Hiru erro, ahots propioa

Elkarrizketa: Julen Axiari (Baiona, 1987) Iparraldean gailentzen ari den musikari belaunaldi berri baten adierazlerik berezienetakoa dugu. Iturri anitzetik elikaturiko lur oparoan sortua, Euskal Herritik abiatu eta Euskal Herrira etengabe itzultzen den bidaian murgilduta dihardu akordatzen denetik. Hona udaren hondarrean Juan Gorostidik egindako elkarrizketa luze baten mamia. Errobiko Festibalaren aurtengo 20. edizioaren Seguir leyendo

ERROBIKO FESTIBALA, 2015: HIGA, BIGA, BAGA

HIGA. JENDETASUNEZ ETA MUSIKAZ BLAI Hiru gau txikien biharamunean nago, Itsasun artean, azken egunen eta gauen eraginpean. Hiruzpalau lo-orduren ondoan jaiki, hitzaldian hartu parte, BERRIArako kronika idatzi, lagun zahar eta berriak topatu eta musika mozkorraldia gauerako. Hori izan da hiru egunotako dieta: intentsitatea eta plazera nahasirik –janak itxaron dezake. Kroniketan, Seguir leyendo

RUPER ORDORIKA IZAN ZEN GIZONA

Ez dut lerrootan igandeko kontzertuaren kronika egin nahi. Hobeto esanda, hasiko naiz kronika bat bailitzan, baina eskaini zizkigun hamabi piezen zentzuaz aritu beharrean —zenbat goi-mailako eskaini dizkigu Ruperrek dagoeneko?— hasierako hiru baino ez ditut komentatuko ia, hor egon baitziren une berezi eta adierazgarrienak, Leo Abrahamsen gitarrarekin batera sortu eta lortutakoak. Seguir leyendo

Poesiaren gorazarrea (edo hitzaren eta kantuaren arteko esparru sublimean barneratzeko gonbita)

Ezkia haizean kantari izeneko Itxaro Bordaren azken argitalpenak eman dit gonbit hau idazteko aitzakia. Sasoiz kanpo argitaratua —ez Durangoko azokarako, ezta udaberri aldeko ferietarako ere—, Baigorrin egoitza duen eta Paxkal Indok zuzentzen duen ZTK diskoetxeak atera du liburu-disko ederra. Izturitzeko Otsozelai harpeetan 2009an eta 2011n eman ziren zuzeneko saioekin osatu Seguir leyendo

Beñat Achiaryren diskografiara hurbiltzeko

Musikarien historian kontu berria izan da diskografia baten inguruko karrera irudikatzea. Halere, ohitu gara kantari batengan pentsatzen haren disko zerrenda errepasatuz. Grabaketa eta zabaltze teknikek baldintzatu dute XX. mendeko musika eta, oroz gain, musika herrikoia –pop, rock, etab.– kontsideratzen dena. Baina ez da hori gertatzen hainbat musikarirengan, batez ere “izar” Seguir leyendo

IMANOL LARZABAL, HAMAR URTEZ ATZERATU DEN HILETA

Joan den udan ETBk eskaini zuen Imanol Larzabali buruzko dokumentalaren ondoren, bi inpresio jaso nituen batera: lehena, “bere hurbilekoak entzunda, zauriak zabalik dirau”; bigarrena, “hamar urte behar izan dira halakoetan egin ohi dena egin ahal izateko, hau da, bere hurbilekoenei, familiakoei, lagun minei edo musikari lankideei ahotsa emateko, haiek izan ohi baitira Seguir leyendo

NELSON MANDELAREN AZKEN HITZAK

Denok diozue ni, Nelson Mandela, heroi bat izan naizela, iraultzaile bat, santu bat agian, zuen txikitako amets ederrak edo amets gaiztoak pizten zituen haietako baten antzekoa… Baina ez da halakorik, aspaldian hil bainintzen ni. Kontatuko dizuet gertatutakoa. Mila bederatziehun eta hirurogeita lauan izan zen. Etsaiek harrapatu ninduten, kolpatu, torturatu eta Seguir leyendo

Facundo Cabral, azken agurra

74 urte beteak zenituen orain ez asko amaiera heldu zitzaizunean, bizitza txundigarri batek akituta. Makulu batez mugitzen zinen tirri-tarra, itsutzen hasia eta tratamendu gaiztoko minbizia antzeman berria. Argi zeneukan gutxi gelditzen zitzaizula, baina ezin asmatu norberaren amaiera. Testamentua eginda (El día que yo me vaya), eta gogo txarrez zinen agonia Seguir leyendo

TXORIA TXORI

Kantu bat norbaitek kantatua denean bizi da, eta, batez ere, ozen kantatua denean. Badira kantu batzuk bizirik dirautenak, beti dagoelako norbait bera xuxurlatzen edo intonatzen. Gurean horrelakorik balego, ez da dudarik, Laboaren “Txoria txori” litzateke. Hain egin da tolesgabe geurea, beti gaude prest kanpoko edozeini entzunarazteko eta kantarazteko. Baina, ba al dago Seguir leyendo