2017 ERROBIKO FESTIBALEKO OHARRAK 2: XORIEN IHESA

Agertoki huts bat, isilik argi itzalean, eta etxerako erabiliko genukeen arropa soilaz, berdin jantzitako bost gizon-emazte geldirik: zenbat denboraz eutsi ahal izango genioke egoera horri deseroso sentitu gabe? Bortxaz jasotzen ditugu impasse tarte horiek, eta exijitu egiten diogu artistari barruan sortzen zaigun deserosotasun hori bete dezan kolorez, soinuz, mugimenduz, hitzez. Badira zenbait, halere, morrontza horri […]

Continue reading →

2017 ERROBIKO FESTIBALEKO OHARRAK 1: BANATU BARTOK

Bela Bartok XX. mendeko konpositore hungariarraren errebindikazioaz hasi zen kontzertu saioa. Orain hamar bat urte hasi ziren Christine Martineau (biola eta kantua) eta Denise Laborde (mandolina eta ahotsa) elkarrekin Bartoken errepertorioa lantzen. Bide luzea izan da haren eskutik hasi eta, euskal tradizioan barrena, Europa ekialdekoan murgilduz jorratu dutena. Disonantziaren maisua bezala ezagutu zena, garaiko beste […]

Continue reading →

LYCISCA: TALKAK MUGALDEAN

(BADOK euskal musikaren atarian ere argitaratua) Ez dago ingurunerik, egun, bere labela bilatzen ez duenik. Bisitariak erakartzeko, inbertsioak. Zokoan geratu nahi ez, nonbait, eta, herrixka globalean, logoen arteko lehian sartu behar, nor izatekotan. Basque Country edo Idiazabal; Bilbao edo Culinary Center, horra eredu dirdaitsuak. Karrantza, gure lurralde txikiko mendebaldeko muturrean, mugako udalerria dugu hainbat zentzutan, […]

Continue reading →

Hiru erro, ahots propioa

Elkarrizketa: Julen AxiariJulen Axiari (Baiona, 1987) Iparraldean gailentzen ari den musikari belaunaldi berri baten adierazlerik berezienetakoa dugu. Iturri anitzetik elikaturiko lur oparoan sortua, Euskal Herritik abiatu eta Euskal Herrira etengabe itzultzen den bidaian murgilduta dihardu akordatzen denetik. Hona udaren hondarrean Juan Gorostidik egindako elkarrizketa luze baten mamia. Errobiko Festibalaren aurtengo 20. edizioaren biharamunean izanik, saihestezina da […]

Continue reading →

ERROBIKO FESTIBALA, 2015: HIGA, BIGA, BAGA

HIGA. JENDETASUNEZ ETA MUSIKAZ BLAI Hiru gau txikien biharamunean nago, Itsasun artean, azken egunen eta gauen eraginpean. Hiruzpalau lo-orduren ondoan jaiki, hitzaldian hartu parte, BERRIArako kronika idatzi, lagun zahar eta berriak topatu eta musika mozkorraldia gauerako. Hori izan da hiru egunotako dieta: intentsitatea eta plazera nahasirik –janak itxaron dezake. Kroniketan, apenas aipatu ditut goizeko mintzaldiak. […]

Continue reading →

Poesiaren gorazarrea (edo hitzaren eta kantuaren arteko esparru sublimean barneratzeko gonbita)

Ezkia haizean kantari izeneko Itxaro Bordaren azken argitalpenak eman dit gonbit hau idazteko aitzakia. Sasoiz kanpo argitaratua —ez Durangoko azokarako, ezta udaberri aldeko ferietarako ere—, Baigorrin egoitza duen eta Paxkal Indok zuzentzen duen ZTK diskoetxeak atera du liburu-disko ederra. Izturitzeko Otsozelai harpeetan 2009an eta 2011n eman ziren zuzeneko saioekin osatu dira bi diskoak, eta Itxaroren […]

Continue reading →

Beñat Achiaryren diskografiara hurbiltzeko

Musikarien historian kontu berria izan da diskografia baten inguruko karrera irudikatzea. Halere, ohitu gara kantari batengan pentsatzen haren disko zerrenda errepasatuz. Grabaketa eta zabaltze teknikek baldintzatu dute XX. mendeko musika eta, oroz gain, musika herrikoia –pop, rock, etab.– kontsideratzen dena. Baina ez da hori gertatzen hainbat musikarirengan, batez ere “izar” bilakatzen ez diren horiengan, edo […]

Continue reading →

Facundo Cabral, azken agurra

74 urte beteak zenituen orain ez asko amaiera heldu zitzaizunean, bizitza txundigarri batek akituta. Makulu batez mugitzen zinen tirri-tarra, itsutzen hasia eta tratamendu gaiztoko minbizia antzeman berria. Argi zeneukan gutxi gelditzen zitzaizula, baina ezin asmatu norberaren amaiera. Testamentua eginda (El día que yo me vaya), eta gogo txarrez zinen agonia luzeetarako –ospitaleak, tratamendu luze eta […]

Continue reading →