EROS, THIMOS eta KIROL MOBILIZAZIOA Hiru galdera eta bi gehigarri Ekialde Urruneko begirada batetik

(Donostiako Tabakalerak 2018ko otsailaren 10ean antolaturiko “Hizketaldi Handia” barruan eskainitako hitzaldia, “Ariketak: La segunda respiración” jardunaldien barruan). BAT. Zer pentsatuko lukete nireak bezalako gurasoek, alegia orain ehun bat urte jaio eta XX. mendean zehar nekazaritza-bizimodutik industrializazio intentsibora igaro ziren haiek, egungo kirol-mobilizazioa ikusita?[1] Indarrean dugun kirol-mobilizazioa zenbaterainokoa den jabetzeko, Donostiako Udalaren kirol-patronatuko datuak kontsultatu ditut, […]

Continue reading →

“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA” Produkzio arotik ariketa sasoira abiatzeko Sloterdijken gonbita

Modernoa deritzo giza indarrak, sekula ez bezala, lanaren eta produkzioaren inguruan antolatu diren garaiari. Antzina, aldiz, ahalegin handienak ariketa eta perfekzioaren bilaketan egiten ziren. P. Sloterdijk (Du mußt dein Leben ändern; Suhrkamp 2009. Tu dois changer ta vie!; Maren Sell 2011. Has de cambiar tu vida. Sobre antropotécnica; Pre-textos 2012) (Iruzkin hau Hitzen Uberan webgunean […]

Continue reading →

LEMOIZ ETA MEMORIA

BAT. LEMOIZ, 1979 Frankismoaren azken urteez ari gara, 70eko hamarkadaz. Ordurako, hego euskal herrietako biztanleria %40 bat hazia zen azken hogei urtetan, Espainiako lurralde pobretuenetatik lanera etorritako 700.000 immigranteekin. Bilbo inguruan bildu ziren horietako asko, modu miserablean lan egin eta bizitzera behartuak. Bilboko industria zen Espainiako eragile nagusietakoa hazkundearen motorra martxan jarri behar zenerako. Hala […]

Continue reading →

INDARKERIA ETA DENBORA GALDUA: ONGI ETORRI NORMALTASUNAREN BASAMORTURA !

ARGIA astekariaren 2017ko “Aktualitatearen Gakoak” aldizkarian argitaratua: http://www.argia.eus/albistea/indarkeria-eta-denbora-galdua-ongi-etorri-normaltasunaren-basamortura Indarkeria “historiaren emagina” ez balitz ere (Karl Marx), onar dezagun behintzat denok baliatzen garela mota bateko edo besteko bortxaz, eta onarpen horretatik abiatu beharko litzatekeela gaiaren inguruko edozein gogoeta. Naturalizatua dugu jendartea eusten duen egiturazko bortxa, eta ez dugu antzematen gugan edo gure hurbilekoengan jotzen duen arte. […]

Continue reading →

KAKUX, BIOBOTEREA

OHARRA: Errotarria Lepoan idatzi eta argitaratu ondoren etorri zen ETBko Ur Handitan programa eta honek ekarri zuen soka luzea: Joxe Arregiren manipulazio salaketa (Euskadi Irratian elkarrizketa) eta bere artikulua Noticias taldean. Egunkari horretara nire erantzuna bidali banuen ere, ez da argitaratua izan. Baina niretzat esanguratsuena ez zen Arregiren jarrera izan baizik eta hurbileko sentitzen ditudan […]

Continue reading →

LYCISCA: TALKAK MUGALDEAN

(BADOK euskal musikaren atarian ere argitaratua) Ez dago ingurunerik, egun, bere labela bilatzen ez duenik. Bisitariak erakartzeko, inbertsioak. Zokoan geratu nahi ez, nonbait, eta, herrixka globalean, logoen arteko lehian sartu behar, nor izatekotan. Basque Country edo Idiazabal; Bilbao edo Culinary Center, horra eredu dirdaitsuak. Karrantza, gure lurralde txikiko mendebaldeko muturrean, mugako udalerria dugu hainbat zentzutan, […]

Continue reading →

ERROTARRIA LEPOAN

(Artikulu honen bertsio laburrago bat argitaratu du BERRIAk 2017ko urtarrilaren 17an) Mendizabal abade pederastaren kasua dela eta, “gehiegizko zabalkunde mediatiko” baten barruan gaudela diote bere klerokideek. Ezin dutela burutik kendu, eta hori ez omen da sanoa. “Kakuxen oso hurbileko sentitzen naiz, sakonki hurbil” dio Joxe Arregi teologo ezagunak: “Gipuzkoako elizarentzat egin duen guztiarekin, horrentzat suposatzen […]

Continue reading →

DOLU BATERAKO ARRASTOAK. Hiru sarrera berri

ZAZPIGARREN HERIOTZAren paperezko edizioan argitaratu gabeko hiru sarrerok liburuaren bigarren aldeko atal bakoitzari dagokie: GURE MENDEA XX. mendeko une latzenetik libratu ginenen historia bat da hemen kontatzen ari naizena, mende horren hasiera markatu zuten inoizko suntsiketa masibo eta planifikatuen ondorengoena. Halere, 70eko eta 80ko hamarkadetatik egungo egoerara egin diren ibilbideak aztertzeko orduan, ezinbesteko da atzeragoko […]

Continue reading →

“ALDATU BEHAR DUZU ZEURE BIZITZA”

Ezinezko erronkak gainditzen saiatzen gara, txikitatik gure buruak apaldu ditugu, bizitza osoa marmolezko tentsioak malgortzen digula. Aldaketa ordena absolutuari behingoz muzin egiten bagenio: deboila larrien arduradunak ez dira sekula… barkatu marmaratzera plegatzen. Hitzokin amaitzen da udazken berri honetako igandeko egunkarian Itxaro Bordak Aldatu behar duzu zure bizitza liburuari eskainitako artikulua. Gazteleraz argitaratu zenetik (Pre-Textos, 2012)[1], […]

Continue reading →

ZORAMEN TRANTSITORIOA (Juan Kruz Igerabide, Zazpigarren Heriotza liburuaren aurkezpenean)

Juan Gorostidik kontatzen duenari, hain esperientzia partikularra izanik ere, bere alabari modu intimoan kontatua baita hein handi batean, narrazio unibertsal baten traza hartu diot. Nire neure historia oso antzekoa da behintzat, eta beste askorena ere halaxe. Hamabi urte nituen. Zoriontsu-edo nenbilen seminario batean ikasten Jainkoarenak eta Ama Birjinarenak. Zorabio mistikoren bat edo beste ere gertatua […]

Continue reading →