BIOGRAFIA

Juan Gorostidi, 2014Zergatik idatzi ez da agian galdera egokia. Hobe nondik idatzi erantzuten saiatzea.

Sentiberatasunetik, zaurigarritasunetik nahiko nuke, bi egoera horietatik sor litezkeen argitasunaren eta kemenaren zain.

Blog honetan jasotzen den zikloaren lehen artikulua 2004an idatzi nuen, Madrileko sarraskiaz, han nenbilelako urte haietan, egun haietan. Ondorengo artikuluak, São Salvador da Bahiara egindako txangoan. Bietan etxetik distantzia batera, distantzia horrek ahalbideratzen duen barne-gunean sortzen diren oihartzunak eta islak baliatuz.

Lau kantari etorri zen gero. Behar adinako distantzia banuen: ez nituen Achiary, Laboa, Imanol eta Ruper inoiz tratatu, baina, aldi berean, oso nireak nituen musikariok. Musikari izan gabe musikaz idaztea atrebentzia zen, eta jolas hori gustuko dudanez, jarraitu dut badok webguneko blogean.

Pixkanaka, gero eta hurbilagotik ukitzen nauten kontuez idazten saiatzen naiz. Jakinean nireak interneteko ozeanora beste naufrago batek botilan jaurtikitako mezuak baino ez direla.

 

 

Facebooktwittertumblrmail

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.