio ideologikora heldu bidean. Eta ideologikoa diot, zeren zientziaren izenean garatzen baitira egun ideologia nagusiak: narrazioei eta ideiei metodologia eta kutsu zientifikoa ematen zaie, objektibotasunaren izenean betiere.
Ez naiz hemen sartuko liburuaren –eta gerora osatu trilogiaren– zalantzazko hainbat baieztapenenetan edo hutsuneetan, ez eta erabiltako datuak aurretik ezarri diren ondorioetara bideratzeko egiten diren amarruetan –nork ez du, bestalde, hori egiten? Mendebaldeko agintari eta ahaltsu askoren kontseilari bihurtua da dagoeneko Harari (B. Gates, M. Zuckerberg, B. Obama, A. Merkel edo E. Macron, besteak beste), eta koronabirusaren krisia lehertu denean ere, kontsultatua izan da. Egunkari bati berriki eskaini dion elkarrizketa batera joko dut zuzenean (El País, 2020ko martxoak 20), haren iritziekin eztabaidan.
Elkarrizketan, arrazoi osoz salatzen du: “Azken urteetan hainbat politikari arduragabek zientziarenganako eta nazioarteko kooperazioarenganako konfiantza zapuztu dute, eta orain hori ari gara ordaintzen. Ez dago jende heldurik bertan”. Azken esaldi horrek jo dit lehenik, gero eta maizago erabiltzen ditugun azalpen psikologikoetarako joera horrek: “Ume heldugabez beteta ditugu agintarien lekuak; tximino pistoladunak dira militarrak…”. Eta agintari horiek “arduragabeak” edo “heldugabeak” izan beharrean, guztiz kontzienteak eta arduratsuak baldin balira beren erabakietan, defendatzen dituzten interesen zerbitzuan? Ez al da ohikoa, bada, sarraskirako prest dagoen jendea egotea aginte leku nagusietan, etsaiak aukeratu eta haiek suntsitzeko gerran?
Hararik, ondoren, Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko bost puntuko programa laburbiltzen du: (1) “Informazio fidagarria elkar banatzea”, (2) “Funtsezko material medikoaren ekoizpena, hornidura eta banaketa modu bidezkoan koordinatzea”, (3) “Kaltetu gutxien dituzten herrialdeek medikuak, erizainak eta adituak bideratzea kaltetuenetara”, (4) “Mundu mailako ziurtasun ekonomikorako sarea sortzea, lurralde eta sektorerik kaltetuenak salbatzeko”, (5) “Mundu mailako akordio bat hitzartzea, ezinbesteko zenbait pertsonak libreki bidaiatu ahal dezaten, muga arazorik gabe”. Puntu baten edo besteren inguruko ñabarduretan sartu gabe, harri baten moduan jotzen dit buruan galdera batek: zein planetatan bizitzea tokatu zaiola uste du Hararik? Eta espaziotik bueltan Lurraren orbitara jauzi egin zuten lehen astronauta haiek gogorarazten dizkit, “planeta urdinaren” edertasunarekin hunkiturik, guztion anaiartea aldarrikatu zutenak, malkotan.
Baina Harari sinetsita dago jendartearen zorionerako eboluzioan, eta hori nola lortu behar den erakusteko, baztanga bezalako gaixotasunak deuseztatu izana jartzen digu adibide, zeina, haren arabera, “txertaketa unibertsalari esker lortu baitzen”. Beraz, pandemien aurkako immunizazio orokorraren ahobatezko ideia bulldozerra proposatzen digu, “denok onartzen duguna, txertoen aurkako psikopata antisozialen bat edo beste kenduta”. Historiak, ordea, kontatzen digunez –Harariren diziplinak, alegia–, baztangaren beherakadak Europan ez zuen zerikusi zuzena izan txertatze masiboarekin; Leicester hirian (Ingalaterra), esaterako, non 1871-1872ko epidemia gertatu zenean haurtxoen % 95 txertoa hartuta baitzegoen, agintariek baztertu egin zuten neurri hura, eta, haren ordez, higienezko neurrien alde jo zuten[2].
Hararik baieztatzen duenaren aurka, ez da mundu mailako txertatze orokorrik gertatu baztangaren aurka. Gurutze Gorriak Afrikan sustaturiko txertatze kanpaina batean parte hartzeko aukera izana naiz, eta ondo konprobatu dut halako kanpainak gauza ezinak direla hango leku gehienetan, eta ematen diren datuak faltsuak direla; halako kanpainen helburu nagusia da metropoli ohien plan neokolonialak zuritzea. Beste halamoduzko analogia baten arabera, malaria bezalako gaixotasun endemikoak ez dira desagertu haien aurkako txertorik asmatu ez delako, baina kontua da Europatik aspaldian desagertu zela, txertorik gabe ere, hemengo bizi-baldintzak hobetzearekin batera. Haririren ideologiarekin bat egiten dutenek gauza bera azpimarratzen dute behin eta berriz: Soluzio unibertsalak konponbide teknikoen esku daude, eta, koronabirusaren krisiaren kasuan ere, lurralde guztietako pertsona guztiei txertoa jartzea da konponbidea. Lurralde bakar bateko biztanleak txertatu gabe geratuko balira, arriskutsuak bihurtuko lirateke mundu osoko gainerakoentzat, baztangaren birusa berriro agertzea eta haren bilakaera posibleak ugaltzea ekarriko lukeelako. Txertatzea baliogarria izan zitekeela onartuta ere, baieztapen irmo hori faltsua da bere horretan; izan ere, arazoak konplexuagoak dira beti, eta covid 19ra itzuliz, haren aurkako txertoa sortzeak berak eta hura banatzeak sortzen eta sortuko dituen arazoak horren adibide garbi dira.
Aipaturiko elkarrizketan aldaketa klimatikoaren arazoaz ere mintzo da Hariri, eta antzeko konponketa tekniko sinpleak proposatzen ditu, hondamendi ekologikoa etorkizuneko kontu bat balitz bezala. Arazoa etorkizun dago, eta hari aurre hartzeko moduan gara. Ez da indarrean dagoen katastrofea, itzulezina dagoeneko hainbat arlotan, gure bizimoduari eta eredu produktiboari guztiz atxikia. Eta ataka aprobetxatuz, aurrerapen ekonomikoa zalantzan jartzen duten adur txarrekoen kontra jotzen du: “Badira batzuk uste dutenak aldaketa klimatikoa geldiarazteko aurrerapen ekonomikoa gelditu beharko dugula, eta leizeetara eta sustraiez elikatzera itzuli. A zer-nolako ergelkeria!”. Zer da, baina, ergelkeria: aurrerabidearen dogma zalantzan jartzea ala hazkundearen eta “sustraiak jatearen” arteko ezinbesteko hautua planteatzea? Harrigarria da ikustea zenbateraino dauden ezkutuko harrokeria gaitzak jota halako jarrera, ideologia eta diskurtsoak.
Puntu bat gehiago aipatuko dut. Haririk denon aurrean esplikatzen du bere eguneroko lana bakarraldi espiritualekin konbinatzen duela. Noizean behin meditatzera erretiratzen da, eta haren etsenplua jarrai dezagun animatzen gaitu. Idatzi duen trilogiaren bigarren alea Goenka maisuari eskainia dago. Maisu horren jarraitzaileek antolatzen dituzten erretiro-bakarraldiak zabalduta daude mundu osoan. Neuk ere meditatzen dut, eta egona naiz horietakoren batean. Horrexegatik ateratzen dut gaia. Hasteko, bakarraldi horietan eskaintzen den dotrina poteratua da –maisuak ez du zuzenean hitz egiten; haren hitzak grabaketen bidez baino ez dira eskaintzen, ingelesez, eta, ondoren, gainerako hizkuntzetara itzulita–, eta budismoaz eskaintzen den ikuspuntua, berriz, guztiz sinplista eta errebisionista, budista mendebaldar gehienek egin bezala, bidenabar. Haien artean, ohikoa da Budaren lehen “egia noblea” –sarvam dukkha, ‘dena oinazea da’ halamoduz itzulia– aldarrikatzea eta aldi berean ukatzea, eta, hala, jakina, ukatu egiten dute baieztapen horren zentzu ontologikoa, alegia gizatasunak berezkoa duen osagarria. Kasu honetan ere, hori “kontu teknikoa” litzateke: “Jar dezagun jende guztia meditatzen –egoki dagokien txertoa ipini ostean–, eta dukkha historiaurreko kontua bilakatuko da”.
Hariri israeldarra da, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko irakaslea, baina ez dirudi ezer esateko duenik bertako “arazotxoen” inguruan –palestinarren apartheidaz, edo gero eta lurralde zabalagora hedatua den Ekialde Erdialdeko gerraz, zeinak milioika gizakiren bizimodua zapuztu eta munduko geopolitika baldintzatzen baitu–. Ez dut arazo hauen inguruan duen iritzia ezagutzen, baina pentsatzekoa da kontuak aterata izango dituela: arrazoi osoz pentsatuko du nahikoa dela hutsegite txiki bat eremu “labainkor” horietan agintarien gorteetatik baztertua izateko, edo bere lurraldean bertan arazoetan sartzeko, eta hori alferrikako arriskua litzateke hainbeste esateko –eta saltzeko– duen batentzat.
Oharra: Harariren obra osoaren irakurketa kritiko baterako, hona Ernesto Castroren lezioa (gaztelaniaz):
__________________________
[1] Lacan-ek bere “hiruko borromeoan” (Erreal / Sinboliko / Imaginario) teorizatu zuen kontzeptu horrek garrantzi berezia du honelako egoera kritikoetan. Erreala da, hain zuzen ere, gainerako alderdiak konfiguratzen dituena, horrek baldintzatzen eta zehazten baititu “ikus edo onar daitezkeen” alderdiak (irudimenezkoak edo sinbolikoak), hots, Erreala agertzean parapeto gisa eraikitzen diren eraikin psikikoak (“Kultura heriotzarekin egiten duguna da”, norbaitek definitu bezala). Larrialdia gertatzen denean —gerra, hondamendia, atentatua, heriotza…— dena konjuratzen da haren efektuak minimizatzeko, baina, batez ere, tratatu ezin dena “dagokion” iluntasunera itzularazteko. Krisiaren erdian —gerra, edo pandemia izeneko beste gerra hori; guztiok egiten dute bat izen militar susmagarri horretan—, deklaratutako etsaiari eta haren aurkako kuartelik gabeko borrokari, eraikitzen den adostasuna baino harantzago doan edonor errezeloz begiratzen da, etsairik arriskutsuenaren gisa tratatzen ez denean, suntsitu behar den “kintakolumnista” bat. Maila pertsonalean —eta baita taldean ere—, dolua da “bizitzara itzultzeko” egin beharreko prozesu osasungarria; heriotzaren, galeraren, traumatismoaren atzaparkalditik libratzeko ahaleginean. Profeta, tradizioz, heriotzara bultzatzen ez denean, kanporatua izan ohi da, erbesteratua –“komunio-komunitatetik kanpo”–, Erreala adierazten duen adur txarreko txori egiten zaigulako (eta ez soilik agintarien ustelkeria edo hipokrisia, salatzen dituelako).
[2] Alfred Russel Wallace, The Wonderful Century. Cambridge University Press, 1898.
Pandemian gogoeta, 1. OSASUNAZ ARI OTE GARA?
|
(Artikulu honen oharrik gabeko bertsioa ARGIAn argitaratu zen 2020ko martxoaren 31ean)
Koronabirus pandemiaren eztandarekin irudi lezake osasuna dela egungo egoeran gai nagusia; ez da nire ustea, desiragarria balitzait ere.
Ez naiz ariko hemen eguneroko berri eta mezu uholdeaz –pandemiaz, konfinamenduaz, edo gainontzeko neurriez– gai horiek garrantzi handikoak izanagatik ere, baizik eta, itxura guztien gainetik, beti bazterrean geratzen den oinarrizko gaixotasunaren, zaintzaren eta osasunaren inguruko kudeaketa pertsonal eta kolektiboari buruz.
Nire lehen eta ezinbesteko erreferentzia 1975ean argitaratutako liburu bat da, Ivan Illich-en Medical Nemesis (Némesis médica, Némésis médicale) [1]. Cuernavaca hiriko (Mexiko) CIDOC institutuko zuzendari izan zen Ivan Illich, eta 1966tik aurrera informazio handia batu eta landu zuen jendarte industrialaren egiturazko instituzioei buruz (eskola, osasuna, garraioa, etab.) [2]. Nemesis liburua hitz hauekin hasten da: “Osasungintza instituzionalizatua osasunaren aurkako mehatxu larria bilakatu da” [3]. Egun, erokeriatzat hartuko genukeen esaldia, eta esaten duena, edozein eztabaida-forutik kanpo uzteko modukoa. Baina, harrigarriki, liburua arrakastatsua izan zen bere garaian, eta hainbat hizkuntzatara ekarria.
Dozena bat urte geroago, Illichek berak nolabaiteko autokritika egin zuen, are harrigarriagoa, kezkagarriagoa: “Lurralde garatuetan, osasun perfektuaren obsesioa bilakatu da erabile patogenorik nagusia” [4]
Ez medikuen interbentzioa, lehenago salatu bezala, baizik eta “osasun perfektuaren obsesioa”. Gaizki al dago, bada, osasuna zaintzea? Ez al du izan behar osasuna zaindu beharreko gure lehen kezka?… Bistakoa denez, “perfektua” hitza da gakoa esaldian.
Baieztapen eskandalagarri haietara itzuliz –eta beste behin entzuteko gonbitea luzatuz–, hasi gaitezen industrializazioarekin. Industrializazioaren garapenak ezinezko bilakatu du beste edozein bizimodu. Horri aurre egiten dioten apurrak desertura erretiratzen ziren antigoaleko eremiten gisa tratatzen ditugu: gure konbertsioa eta berehalako apokalipsia aldarrikatzen duten adur txarreko txori gisa, alegia. Dena da egun “industria”: nekazaritza eta bidaia, sexualitatea eta artea. Eta industriaz ari garenean, merkataritza-jarduera kapitalistez ari gara: ezerk ez du deus balio, merkantzia ez bada (“truke-balioa”). Eta hor sartzen dira zaintza pertsonal eta komunitario guztiak, gaixotzeak, zahartzeak eta hiltzeak berak eskatzen dizkigutenak. Gu guztiontzat ezinbestekoa den (azken?) industria horren izena “Osasun Sistema” da, eta osasunaren medikalizazioa da, agian, industrializazio prozesu orokorraren alderdirik eraginkorrena, gure barne mamienean ukitzen baikaitu, zaurgarrienean, giza kondizioaren muinean berean –gure izate hilkorrean, alegia.
Hilezkortasun fisikoaren bilaketa bihurtu da, honezkero, gehiengoaren “arrazoizko” fantasia, eta ez garai batean bezala alkimista zoro bakanen eldarnioa. “Zorionerako eskubidearekin” gertatu bezala –AEBetako Arkadia berriko konstituzioan onartua–, berehala aldarrikatuko dugu hilezkortasuna oinarrizko eskubide moduan, konstituzio berriek onartu beharrekoa. Urrunetik begiratuko diegu hil ondorengo eternitateko gure arbasoen fantasiei.
Hiru motatako iatrogenesi –medikuen interbentzioek berezko zituzten ondorio kaltegarriak– bereizten zituen Illichek 70etako gogoetan: interbentzio klinikoek zuzenean eragindako kalteak edo “iatrogenesi klinikoa”; bigarrenari “iatrogenesi soziala” deitu zion, zeinak jendarte gaixotu bat hauspotzen duen, paziente bilakatzearen ondoriozko demandak gero eta gehiago elikatuz; eta azkenik, “egiturazko iatrogenesia”, zeinak lortzen duen jendeak berezko kalteberatasunari –eritasunari eta heriotzari barne– aurre egiteko dituen moduak eta arteak zapuztea.
Zer adierazi nahi zuen Illichek –modernitatearen kritikorik sakonenak eta koherenteenak Giorgio Agambenen esanetan– hamabi urte geroago bota zuen esaldi txundigarri harekin, “gorputz sano baten obsesioa bilakatu da egungo eragile patogenorik nagusia” zioenean? Kontuok aurrera nola egin duten ikusita, iruditzen zait errazagoa zaigula egunotan hura ulertzea. Illichen lehenengo baieztapenei jarraitu zioten hamarkadetan asko izan ziren aurrez aurreko fronteak sortzen saiatu zirenak, osasunaren eta gainontzeko egiturazko instituzioen arloetan. Ohikoa zen “Medikuntza Alternatiboei” buruz aritzea, “Medikuntza Instituzionalaren” aurrean, baina industrializazioaren bulldozerrak berehala suntsitu zituen amets haiek, beste hainbat alegiazko fronte bezala. Eta medikalizazioari aurre egiten saiatzen ginenok ere nahiko erraz eman genuen amore, eta ezinbestean onartu eta probestu harekin zetozen onurak: gaitz hilkorren aurkako tratamendu arrakastatsuak, bizi-itxaropenaren handitzea, etab. “Osasun-sistema alternatiboak” berehala bilakatu ziren “sistema osagarriak”, “benetako medikuntza zientifikoaren” nahi gabeko zenbait ondorio tratatzeko gai, edo estresa arintzeko bederen, luxu horiek ordaindu ahal zutenentzat –pobreentzat, hor zeuden zabor-janaria eta anbulatorioetako kontsultak.
Ez al daude hipokondriakoenen artean “Medizina ofiziala” zalantzan jartzen duten asko etengabeko “terapia alternatiboetan” dantzan? Horretaz ari zen Illich hain zuzen ere 80ko hamarkadaren amaierarako “agente patogeno berri” batez ari zenean: modu asko dago kalteberatasuna, giza izaeraren hilkortasuna edo gorputz izatearen ukazioa indartzeko. Eta horregatik da agian hain adierazgarria, hainbeste alerta larrik jo eta gero –hondamendi ekologikoarena, errefuxiatuena edo datorren sistema ekonomiko eutsiezinarena, besteak beste–, pandemia bat izatea Mendebaldea Errealitatearekin kontaktu zuzenean jarri duena [5]. Mendebalde hori Txinan hasten da egun, biopolitika irmoena eta gupidagabeena gauzatzeko gai dena [6].
Galdera hauek aireratzea da, beharbada, ateraldirik inozoena. Harrigarria izan liteke Ivan Illichen proposamenak gogoraraztea datorkigun paniko orokorreko egoeraren aurrean, baina ez dago, nire ustean, kontu premiazkoagorik: salbuespeneko egoera apokaliptiko baten baitan gauden honetan, osasunaz eta eritasunaz mugarik gabe eztabaidatzea baino ez zaigu gelditzen.
________________________________________
[1] 1975ean argitaratu zen gaztelaniaz (Seix Barral. Hemen irakurgai: NémesisMédica, la expropiación de la salud), frantsesez (Némésis Médicale, Seuil), ingelesez eta beste hainbat hizkuntzatan. 2006an berriz argitaratu zen (edizio eguneratu bat) haren lanen bilduman (Obras Reunidas Fondo de Cultura Económica de México; Œuvrescomplètes, Fayard, 2004, 2005).
[2] CIDOC (Centro Intercultural de Documentación) 1966an sorturiko ikerketa-zentro bat izan zen. Jatorrian, AEBetako misiolari katolikoak prestatzeko sortua, oldar ebanjelikoari aurre egiteko asmoz. Hizkuntza eta kultura hispanoetan trebatzeko sortu zena, pentsalari kritiko askoren topagune bilakatu zen: Paul Goodman, Erich Fromm, Peter Berger, Paulo Freire, Sergio Méndez Arceo eta beste asko, jendarte industrialaren egiturazko ardatzetan arreta jartzen zutenak. Ivan Illich izan zen dinamika horren bultzatzaile nagusia. New Yorkeko auzo puertorricoarrean abadea izana zen, eta, ondoren, Puerto Ricoko Unibertsitate Katolikoko zuzendaria, gotzain gisa. 60ko hamarkadaren amaieran apaiz-lanerako dispentsa eskatu zuen, hierarkiarekin zituen desadostasunak zirela medio. Halere, apeztzat zuen bere burua, 2002an hil zen arte.
[3] Eta jarraitzen du: “Medikuntzaren kontrol profesionalaren oldarrak jendea ezgaitzen duen epidemia baten maila hartu du. Iatrogenesia da izurrite horren izena: iatros, grezieraz medikua, eta genesis, jatorria, hitzak elkartzetik sortua.
[4] Eta jarraitzen du: “Zientziaren ideal instrumentala nagusi den mundu batean, Osasun Sistemak etengabe sortzen ditu mediku-arretarako premia berriak. Zenbat eta handiagoa izan osasun-eskaintza, orduan eta jende gehiagok ditu arazoak, beharrak, gaixotasunak. Denek eskatzen diote Aurrerapenari gorputzen oinazeekin amai dezan, gaztetasunaren freskotasuna luzatu dezan, eta bizitza infinituraino luza dezan. Ez zahartzerik, ez minik, ezta heriotzarik ere. Matxinada hori giza kondizioaren ukazioa baino ez dela ahantziz” (Escribir la historia del cuerpo. Doce años después de Némesis Médica y La obsesión por la salud perfecta, un factor patógeno predominante).
[6] Luca Paltrinieri modu argigarrian aritu da bere “Prove generali di apocalisse differenziata” artikuluan (Apokalipsi dibertsifikatu baten proba orokorra. Bada gaztelaniazko bertsioa: Ensayo general para un apocalipsis diferenciado): “Txina, munduaren etorkizun post-apokaliptikoa ari da eraikitzen: etorkizun hori oinarritua dago hazkuntza ekonomikoaren planifikazioan eta merkatuen basa-arimen bezatzean. Hau guztiz ez-demokratikoa den gobernu-eredu bat da, mundua menderatzera bideratutakoa; irizpide hauei erantzuteko biopolitika bat, erabateko kontrola, biztanleria diziplinatua baina, aldi berean, gero eta jende gehiagoren babes soziala eta sanitarioa antolatzen duena. Jendearen osasuna Estatuak bere ardurapean hartzea, horixe da erabat berria Txinan, eta horrek sortuko duen eskari sanitario guztiz ezezaguna, gero eta handiagoa eta potentzialki leherkaria, orain gutxi arte familiaren edo auzoaren bizkar izaten baitzen, norbaiten bizkar izatekotan jendearen osasuna. Koronabirusak egitura sanitarioak gainezkatuko dituen mehatxua kontuan hartuz –hauek eraikitzen ari direnez eta ahulak direnez–, jendearen etxe-itxialdiak ahalbidetu du, neurri batean, epidemiari aurre egitea, Estatu “autoritario” baten egiturapean –“autoritario” adierak Txinan inongo zentzurik baldin badu– inongo “salbuespen egoerarik” sortu behar gabe. Badirudi txinatarrak jabetzen direla aldi hau etapa bat baino ez dela, Txina munduko potentzia bakarra bilakatzeko bidean”.
GAINERA: David Cayley, “Questions About the Current Pandemic From the Point of View of Ivan Illich”: http://www.davidcayley.com/blog