Poesiaren gorazarrea (edo hitzaren eta kantuaren arteko esparru sublimean barneratzeko gonbita)

PDFPRINTEzkia haizean kantari izeneko Itxaro Bordaren azken argitalpenak eman dit gonbit hau idazteko aitzakia. Sasoiz kanpo argitaratua —ez Durangoko azokarako, ezta udaberri aldeko ferietarako ere—, Baigorrin egoitza duen eta Paxkal Indok zuzentzen duen ZTK diskoetxeak atera du liburu-disko ederra. Izturitzeko Otsozelai harpeetan 2009an eta 2011n eman ziren zuzeneko saioekin osatu Seguir leyendo

Odol errekak, tinta errekak (Charlie Hebdo, 3)

PDFPRINTKontu jakina: odol errekak eragiten ditu gizaldiz gizaldi gizakumeak; ibaiak eta itsasoak ere, zenbaitetan. Saiatzen gara erreka horiek ahalik eta urrunen mantentzen; hurbiltzen zaizkigunean aztoratzen gara, ez handienak edo zentzugabeenak direlako, hurbiltzen zaizkigulako baizik. Eta orduan jartzen ditugu martxan tinta errekak, iritzi trukeak, kalakak, munstroa exortzizatu beharrez… magiak ez badu Seguir leyendo

Beñat Achiaryren diskografiara hurbiltzeko

PDFPRINTMusikarien historian kontu berria izan da diskografia baten inguruko karrera irudikatzea. Halere, ohitu gara kantari batengan pentsatzen haren disko zerrenda errepasatuz. Grabaketa eta zabaltze teknikek baldintzatu dute XX. mendeko musika eta, oroz gain, musika herrikoia –pop, rock, etab.– kontsideratzen dena. Baina ez da hori gertatzen hainbat musikarirengan, batez ere “izar” Seguir leyendo

Charlie Hebdo, 2. Iruzkinak

PDFPRINTBERRIA egunkariak argitaratu zuen nire artikulua 2015-01-13an, eta pare bat iruzkin jaso zuen, eta baita nire erantzuna ere. Hona hemen: Jakes Lafitte: “Ados nago artikulu horretan esandakoarekin. Joan den igandean blasfemak eragiten ahal zituen arriskueri buruzko artikulu bat igorri nuen Andoaingo BERRIAra. Frantzia bezalako estatu laiko batean blasfema legeak zigortzen Seguir leyendo

Guggenheim museoa ez da gure mausoleoa (BERRIAn, 2014-12-17an argitaratua)

PDFPRINT1988ko Basque Violence-ren jarraipen gisa irakur liteke Vieja Luna de Bilbao (Nerea 2014). Hartan, Joseba Zulaikak tragedia baten kontakizun lokala ehundu zuen —Itziarko baserri giroan kokatua—, ETAri buruz idatzi den lanik sakon eta aberatsena; eta oraingoan, belaunaldi oso baten kronikarekin bilakatu nahi izan du. Horretarako, metropolira egin du jauzi, Bilbora, Seguir leyendo